GAZTEBERRIA abuztua

Page 1

A I R R E B E T Z A G Gazte Abertzaleak-en

buletina!

32 2014ko ABUZTUA


www.gazteabertzaleak.org Š 2014. Gazte Abertzaleak Eskubide guztiak erreserbatuta


AURKIBIDEA 1// GAZAKO GENOZIDIOA

04

2// GAZTEAK EUROPAN

06

3// TXIOLARIAK ASKE

08

4// #28AK LIBRE!

09

5// ETB: EUSKAL HERRIKO ISLA

10

6// GAZTE KALEAN

12

7// ORTZADARRA EUSKAL HERRI

14

LIBRE BATEAN

MUGIKORREAN IKUSTEKO

@gazte


4 // GAZTEBERRI

GAZAKO GENOZIDIOA DELA-ETA, NAZIOARTEKO JUSTIZIA GORTEAK ISRAEL JAZARTZEA ESKATZEN DUGU Administrazio publikoei Israelekin duten harremana hausteko eskatu diegu Gazte Abertzaleaketik Gazte Abertzaleak erakundetik Israeleko estatu terroristak Gazan (Palestina) egindako gizateriaren aurkako krimenak gaitzesten ditugu berriro, eta Nazioarteko Justizia Gorteak estatu hebrearreko liderrak genozidioagatik jazar ditzala eskatu dugu.

Estatu-terrorismoa egiten duen legez kanpoko Estatua da Israel, Palestinako lurrak okupatzen dituen eta Zisjordanian Nazioarteko Justizia Gorteak 2004an legez kanpokotzat deklaratu zuen harresi bat eraiki zuen Estatu kolonialista.

Israel zigorrik gabe egiten ari den krimenen aurrean “ezer egin gabe geratu izana� leporatzen diogu Europar Batasunari. Nazioarteko komunitatea Gazako egoeraren zuzeneko erantzulea da; Israelekin dituen merkataritza-itunak giza eskubide funtsezkoenekiko isekak dira, Palestinako biztanleria zibila hiltzeko erabiltzen den armamentuaren salmentarekin aberasten da Europa.

Ildo horretan, Europako administrazioei, eta bereziki euskal administrazioari, eskatzen diegu Israelekin harreman diplomatikoak eta ekonomikoak haustea. Erregimen terrorista-sionista erorarazi egin behar da, eta horretarako, nazioarteko boikota ezinbesteko presio-elementua da.


GAZTEBERRI // 5


GAZTEAK EUROPAN

Aurreko Europear hauteskundeetan hiru gaztekide joan ziren EHBILDUko zerrendetan, galdera bana egin diegu bakoitzari: IRIA EPALZA Zein mezu botako zenioke euskal gazteriari Europako bizitzan parte hartzeko motibatzeko? Europa guk biziarazten dugu! Askotan uste dugu Europa urrun dugula, baina gu gara Europa, eta guk gure herrietan eragiten dugunak oiartzuna du Europako beste hainbat tokitan. Kukutzako gaztetxea erreferente izan da Italian, Txekian edo Eskozian. Ikastolen elkartearen funtzionamendua aztergai da ama hizkuntza “ez ofiziala” duten herrietan, Korsika kasu, eta ikastolen “modus operandia” a azaltzen eta partekatzen gazte asko dabiltza. Korrika bezalako ekimenak, Galizia edo Bretainian arrakastatsuak dira, eta hori guztia, gazteon mugimenduari, sareei, elkartrukaketei esker bihurtzen da errealitate.

Gai honetan ez dago mezurik botatzeko, lana eta lana egitea baino!! Euskal gazteriak oso proiektu potenteak garatu ditu, beste herri batzuetara hedatu daitezkeenak, baina batzutan gureari larregi begiratzen diogu, konturatu gabe, hemengo edo Hanburgoko gazte batek dituen beharrak eta gogoak berdintsuak izan daitezkela. Beraz, bidaiatu (hori derrigorrezko asignatura beharko luke eskolan), jende mugitua ezagutu, eta noski, zu zeu mugitu zaitez!!


