Katalogoa

Page 75

www.erein.com

E. S. O. y Bachillerato D. B. H. eta Batxilergoa

74

1

2

3

4

KANDINSKYREN TRADIZIOA RAMON SAIZARBITORIA

TXIMELETA TATUAJEA PHILIP PULLMAN. ITZULPENA: KORO NAVARRO

MENDEKUAREN GRAZIAZ KARLOS LINAZASORO

ZUBI HAUTSIA PHILIP PULLMAN. ITZULPENA: KORO NAVARRO

“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela”.

Jenny ez zen Chris bezala sentitzen. Maitaldi hura baldarra, azkarra eta tristetxoa ere iruditu zitzaion Jennyri; baina bazen ikasteko denbora, eta hunkigarria gertatu zitzaion Chrisen samurtasuna. Jenny berarekin geratu zen larunbatean eta baita gauean ere, eta dena ondo joan zen; baina igande-goizean, Jenny Chrisen besoetan lo zegoela, bien artean ezpata bat bezala erori zen gauza bat gertatu zen. Oxfordeko polizia arduratuta zebilen aspaldi hartan hirian mugitzen zen droga-kopuru handiarekin, eta egunsentian atxiloketa-sail bat egitea erabaki zuen, zerikusirik izan zezaketen guztiengana joaz; baita etxe okupatuetan bizi zen jendearengana ere. Horretan oker zebilen polizia ordea. Derekek eta Olliek noizean behin kannabisa erretzen zuten arren, salerosketan ez ziren sekula ibili; eta Jennyk berak ez zuen Tansyrenaz geroztik drogarik ukitu.

Nire historia frakaso baten eta mendeku baten historia da. Hasieratik utzi nahi nituzke, baina, gauzak argi: ez dut inoren errukirik edo maitasunik bilatzen, are gutxiago oraindik inoren epai kiskaltzailerik. Nork epai ditzala bere ekintzak. Emakume arrunt baten historia kontatuko dut orain. Hara: frakasoa poliki-poliki azaltzen da bizitzan, egunez egun; begiak itxi eta ezetz esaten diozu zeure buruari, ate-joka dabilen mamu hori etxez nahastu dela noski, bizilagunen bila dabilela dudarik gabe. Etxe horretan, ordea, zeu zara bizilagun bakar; laster, ordain eske datorren arrotzari atea irekiko diozu, eta erosoeroso eseriko zaizu besaulkirik ederrenean. Gurean ere egin zuen habia. Ez nuke jakingo adierazten zerk zapuztu zuen gure harremana. Urteek berek, akaso.

“–A, zubi hautsia, bai. Gwynantetik gora. Igeri egitera joaten nintzen hara. –Zer gertatu zen zubian? Zergatik dago hautsia? –A, aspaldiko kontua da hori. Tipo bat omen zihoan autoan, gauez, haur txikitxiki bat zeramala, eta negua zen eta dena elurtuta zegoen. Ez dakit zehatz zer gertatu zen, irristatu egin ote zen, paretaren kontra joan edo, baina nolanahi ere autoa bertan utzi eta laguntza bila joan behar izan omen zuen. Umea hantxe utzi zuen, autoan, bere larruzko jakan bilduta, ardilarrua izango zen nik uste, bero egon zedin. Gertueneko baserritik edo telefonokabinatik edo dena delakotik itzuli zenean, jaka ez zegoen han, lapurtu egin zuten, eta umea hila zegoen. Izoztuta. Hori gertatu zen. Ez dakit zein zen tipoa, ez lapurtutako jaka aurkitu zuten edo zer”.

Orr: 152 Urtea: 2004 Saila: Bioleta Saila ISBN: 978-84-9746-192-4 Salneurria: 12,35 €

Orr: 312 Urtea: 2005 Saila: Bioleta Saila ISBN: 978-84-9746-224-2 Salneurria: 16,10 €

Orr: 88 Urtea: 2003 Saila: Bioleta Saila ISBN: 978-84-9746-107-8 Salneurria: 8,80 €

Orr: 208 Urtea: 2003 Saila: Bioleta Saila ISBN: 978-84-9746-150-4 Salneurria: 15,95 €


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.