EKAINAK 11 aldizkaria

Page 1

Euskal Herriko gazte errepresaliatuen asanblada

PLATAFORMA Plataforma honen eratzea aurrekoa Apirilaren amaieran izan zen Donostian buruturiko agerraldian. Aurrez, Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazte errepresaliaturen artean hitz egin, eztabaidatu eta asanbladak ospatu ostean. Lagun talde, ikasketa edo lanpostu ezberdinak ditugun gazteak gara. Izen eta izaera ugarikoak. Hizkera eta jokamolde anitzekoak. Gauza aunitz bezain ezberdinak batzen gaituztenak. Halaere, halabeharrez, oraingo honetan afera bakarra da batzera eraman gaituena: Azken lau urteen bueltan, atxilotuak, torturatuak edota espetxeratuak zein prozesatuak izan gara. Hau ez bakarrik, gutako beste asko, etorkizun hurbileko laino beltzaren zai bizi gara, kolpez ebatsitako gure izenak zerrenda batzuk osatu dituztelako.

EKAINAK 11 Ekitaldi nazionala Usurbilen

alta ez gaude hau onartzeko prest! Estatuen jarduna, amorruan eta garaipenean oinarritutako errepresio politikan da oinarritua. Gatazkaren irtenbidea bilatu beharrean , indarrez inposatutako “zuzenbide estatua” eta sasi “demokrazia” da irentsiarazi nahi digutena. Kolpeek ixuritako odolaz grabatu edo tatuatu nahi dute gure azalean eta jendarteko kontziente kolektiboan.


MANIFESTUA

GAZTEBATGEHIAGOEZ! KOKAPENA Urtebete

baino gehiago pasa da jada-

nik ezker abertzaleak Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoari irtenbidea eman nahian prozesu demokratiko bat abiatzeko apustua egin zuela. 2009ko udazkenean abiatutako bidearekin gatazka armatua amaitu eta Euskal Herriarentzat minimo demokratikoak eskuratzeko borrokari ekin genion. Honela azken urteetan bizi izan dugun blokeo egoerari amaiera eman eta aurrerapauso sendoak eman dira lortu diren akordio ezberdinen bidez. Besteak beste aipatzekoak dira Bruselako adierazpena. ETAk iragarri duen su eten iraunkor, egiaztagarri eta orokorrak are bultzada handiagoa eman dio guzti honi. Aipatu aurrerapauso horien ondorioz espainiar estatua une zailean da. Prozesu demokratikoari bidea zabaldu eta gatazka behin betiko gainditzeko apustua egin ordez, errepresioaren aldeko hautua egin du garaipen militarra saldu nahian. Ondorioz, ezker abertzalearen posizioa ahuldu nahian edo, sarekaden kanpaina mediatiko ikaragarriari ekin dio azken hilabeteetan espainiar gobernuak Frantziako gobernuaren laguntzaz. 2007ko urtarrilean Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi gazte antolakundeak terrorista izendatzea izan da aitzakia berrien abiapuntu. Ordutik, 223 gazte izan dira atxilotuak eta 141 espetxeratuak. 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteen artean eskualdez eskualde burutu zituzten

sarekadetan gazteak Segiko kide izatea leporatzeaz gain kale borroka ekintzekin

Zergatikgazteonaurkakohau? ZERGATIK?

lotuz. Donostia, Lea-Artibai, Gasteiz, Oarsoaldea, Iruñerria, Uribe-Kosta eta Hernani dira aipatu operazioaten jo dituzten tokietako batzuk. 2009ko azaroan azken urteetako polizia operazio handiena burutu zuten ustez Segiko zuzendaritzaren aurka. 34 gazte atxilotu zituzten baina zerrenda 40tik gorakoa zen. 2010aren azken hondarrean beste bi polizia operazio burutu dituzte ustez Segiren zuzendaritza berrosatzen saiatzeagatik, guztira bi 20 izan ziren atxilotutako gazteak, aske bakarra utzi zutelarik. Deigarria benetan, 2009az geroztik, 100 gazte izan dira atxilotuak, 90 espetxeratuak eta hauetatik 64k gutxienez Torturak salatu dituzte epailearen aurrean. Hain justu tratu txar horiek bideratzen dituen egoera inkomunikazioa da. Helburu politiko garbiekin baliatzen dute poliziek inkomunikazio aldia: gazteen auto inkulpazioa bilatzen dute batetik eta bestetik kalean aske diren gazte eta kideen izenak bilatzen dituzte. Ikaragarriak dira honela osatu dituzten zerrenda beltzak. Aipatzekoa da Nafarroan burutu diren gazteen aurkako sarekadak eta 2010eko urrian eta abenduan burututakoak zerrenda beltzotatik tiraka egin dituztela.Operazio guzti hauek, gazteon kontrako intoxikazio mediatiko eta politiko izugarriez lagunduta joan direlarik.