GAZTEBERRI // 7

ASIER GÓMEZ Euskal Herriaz aparte Europan badaude autodeterminazioa eskatzen duten beste hainbat herri, azken hauteskunde hauek positiboak izan dira estaturik gabeko herrientzat? Europako hainbat herriek ordezkaritza lortu dute Europar Parlamentuan. Beraien ahotsa Bruselasen eta Estrasburgon entzungo da eta EHBilduren eurodiputatuarekin lankidetzarako aukerak egongo dira.

kubideetan murrizketak proposatzen zituzten alderdien goraka ikustean, Frantziako kasua besteak beste. Horregatik, Europan ahotsa izatea oso garrantzitsua izango da hurrengo 5 urteetan. Troika eta Estatuen diskurtso hegemonikotik aldenduko den bakarra gu izango garelako, Estaturik gabeko herriak.

Hala ere, maiatzak 25eko hauteskundeen hausnarketa ezin da guztiz positiboa izan. Estaturik gabeko herrien zapalkuntzan diarduten alderdiek gehiengoa dira oraindik herri askotan eta Europar Parlamentuan gehiengo argia dute. Gainera, nazio eraikuntza eta eraikuntza soziala uztartu nahi dugunok kezkatuta egon behar gara giza-es-

AITZIBER SALAZAR Zein da zure iritzia eskuin muturreko gorakadaren inguruan? Bereziki Frantziako kasua hurbil dugu eta. Eskuin muturreko alderdien eta alderdi euroesceptikoen gorakada egungo sistemaren ezaugarrien kontrako sintoma da. Sistema gaixo eta krisian dagoenean ohikoa izaten baita boto-emaileak zentroa galtzea eta rebulsibo baten bila joatea muturretara. Hala ere, teoriazko puntu hori ekarrita, Europar Hauteskundeak eman duten emaitza oso kezkagarria da, Danimarkan, Erresuma Batuan eta Frantzian lehen indarra bilakatu dira; eta Grezian, Hungrian zein Finlandian ere indar garrantzitsu dira. Nire ustez arriskua batez ere parlamentuan indar egonkor eta kohesionatu bat bilakatzen badira etorriko da, enmendakin aukera handiagoa, hitz egiteko minutu gehiago eta diru gehiago izango baitute, eta era horretara gai askotan eragin handiagoa izateko aukera izango baitute; besteak beste giza eskubideak, lan eskubideak, zein inmigrazioa. Hala ere, egia da egun, aukera hori zaila dirudiela, 25 europarlamentari behar baitituzte, 7 herrialdetakoak. Alderdi guzti hauek oso ezberdinak dira eta beraien arteko hitzarmen sendoak lortzea zailak antzematen dira, beraz ikusiko dugu nola antolatzen diren.

Frantziako kasuari dagokionean, anti-etorkina eta Europar Batasunaren aurka dagoen alderdi batek nazio mailako hauteskunde bat irabazi duen lehen aldia izan da historian. Marie Le Penen Frente Nazionalaren kanpaina mezu xenofobo tradizionalean kokatu izan da, baita alderdi nagusiak Europar Batasunaren txotxongilotzat irudikatuz eta Europar Batasuna gaiztoak zaizkigun iturri guztien sortzailetzat, “zero lanpostu, zero hazkunde” edota EB “burokraten eta teknokraten feudo” erabiliz. Mezu populista horrekin, Frantziarrek Holland eta Alderdi Sozialistaren inmigrazio eta politika sozialen aurkako bozka eman dute batez ere, lurrikara bat sortuz Frantziako paisaia politiko nazionalean eragin potentziala izanik. Egun, ezin dugu aurreikusi zein nolako eragina izango duten emaitza hauek etorkizunera begira, baina ziur esan dezakeguna da, gutxinaka Frente Popularra sendotzen hasia dela Frantziako paisaia politikoan. Are gehiago, azken hauteskunde hauen tendentzia jarraitzen badu, alderdiak posizio garrantzitsu bat izango du, 35 urte baino gutxiagokoen artean eta herri gizarte mailaren artean izan baita nagusi. Hau ikusita Frantziako beste alderdiek irakurketa sakon bat egin beharko dute ahalik eta lehen egoera berbideratzeko.


8 // GAZTEBERRI

TXIOLARIAK ASKE! Gazte Abertzaleaketik gogorki salatzen dugu espainiar guardia zibilak euskal gazteriaren aurka egikaritu zuen sarekada. Sarekada soziala, hain zuzen.

legedia eta edozein gazte arbitrarioki auziperatu dezaken errusiar erruleta ankerra ondo baino hobeto ezagutzen dugula.

