Katalogoa

Page 48

www.erein.com NAHIAGO NUKE MUTILA BANINTZ! DAVID DURAN GERARDO MARKULETA

ANIMALIEN INAUTERIA FELIPE JUARISTI

MATIAS TXIPIROGOITIA ALMIRANTEAREN SUDURREKO GRANOA ANTTON DUESO

Haikuak japoniarren poesia egiteko modu eta neurri berezi baten fruitu dira. Laburrak. Erritmo oso bizikoak. Hitz gutxitan mundu oso bat zabaltzen dakitenak: leiho txiki-txiki batetik begiratuta ere zerua beti baita mugagabe. Juan Kruz Igerabideren poemario hau harrigarria da bere finezian, eta material guztiz aparta haurraren sentiberatasuna bideratzeko: errezitatuz, jolas linguistikoetarako erabiliz, imitazioz berriak asmatzeko… Labur esanda: hitzarekin plazer sentitzeko.

Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.

Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi: praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde eta irten zen. Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten zutenak ere baziren. Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion hartz jaunari. Azeriaren itzulera zen!

Goizean goizik, jaiki eta, lehenengo-lehenengo, komunera joan eta txixa egin du Matias Txipirogoitia almiranteak. Doministiku egin eta airean ihesi joan zaizkio hortzordeak, komuneko zuloan erori arte, txixa epeletan. Eskua komuneko zuloan sartzera joan da hortzorde ederrak ateratzeko, eta bere burua ikusi du likido horian. Eta ikusi duena ez zaio batere gustatu, ez horixe! Ispiluan begiratu du, ongi ikusi ote duen jakin nahirik. Badaezpada ere, badakizue. Baina, zoritxarrez, ez dago okerrik! Hantxe dago, bere sudurraren puntaren puntan: granoa! Kanika baten tamainako granoa!

Orr: 176 Urtea: 1999 Marrazkilaria: Antton Olariaga Saila: Auskalo Bumeran ISBN: 978-84-7568-853-4 Salneurria: 11,10 €

Orr: 56 Urtea: 2000 Marrazkilaria: Antton Dueso Saila: Auskalo Bumeran ISBN: 978-84-7568-882-4 Salneurria: 6,30 €

Orr: 88 Urtea: 1999 Marrazkilaria: Luis Emaldi Saila: Auskalo Bumeran ISBN: 978-84-7568-818-3 Salneurria: 6,65 €

Orr: 192 Urtea: 1999 Marrazkilaria: Asun Balzola Saila: Auskalo Bumeran ISBN: 978-84-7568-770-4 Salneurria: 12,35 €

47

E. P. Segundo y tercer ciclo L. H. Bigarren eta hirugarren zikloa

BEGI-NINIAREN POEMAK JUAN KRUZ IGERABIDE


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.