Krisi ideologiko, sozial eta ekonomikoa pairatzen ari gara jendartean azken garai hauetan. Eta honen ondorio latzenak emakumeak, migranteak eta gazteok sufritzen ditugu. Etengabeko murrizketa sozial, ekonomiko eta espaziozkoak; Kaleak gero eta kontrolatuagoak eta hormigoiez beteak; Iritzi publiko eta disidentziaren kontrako kriminalizazio mediatikoa; Lan baldintzetan atzera pausoak... Honen aitzinean, egoerak iraultzeko gazteok, irudimena, gogoa eta indarra izan dugu historikoki; Eta honek Euskal Herrian islada itzela izan du beti. (Punk mugimendua, antimilitarismoa, sexu askapen mugimendua, okupazio mugimendua, AMA lurraren defentsa, jai herrikoiak, Elkartasun jardunak, elkartegintza ekintzak,...). Ezin ukatu baita, Euskal

Herrian eta bereziki Nafarroan eta Iruñean, gazte sektore aktibo eta mugitua egon dela eta badagoela orotariko jarduera edo ekimen bolondreskoan: Auzo mugimenduak, jaiak, Peñak, aisialdi elkarteak, musika taldeak,... Gogora ekarri ere, gazte migranteen erreboltak edota Bolonia prozesuaren aurkako ikasle mugimenduak Europa osoa zeharkatzen zuten unean, hemen ere garrantzizko aktibazioa egon zela; Langileon eskubideak aldarrikatuz Grezian edo Frantzian, gazteria izan dela akuilu nagusia; Ipar Afrikako mugimendu herritarren motore aktiboa delarik ere gazteria. Gazteok berezko dugun izaera errebelde, inkonformista eta iraultzaileak, guk dugun sormenak, beldurra eragiten die boterean daudenei. Haien egonkortasuna kolokan jarri baitezakegu. Honegatik guztiagatik ez zaigu kasualitatea iruditzen Euskal Herrian emandako gazteon kontrako jazarpena. Non eta, historikoki ak-

tiboa izan den euskal gazte mugimenduan; Noiz eta, sistema kapitalista minduta dagoenean eta Euskal Herrian aldaketa politiko integralerako jauzia herriak egin duenean. Badakite gu garela aldaketaren aktibo, herri honen oraina eta etorkizuna. Gazte konprometituak izateagatik, edota Independentzia eta sozialismoarekin amesteagatik, edo finean, herri aske eta justuagoaren alde lan egiteagatik gara jazarriak. Operazio guzti hauek helburu garbia dute: gazteon artean beldurra zabaldu eta disidentzia politikoaren desaktibazioa. Sistemaren biziraupena bermatuko duen “lasaitasuna” lortu arte. Alta, ez gaude honetarako prest! Ez gaude gure jarduera politikoa isiltzeko prest. Guk, Herri hau aldatu nahi dugu. Utopikoak izanen gara agian, baina eskubide osoa dugu mundua ezberdin amesteko, aldarrikatzeko edota eraikitzeko.


JARDUERADINAMIKAz

“Gazte 1 + ez!” da gure dinamika-

muna eta salaketa dinamika martxan

ren leloa irudian ere isla duena. Hone-

jarriko ditugu. Lekuan leku baina baita

kin aurrez aipatutako helburu, irakurketa

Euskal Herri mailakoa izan behar duelarik

eta egoeraren berri bete betean ematen

ohirtzuna. Ez baitira kasu isolatuak; estra-

dugula deritzogu. Onartezina da beste

tegia errepresibo eta orokor baten ondorio

atxiloketa edo jazarpenik ematea Euskal

diren einean, erantzuna ere kolektiboa ez-

Herriko edozein mugimendu politikoren

isolatua eta orokorra behar du izan.

kontra.

Honetarako dinamikaren lehen harria

Aurki gainera, badatozkigu gazteon

finkatu nahi dugu Ekainean burutuko ditu-

aurkako sarekaden hainbat epaiketa:

gun bi ekimen garrantzitsuekin. Itxialdia

Oarsoaldea (Uztaila), Iruñerriko lehena

eta Ekitaldi Nazionala.

(Urria),... Honen aitzinean jarrera amanko-

ITXIALDIA:

Donostiako UPV-EHUren kanpuseko Aularioan burutuko dugu itxialdia Ekainaren 6tik 10era eta honakoa izanen da besteak beste izanen ditugun jarduerak:

Astelehena 6

Eskubide Zibil eta politikoak Egun osoan zehar ho-

nen inguruko eztabaidak eta solasak. - 19’00 HITZALDIA

Asteartea 7 Tortura

- 19’00 HITZALDIA

Asteazkena 8

Euskal Gazteria - Argazki erakusketa

- 19’00 PSOEren aurrean mobilizazioa

Osteguna 9 Nazioartea

- 18’00 Naziorteko HITZALDIA - 21’00 AFARIA + Bakarlaria

Ostirala 10

Espetxe politika

- KOTXE KARABANA - 12’00 Martuteneko espetxean MOBILIZAZIOA

EKAINAK 11

EKITALDI NAZIONALA 18’30

USURBILEKO FRONTOIAN


KONTZERTUAK

EKAINAK 11 Usurbil

esnebeltza kaotiko vendeta ze esatek betagarri GIRO APARTA GAU OSOAN Ogitartekoak prezio merkean Bordatxo,Txirristra eta Txiriboga tabernetan

ADI

Deialdietara.

Laister begi bistan hainbat epaiketa baitauzkagu

EKAINA Ipar Euskal Herriko 5 gazte Pariseko epaitegira joan beharko dute. Algortako hainbat gaztek epaiketa Madrilen. UZTAILA Oarsoaldeko Epaiketa Madrilen. URRIA Iru単erriko epaiketa Madrilen EPAIKETAK EGINDA KONDENEN ZAI: - Barakaldoko 4 gazte, 7 urteko eskaeraren zai. - Donostiko 13 gazte, 6 urteko eskaeraren zai. - Markinako gazte bat, 4 urteren zai. - ...



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.