Sare sozialetan “terrorismoa goraipatzea” leporatuta, 20 gazte atxilotu zituen espainiar poliziak, horien artean Gazte Abertzaleakeko kide bat. Oraindik, ordea, ez dakigu zeintzuk diren zehazki “txio terroristak”. Bakegintzari enegarren oztopoa, adierazpen askatasunari hamaikagarren muturrekoa, euskal gazteriari infinitugarren zapalketa da hau.

Ez al dute jada ikusi eta ikasi, atxilotzen duten gazte bakoitzeko, hamaika irteten garela kalera?

Espainiar sasi demokraziak ezin ditu bere gaitzak ezkutatu, eta horretarako, terrorismoaren mamua astintzen du noizean behin. Argi eta garbi utzi nahi dugu ez digutela beldurrik ematen, tamalez normalizatu nahi duten anormalitate egoera, egunerokotasunetik kanpo dagoen

Burugabekeria honekin behingoagatik bukatzeko eskatzen diogu espainiar gobernuari, ausartak izan daitezela, eta bakegintzari eta herri honetako normalizazioari ekarpena egin dezatela.

ANIMO AITOR!


GAZTEBERRI // 9

GAZTERIAK AURRERA DARRAI: #28AK LIBRE NAHI DITUGU! Sarekada ikara sortzeko lanabes gisa baliogarria izan zaio espainiar Estatuari. Gazteak kikiltzeko eta mugimendu politikoetan parte hartzeko nahiaren aurkako kolpe sistematikoak izan dira hamarnaka urteetan ehunka euskal gazte eraman dituenak ziega beltz eta hotzetara; segimendu eta kontrol sistemek gazte askoren bizia determinatu dituzte, euren ekintza politikoa zela eta noiz atxilotuak izango ziren esperoan. Gazte Abertzaleakeko kideontzat lehenaldian jazotako zigor- mendeku- politika honi behingoz amaiera ematea funtsezkoa da eta azkeneko gazte epaituekin antzera, his-

toriarako geldituko den kapitulu latz baten pasartea izatea espero dugu. Latzak diren pasarteak ahanztea zaila bada ere, hauetaz ikasteko aukera izanen dugu eta beste behin ere #28akLIBRE traola gure ahotan jarriz, euskal gizartearen kontzientzia piztu nahi dugu, soilik gaztea den herria, gazte herri batek, etorkizuna berma baitiezaioke Euskal Herriari. Beraz, gazteei jazarpenik ez, elkartasuna irizpide, batu gaitezen sasijustiziaren aurka beste behin ere!


10 // GAZTEBERRI

ETB: EUSKAL HERRIKO ISLA dea esan nahi baita) bultzatzea, inongo interes pribatuk sostengatuko ez duen hedabidea, hedabide publikoa izanda, ahalik eta demokratikoen eta zabalen jorratzeko bere eginbeharra. Helburu mardulak izan ziren “haurtxo” horri jarri zizkiotenak. Umetxoa baina, hasi zen bidea egiten, eta 5 urte geroago, 1986an, prozesu horretan lagungarri izan zekion “ETB2” eratu zuen Ardanza jaunaren Jaurlaritzak. ETB1ek, hau da, euskarazko katearen edo kate nagusiaren bidelagun izan behar zuena bidelapur bilakatu arte (ez ditzagun albumaren orriak hain azkar pasa, gero helduko diogu atal horri). ETB2 sortu zuten, beraz, espainiar gobernuaren haserrerako.

Espainiar gobernuari ez zitzaion gustatu euskal gobernuak libreki hartutako erabakia, eta betiko mantrarekin mehatxatu zuen orduko Jaurlaritza: “Guardia zibilak eta tankeak bidaliko dizkizuegu”.

