Katalogoa

Page 102

www.erein.com 9

10

ORAINA GALDUA JUAN RAMÓN MAKUSO

URETAN LEZ YOLANDA ARRIETA

Gutun luzea Anxíok igorri didana. Bat-batean ideia hau etorri zait: eta zein azalpen eman behar du gizakiak ez bada hitzez, lengoaiaren erreinuaren magalean erorita gaudenean? Hitzetan beharbada gordetzen da gizakiaren ezintasuna. Adierazpenak hitzen beharra du. Eta gizakia, Anxío, hitzen gatibu da bere baitan. Baina gizakiak askatasuna lortu zuen hitzen bitartez. Naturatik ihes egin zuen gizakiak hitzen altzora hurbildu zenean, eta lilura baino ez zitzaion sortu: hitza! Eta lilurak harriduraren bidea hartzen du eta hortik aurrera hitzak eraiki du gure eta errealitatearen arteko zubia. Zubia lotura moduan, lotura, lokarria, haurraren eta amaren artean zilbor hesteak eraikitzen duenaren modukoa. Baina paradoxikoa da: sortzearen prozesuan batasun hori apurtzen da. Gizakiak hitzezko eraikuntza –poesia– sortzen duenean ere apurtzen da gizakiaren batasuna. Sentimenduak barne barnekoak dira, eta poesia dute espresio iturri. Hitza da azken finean tresna bat barnekoa eta kanpokoa elkartzeko. Lotura, eta askotan urradura, da gertatzen zaiguna, itsasoaren aparrak harearen gainean ostatua hartzen duenean bezala. Ezin dut irudikatu beste era bat, ni errealitatearekin harremanetan jartzeko. Gizakiaren drama baita berea den hori, barne sentimendua, poemetan argitara ematen duenean, oraina zintzilikatzen duela bizitzarako, eta horixe da niretzat guk, gizakiok, eraikitzen dugun haria, gizaria.

Ariketa dinamikoa izan da niretzat zutabegintza: agerikoa aztertzeko gonbita, ostekoa arakatzeko aukera. Neurri laburrera jo dut eta emaitza bakoitza sorpresa atsegina izan da. Azkenean, formatu motza gustuko dudala ohartu naiz eta, ondorioz, gehiago sakondu beharra daukadala, ilusioa ez dadin itzali, luma ez dadin geratu aldi bati begira. Aurrera jo baino lehen, ordea, nondik natorren gogoratu nahi. Atzera begiratu eta hor daudelako, hain urrutikoak ez diren kontuak: letra txikiz idatzitako historia atalak, atzean uzten goazen iragan hurbilaren zatiak. Bizitzak ihes, urak lez. Eta, bitartean, zer? Bitartean, besteen arrastoak irakurri, norberarenmarkak frogatu, putzuetan jolastu... Horixe da nik egiten dudana. Uretan lez hauxe duzu bitarteko horien isla, datozen uretan nola igeri egin eratzen dudan bitartean. Orr: 156 Urtea: 2008 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-477-2 Salneurria: 15,50 €

Bakanak

Orr: 84 Urtea: 2008 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-422-2 Salneurria: 15 €

101


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.