Katalogoa

Page 101

www.erein.com

Bakanak

100

5

6

7

8

DIOTENEZ KARLOS LINAZASORO

FESTA ALDAMENEKO GELAN MARIASUN LANDA

LA FIESTA EN LA HABITACIÓN DE AL LADO MARIASUN LANDA

UDAN LANA EGITEN ZUEN GIZONA PAKO ARISTI

WORLD PHOTO PRESS: Eguzkiak lur arraildua sukartzen du. Urrunean, lurrinak zatikatua, txabola bat. Mutikoa hezur huts da. Hamar urte ditu. Eserita dago, biluzik, hankak gurutzaturik, ezerezaren erdian. Kamerak, zoom baten bitartez, lehen planoan erakusten dizkigu begizuloetako, ezpain ertzetako euliak. Ahoan sartu zaio bat orain mutikoari, listu apurño bat edan dio. Halako batean, autotik jaitsirik, gizon kameraduna mutiko biluziari hurbiltzen zaio, zalu, eta, kaxatxo bat irekiz, ezti apur batez igurtzi dizkio sudur zuloak, betazalak, ezpain barrenak. Gero, todoterrenora itzuli da.

Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrerahiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.

Una ciudad: París, otoño de 1968, cuando aún quedan estudiantes que rastrean bajo los adoquines de las calles la playa que entrevieron en el mes de mayo. París, ciudad de acogida de emigrantes españoles, refugiados antifranquistas y jóvenes huidos de la oscuridad y la grisez del franquismo. Una protagonista: Una joven vasca en busca de su independencia y realización que narra su trayectoria laboral, vital y sentimental durante su primer curso escolar en París. Galería de personajes, peripecias y tribulaciones, no exentas de humor, que constituyen, finalmente, la crónica sentimental de cualquier joven que se abre a la vida. Una fiesta: la de la idealizada vida en París que se abre como un gran abanico de promesas, experiencias y emociones; una fiesta mitificada por la literatura y el cine, una fiesta que tarda en llegar o sólo tiene lugar en la habitación de al lado. Relato autobiográfico, la obra de Mariasun Landa conmueve por su franqueza, contagia por su pasión vital y nos atrapa, de principio a fin, con la maestría narrativa de las buenas novelas.

Azken hamar urteotan Pako Aristik idatzi dituen artikuluak biltzen ditu liburu honek. Ez denak, noski: bilduma bat egin behar izan dugu, bizienak, zorrotzenak, samurrenak, hilezkorrenak aukeratuz. 1997ko abuztuan argitaratu zituen lehenengoak, “Euskaldunon Egunkaria” kuttun hartan, eta 2007ko abuztuan azkenekoak, “Berrian”. Ez du urtero idatzi, baina bai gehientsuenetan, eta idilio berezi bat izan du Aristik abuztuarekin eta bere testuen zain zeuden irakurleekin. “Aurten idatzi behar al duzu?” galdetzen omen zioten askok eta askok. Gutunak ere asko argitaratu dira, bere artikuluak miretsiz. Oso gutxitan ematen den sinbiosia lortu du Aristik bere irakurleekin, eta horretan bere jarrerak zerikusi handia du: gaiak globalki lantzen ditu, kritikatzeaz aparte arazoak konpontzeko klabeak emanez. Zintzo hitz egiten du, bihotzetik, eta maisua da errealitatearen diagnostiko zorrotza egiten, gure (eta bere) ahuleziak maitasunaz estaltzen. Besteei laguntzeko ideia beti presente dago Aristiren idazkietan, eta hori irakurleak sumatu egiten. Darabiltzan gaien ugaritasuna ere harrigarria da. Eta bere estiloa guztiz liluragarria: magikoa eta zehatza, kritikoa eta ameslaria, bizia baina landua, literatura eta kazetaritza uztartzen jakin dituen maisu bati dagokion bezala.

Orr: 144 Urtea: 2005 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-374-4 Salneurria: 16 €

Orr: 144 Urtea: 2007 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-404-8 Salneurria: 15,50 €

Orr: 144 Urtea: 2007 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-405-5 Salneurria: 15,50 €

Orr: 144 Urtea: 2007 Saila: Bakanak ISBN: 978-84-9746-401-7 Salneurria: 15,70 €


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.