Eguraldi kaxkar honek etxean gelditu eta sofan goxo-goxo telebista ikustera gonbidatzen gaitu. Zappinga egin ondoren, ETBko katean geratu naiz, eta askotan telebista “kutxa ergela” deitzen badugu ere, oraingoan gogoeta historikorako beta eman dit. Izan ere, esan genezake ETB Euskal Herriaren eta euskaldunon historia garaikidearen pertsonifikazioa dela, eta egun burujabea dirudien 32 urteko gazte ondu baten itxura izanik, jaiotze argazki bilduma aterata zera dakusagu: Carlos Garaikoetxea Lehendakari zuen Eusko Jaurlaritzak sortutako Euskal Irrati Telebista, bi helburu garbirekin jaio zen: Bata, euskararen normalizazioa eta zabalkuntzarako tresna izatea, eta bestea, komunikabidea (komunikazio bi-

Hasi ziren bada Euskal Telebistako bigarren katea martxan jartzen: gazteleraz ere Euskal Herria eraikitzen laguntzen. Lanari ekin zioten bada, baina espainiar gobernuari ez zitzaion gustatu euskal gobernuak libreki hartutako erabakia, eta betiko mantrarekin mehatxatu zuen orduko Jaurlaritza: “Guardia zibilak eta tankeak bidaliko dizkizuegu”. Eta horren aurrean zer? Horren aurrean, eratu berria zen Ertzaintza bidali zuten Iurretako estudioetara, euskal komunikabidea, herrigintza sustatzeko herraminta, eta euskal burujabetzaren bozgorailu zena babestera. Ez dakit garaiko ertzain horiek Gabriel Arestiren zale ziren ala ez, baina defendatu zuten euskal komunikabidearen etxea.


GAZTEBERRI // 11

Kontrajarria da guztiz egun Ertzaintzak Espainiatik datozen aginduen aurrean agertzen duen jarrerarekin. Azken aldiotan, Guardia Zibila etorri denero gure gazteak kartzelatzera, giza eskubideen aldeko elkarteak ixtera, bakegintzaren alde egiten dutenak atxilotzera… Ertzaintza ere bertan egon da, baina oraingoan berdezko indar armatuei aurre egin ordez, bere bizkartzain. Ahaztu gabe, Guardia Zibila ilegalki ez bada, bai alegalki aritzen da horrelakoak egikaritzen (Gernikako estatutuak ez du jasotzen aduana lanetatik haratago doan eskumenik). Noiz beteko dute orain zenbaitzuk hainbeste goratzartzen duten Estatutua?

Noiz aterako dituzte Euskal Herritik indar okupatzaileak? Noiz itxiko Euskal herritarroi hamarnaka urtetan hainbeste izu eta sufrimendu eragin diguten kuartelak?

Gaira bueltatuz, ahaztuak ditugu halaber ETBren jaiotzeko helburuak: etxeko izarra izatetik etxeko pobrea izatera igaro da. Euskal Telebistara zuzendua dagoen aurrekontuaren zatirik handiena bigarren katera doa. Hara doa baita ere programazio “serioa”, euskarazko katea kirolak eta haurren entretenimendurako programek betetzen dutelarik. Gaur Eguna moztu behar dela partiduren bat bota behar dutelako? Arazorik gabe! Azpimarra bezalako saio interesgarria orduz aldatu behar dela behin eta berriz saskibaloia botatzeko? Noski! Ahantzia ere, nori eta norentzat emititzen duen. Euskal Herriaz mintzo bagara, zergatik erakusten dute konplexuz beteriko eguraldiko mapa? Hamaika koloreko mapa bat, zatiak faltan dituena gainera!

Baina benetan okerrena da euskal gizarteak egungo bizi duen errealitatearen isla garbia ez dela. Arazoak urtarrilaren 11ako manifestazio erraldoiak zuzenean emititzerako garaian. Beldurrak Economic Forum SPAINen baitan esandakoak igortzeko, baina luze eta zabal ordea Bilboko istiluak azaltzeko. Euskarazko eztabaida interesgarriak oso berandu jartzen dira (berauetan emakumeek duten parte hartze eskasaz ez hitz egiteagatik), Euskaraz gaztelaniaz baino hobeto mintzatzen direnak edo euskaraz bizi nahi dutenak gazteleraz egitera bultzatzen dituzte, euskararen normalizazioari izugarrizko kaltea eraginez… Eta hau guztia ikusita, ETBko ispiluan begiratu, eta Euskal Herriaren isla ikus dezakegu. Euskal Herritik eta euskaraz emititzen duen tresna komunikatiboa izatetik, entretenimenduetan galdua dagoen kate pobre bat dugu orain. Gure herriaren adierazgarria?

EZ!


