Erreniega Ikastetxe Publikoa

Page 1

HEZTEA PERTSONENGAN SINESTEA DA

gehi zaitez D EREDUA

R

A IEsGtetxeoa N E Ika lik

ER

b

pu

EZ GELDITU GU EZAGUTU GABE. DEITU! T. 948 286 355 • ipzizur@educacion.navarra.es


+

R U H

A L BI

Erreniega IPk beste aritzeko eta hezteko modua zuk ezagutzea nahi du, euskara eta euskal kultura ardatza delarik. Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola gaituzu irakaskuntza bikaina geure seme-alabei eskaintzen diena beren gizarte inguruan bertan, beren lagunez gozatuz bai ikastetxe barruan, bai kanpoan. Zizurren bertan, zerbitzu publikoak eskura izanik: kirol-instalazioak, Ludoteka, Kulturetxea, Osasunetxea, Haur Eskola‌


+ ZE

RBIT

ZUA

K

Eskolaz kanpoko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu, egun eta ordutegietan malguak, familia-kontziliazioa errazten dutenak. • Jantoki-zerbitzua, hezkuntzaekimenduna, osasunerako hezibide eta elkarbizitzarako azturak helburu dituena. Hauexek dira eguerdiko eskolaz kanpoko jarduera-egitarauko aukerak: zirkoa, euskal dantza, trikitixa-eskola, xakea eta abar. • Eskola garraioa: eskualdetik eta Ardoitik. Guretzat eskola garraioa beste hezkuntzaarloa da. Honengatik, bide-heziketako jarduerak gauzatzen ditugu, bultzatuz ere, tutoretza programaren bidez, ikasle nagusien eta txikien arteko harremana eta laguntza • Ordutegiz aurretiko harrera (7:30-9:00)


+ LANKIDETZA

Irakasteko metodologia berritzailea “Ikasteko kooperatu / Kooperatzeko ikasi� programan oinarritua, ikasketa etekinetan onura dakarrena eta norberaren garapen handiagoa ahalbidetzen duena, batez ere elkarrizketa, bizikidetza eta elkartasun gaitasunetan.

METODOLOGIA BERRITZAILEA Irakaste estiloa non irakasle-klaustrokide guztiak berariaz prestatuak izan diren.


+ BIZIKIDETZA • Gatazken konpontzea lantzen duen hezkuntzaren alde egiten dugu. • Gure ikasleriaren eskura jartzen ditugu bai teknikak, bai tresnak, bitartekoen taldearen bidez, konponbidea bilatzen ikas dezaten • Parekidetza programa. Neskak eta mutilak elkarrekiko begirunean eta aukeren berdintasunean hezten dira, bestelakotasuna abiapuntu. • Familien harreraren egitasmoa eta guraso eskola, zuen esku hartzea ezinbestekoa jotzen dugulako.

BITARTEKARIAK


A S E EL

G N I +

Ingelesa ezinbesteko tresna dugu gaurko hezkuntzan. Gure ingeles-programa lau urtekoekin hasten da, Ereduzko Europar Esparruko A2 maila lortuz Lehen Hezkuntza bukatutakoan eta B2/ First maila Batxilergoa bukatutakoan. Maila honek ingelesez diren unibertsitatekarrera berrietan sartzea ahalbidetzen du. Ingeles-programa asteko bost saiotan zehar gauzatzen da, talde murriztuekin zenbait saiotan. Haur hezkuntzan ere azturak ingelesez lantzen ditugu: hamarretako osasungarriak gelan. Gainontzekoan, Ingelesdepartamendutik beste jarduerak eskaintzen dira: ingelesa indartzea irakurleekin, eskolaz kanpoko saioak, CNAIk berak antolatuak eta koordinatuak.

“ENGLISH WEEK�

HIZKUNTZA-MURGILTZE PROGRAMAK


+ SORMENA ETA BERRIKUNTZA ZIENTZIA ETA ARTEA MUNDUA ULERTZEKO ERAK Ekimena eta sormena sustatzen ditugu lan egiteko era berriak sortzearren, oztopoak gaindituz. Jolasa eta esperimentazioa ikasbide bilakatzen dira beren gaitasunen garapenerako.


+ EMAITZAK ETA AITORMENAK Erreniega IPk lortzen dituen emaitzak Nafar Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko, hitzartu eta pribatuetan antolaturiko “Ebaluazio Diagnostiko” urteko txostenean batezbestekoaz gaindi daude. Honek, gu harrotzeaz eta gogoberotzeaz gain, gure ikasleen maila mantentzera eta hobetzera eramaten gaitu.

Erreniega etengabeko hobetzeari lotua da, Zizurreko ikastetxe bakarra izanik bere kudeaketari kanpoko aitormenak dauzkana: • Kalitatezko ikastetxea, Nafar Gobernuak emaniko aitormena, behin arrakastaz gainditua kanpoko auditoria. • Bikaintasunarekin konpromisoa, EFQM saria, Bikaintasunerako Nafar Fundazioak emana. IKASLE OHIEK IRAKASLE GRADUKO ESKOLA PRAKTIKAK ERRENIEGAN EGITEN DITUZTE


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.