Katalogoa

Page 99

www.erein.com

Poltsiko.e

98

ZIUTATEAZ BERNARDO ATXAGA

EUSKAL LITERATURAREN HISTORIA IÑAKI ALDEKOA

JUDU-KALE TOTI MARTÍNEZ DE LEZEA

Bernardo Atxaga (Jose Irazu Garmendia) 1951an jaio zen Asteasun. Ez zituen 23 urte besterik Ziutateaz (1976an argitaratua) idatzi zuenean eta soldadutza amaitu berria zeukan orduantxe. Literatura abangoardistaren ildotik idatzia; liburu krudela, bizitza den bezala, Borrero Nagusi hilezkorren gisa. Hona zer dioen Atxaga berak: "Idazterakoan, ikuspuntu naturalista edo zinematografikotik ahalik eta gehiena urruntzen saiatu nintzen; izan ere, nik ez nuen uste orduan bizi genuen hura historiaren instant ezdeusa zenik, ez nuen uste gertaera jakin batzuetara muga zitekeenik. Iruditzen zitzaidan guk bizi genuena beste askok ere bizi izandakoa zela eta etorkizuneko jendea ere ez zela libratuko, bizi beharko zuela. Horregatik ez nion eman, nire istorioari, espazio edota denbora jakinik… Istoriako printze krudela ezin zitekeen hil. Printze krudelak, Borrero Nagusiak, hala iruditzen zait orain ere, eternalak dira".

Ikerketa monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia oso bat egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez diren arren. Egoera horrek asko zailtzen du euskarazko literaturaren historia bat taxuz egitea. Horregatik, bere bibliografian agertzen diren lanei asko zor izateaz gain, liburu honek lan sinkroniko txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren gainerako historia guztiak baino harantzago joateko. Hori erdiesteko autorea ez da konformatu tramitezko lan diakroniko arrunt batekin. Aitzitik, garaian garaiko espirituari, ideiei eta helburu estetikoei ez ezik, berauen ordezteari eta txandatzeari ere garrantzi berezia eman die. Gainera, lan benetan literarioak hartu ditu aintzat, zenbaitetan neurriz gain erabilitako material filologiko hutsak alde batera utzita. Arrazoi horiengatik guztiengatik esan dezakegu ez dela orain arte hau bezain lan konpliturik euskaraz argitaratu Euskal Literaturaren Historiaren alorrari dagokionez. MIKEL HERNANDEZ ABAITUA

Eleberri honetan bi familiaren historia kontatzen da: bata judua da, bestea kristaua, elkarrekin lotua, iragan bera dutenak, XV. mendean zehar Gasteizen bizi eta elkarren adiskide eta etsai izanak. Dabid sendagilea eta haren semeak, Jonas ben Sahadia eta Pedro Santxez Bilbao, biak sendagileak, haien emazteak, seme-alabak, bilobak, adiskideak eta etsaiak, garai gogor batean bizitzen; azkenean sefardien komunitatea atzerrira joatera edo kristautzera bihurtzen duten arte. Gaztelako koroaren mendeko lurretan gertatu ziren gertaera larriok marka sakona utzi zuten garai hartako gizartearen erlijio- eta politikabizitzan.

Orr: 160 Urtea: 2008 Saila: Poltsiko.e ISBN: 978-84-9746-425-3 Salneurria: 7 €

Orr: 440 Urtea: 2008 Saila: Poltsiko.e ISBN: 978-84-9746-426-0 Salneurria: 11 €

Orr: 568 Urtea: 2008 Saila: Poltsiko.e ISBN: 978-84-9746-479-6 Salneurria: 11,50 €


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.