12 // GAZTEBERRI

GAZTE KALEAN EUSKAL HERRIA

BAKIO

Gazte Abertzaleakeko kideok gure herri eta hiriburuetan egindako elkarretaratzeetan parte hartu dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak kaleratutako 35/02 auziaren sententziaren kontra azaltzeko eta bide batez gure elkartasuna adierazi auzipetuei eta senitartekoei.

Egun polita igaro genuen Bakion, trikipoteoa, bazkaria eta Gazte Abertzaleakeko kideen hitzaldia beste batzuen artean. Ibon Garciak GAko komunikazio idazkariak honelako esaldiak utzi zizkigun: “Hemen elkartu garen guztiok argi dekogu heldu dala estatu honi agur esateko ordua! Benetan esaten dotsuet, askatasunaren garaia heldu da! Irabaztera goaz!�


GAZTEBERRI // 13

TOLOSALDEA

Udaran zehar Tolosaldean zein beste bailara eta herrietan kanpainia bereziak ari gara egiten, festak direla medio. Pegatak banatuaz eta pankartak jarriaz, Villabonan, Alegin, Altzon, Berastegin, Adunan‌ #28akLibre / Txiolariak aske / Palestina askatu! Animatu zure herrian ere jartzera!

ZANGOTZA

Esako urtegiaren handitze lanen kontrako manifestazioan egon gara. Arazo larria da uretan behera bizi diren herrien segurtasunerako. Handitze-lanek larriagotu egin dute eta agerian utzi dute Esako itxigune ezegonkorrean ura biltzeak dakarren arrisku larria. Handitzea zentzugabekeria da, arlo ekonomikoan, ingurumen-arloan eta gizarte-arloan. ESA EZ!


14 // GAZTEBERRI

ORTZADARRA EUSKAL HERRI ASKE BATEN BIDEAN! Festa giroa Euskal Herriko kaleak bete ditu eta edozein txokotan algara nahiz alaitasuna dastatzeko aukera dugu egunotan. Geure herri tropikalean tregua gutxi euriarekin, baina zer axola dio barrenetik bustirik bagabiltza? Kalean gora, kalean behera, hamaika hitz ezagun eta ezezagunekin, tragoak handik eta hemendik, gorputza eta bihotza mugituz udarak eskaintzen digun jai-giroko berotasunean. Euskal Herrian nabaria da festetan ere aldarrikapenerako lekua dagoela eta sasijustiziak eginiko epaien aurrean, herri bezala, koloretsu eta umorez, gure kezkak eta indarrak karriketara ateratzeko ahalmena izaten dugu: askatasunaren naranja, independentziaren berdea, herriratzeen urdina… ortzadar bizi eta koloretsu bat gara Euskal Herriko gizartea. Kolore horien guztien atzetik urratsez urrats aurrera doan gizartea gara, elkartasunik eta batasunik gabe herri bezala ez dugula deus ez irabazteko ikasten doana. Hamaika afera irekirik badaude ere, hamaika zauri itxi gabe baditugu ere, hamaika urrats elkartzen ari gara bidean, bata bestearen atzetik, kanpotik datozkigun kolpeei aurre egiteko. Eta itzel egiten ari gara!!

Baina nazio eraikuntzan nahiz gatazka konpontzean buru- belarri dabilen herria izanik, bada oraindik ere jai giroko berotasuna aprobetxatuta askatasunari mugak jarri nahi dizkionak, pertsonen limiteak hautsi nahi dituenak, hizkuntza berri bat sortuta “ez” entzutean automatikoki baiezkotzat hartuko dituenak. Eta badira beste hamaika ergel sexu askapena bortizki kolpatua den horretan (emakumeen aurkako erasoak, homofobia zeinuak…) oraindik erasotzaileei aurpegia ateratzeko kapazak direnak, biktimaren erantzukizuna azpimarratuz. Eta honen aurrean erantzun behar dugu, geure eskuetan dagoen guztia egin behar dugu gabezi hauek deuseztatzeko. Herri honen eta herritarren askatasuna helburu, baditugu hamaika helmuga txiki betetzeke eta ziur gaude herri honen grinak aurrera eramango gaituela antolatuz geure helburuak lortu arte! Beraz, eutsi diezaiogun elkartasun ortzadarrari eta ekin gure egitasmoei!


www.gazteabertzaleak.org


www.gazteabertzaleak.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.