Katalogoa

Page 71

www.erein.com

E. S. O. y Bachillerato D. B. H. eta Batxilergoa

70

14

15

16

17

SOMMER JAUNAREN ISTORIOA PATRICK SÜSKIND ITZULPENA: LOURDES OÑEDERRA

BAGDADEKO AURPEGIAK JUAN KRUZ IGERABIDE

HADA BATEN HEZIKETA DIDIER VAN CAUWELAERT ITZULPENA: JOSU ZABALETA

EGUN BELTZETAN, JOLAS BELTZAK FERNANDO MORILLO

Sommer jaunaren istorioa auzokide berezi bat duen mutiko baten begietatik dago kontatua. Inork ez du Sommerren izena ezagutzen. Horrexegatik hain justu deitzen diote izen horrekin: Sommer (uda). Ibili eta ibili, eta besterik ezean, ibiltzen jarraitzen duen gizon arrotza da herrian. Gertaera bitxi askotan gertatuko da mutikoa harrapatuta, eta beti egongo da Sommerren itzala haien inguruan. Sommer jaunak zama handiko istorio bat gordetzen du bere baitan, huraxe du misterio. Ibiltari amorratu haren ibilietan susmatzen du halakorik. Itzulerarik izango ez duen Sommerren azken urrats haiek konfirmatuko diotena.

Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria… oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.

Ingrid eta Raoul haren semea ezagutu dituenetik zoriontsua da Nicolas Rockel. Baina, lau urteko harreman idilikoaren ondoren, maite duelako utzi egingo du Ingrid-ek. Mundu honetan gehien maite dituen bi pertsonak galtzera etsita dago Nicolas. Baina Raoul tematu da bilaketa harrigarri batean: soilik hada batek salbatu dezake beren gurasoen arteko harremana. Baina ba al dago halakoetan sinesterik? Eleberri zoragarri honetantxe duzu erantzuna. Modu sinesgarrian jarri digu egileak eguneroko bizitza hadarenaren alboan.

Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpoeta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.

Orr: 112 Urtea: 2007 Saila: Perzebal ISBN: 978-84-9746-397-3 Salneurria: 13 €

Orr: 176 Urtea: 2007 Saila: Perzebal ISBN: 978-84-9746-399-7 Salneurria: 12,35 €

Orr: 220 Urtea: 2008 Saila: Perzebal ISBN: 978-84-9746-469-7 Salneurria: 13,50 €

Orr: 96 Urtea: 2008 Saila: Perzebal ISBN: 978-84-9746-476-5 Salneurria: 11 €


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.