3 bilera akta ENE

Page 1

Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarlanean antolatzeko 3. bileraren AKTA Eguna: azaroak 6, asteartea Ordua: 18:00-20:00 Lekua: Bertso-eskolako gela Bildu ginenok: Kristina Zuatzubizkar, Susana Gurrutxaga, Imanol Alberdi, Nere Oñederra, Itziar Aranbarri, Pello Mendizabal, Juan Kruz Zuñiga, Amaia Larrañaga, Jon Barandiaran, Imanol Larrañaga, Iñasio Garmendia, Koldo Lizarralde, Edurne Bilbao, Maria Jesus Lazkano, Mariapi Beristain, Susana Langara, Jesus Mari Astigarraga, Juan Mari Elustondo, Maialen Astigarraga, Naiara Martin eta Ainhoa Mendibil. Ordezkatutako eragileak: IMH, Haritz Euskal Dantzari Taldea, Sortu, AEK euskaltegia, Kalamua Guraso Elkartea, Euskara Saila, Institutua, Herri Eskola, Udal Euskaltegia, Lagunak Pilota Taldea, Musika Eskola, Kale Kantariak, Haur Eskola, Haizea eta Elgoibarko Izarra. Etorri ezin baina parte hartzen dihardutenak: LAB, Ongarri Zine Kluba, Eusko Alkartasuna, Ikastola, Taupada Antzerki taldea, Sanlo Eskubaloi Taldea, EAJ eta MEKA. Landutako gaiak: - Aurreko aktari errepaso azkarra - Topaguneko bileraren informazioa - Manifestua - Txapen proposamena - Enkartearen informazioa - Larrain dantza - Lan banaketa - Rifen banaketa - Ebaluazioa

ADOSTASUNAK -

-

Topaguneko bileraren informazioa o Urriaren 30ean Gipuzkoako Euskara elkarteetako ordezkarien bilera izan genuen Elgoibarren: 1. Komunikazio kanpainaren informazioa eman ziguten, eta kartelen eredu desberdinen artean pare bat aukeratu genituen. 2. Behar ditugun bitartekoak gure kanpainaren denboralizazioan ondo datoz, eta alde horretatik ez dugu arazorik izango. 3. Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan kanpainak izango duen jarraipena azaldu ziguten. Txukuna. 4. Web gunea martxan jartzeko azaroaren 18rako gutxienez 20 erretratu bidaltzeko eskatu ziguten. Kanpaina abiatzeko. Manifestua o Testua [1. eranskina] o Itzulpenak 5. Testuaren ideia nagusiak beste hizkuntza batzuetara itzultzekotan geratu ginen eta Elgoibarren bizi diren etorkinen jatorriari


-

-

-

-

erreparatuta erabaki ditugu itzulpenetarako hizkuntzak: gaztelania, galegoa, errumaniarra, arabiarra, portugesa. Horren ardura daukatenek, gaztelaniazko bertsioa eman ahalko diete itzultzaileei. [2. eranskina] 6. Horrez gain, Danobatek proposatuta testua ingelesera ere itzuliko da. Txapen proposamena o Lehenengo bileran landu genuen txapen proposamena baina bigarrenean zeharo ahaztu ginen txapetaz eta horregatik atera dugu gaia mahaigainera. ‘365’ jarriko zuten txapa batzuk ateratzea zen hasierako helburua, abenduaren 3an bertan banatzeko. Kartelen diseinu bera mantenduko lukete. o Txapena ideia ona dela baloratu eta horrekin aurrera jarraitzea erabaki dugu. o Danobaten langile guztiek egun horretan txapa jartzea edo eskoletako umeek txapa jartzea ona litzatekeela esan du Jesus Mari Astigarragak, eta kasu horretan hasierako ideian baino txapa gehiago beharko genituzke. 2.000-3.000 txapa. Kasu horretan, zorokeria litzateke horiek guztiak gu geu egiten hastea, eta Jesus Mari Astigarraga aurrekontu bat eskatzekotan geratu da. Enkartearen informazioa o Barren astekariak azaroaren 22an egin asmo dugun enkartearen harira, Barreneko banatzaileei jakinarazi zaie zein den gure asmoa, eta geuk egingo dugula kartelak astekarian sartzeko lana. Alabaina, lan hori geuk hartuta ere, izatez banatzaileek zerbait kobratu beharko lukete astekariek hartuko duten gainkargarengatik. Diferentzia hori ez kobratzeko eskaria egin diegu, eta bat erantzuteko falta bada ere, gainerakoek baietz erantzun dute. Eskerrak eman dizkiegu asanbladaren izenean. Larrain dantzaren kezkak, erabakiak o Hasiera batean abenduaren 3ko ekimena Larrain dantza “herrikoi” batekin bukatzea erabaki genuen eta Haritz dantzari taldea jarri genuen horren arduradun moduan. Haritz dantza taldekoek esan digute, ordea, Larrain dantza mota desberdinak daudela, eta geuk aurreikusitakoa egitea ez dela uste genuen bezain erraza. Hortaz, kalejira “herrikoi” batekin bukatzea erabaki dugu. Lan banaketa o Gaurtik abenduaren 3ra bitartean egiteko ditugun lanen zerrendari begira jarri eta norberak bere burua kokatu du lan batean edo bestean. [3. eranskina] OHARRA: Oraindik ere lan asko betetzeko daude. Tauletan gorriz ageri diren lanak dira jendea behar dutenak, beraz, begiratu taulei eta eman izena lan batean edo bestean Ainhoa Mendibili idatzita: komunikazioa@elgoibarkoizarra.com o Kartelak itsastea: Komunikazio kanpainan kartelak kalean itsastea aurreikusi zen, baina horretarako Udal ordenantzak kalean kartelak itsastea debekatzen duela jakinarazi digu Kristinak. Eztabaidaren ondoren, lehen erabaki bat hartu da: 1. Udalari ekimena egiteko egingo diogun eskarian (plaza erabiltzeko, musika ekipoa...) kartelak itsasteko baimena ere eskatuko diogu. Baimena emanez gero, kartelak kalean ere itsatsiko ditugu.


-

-

-

Baina Udalak baimenik eman ezean zer egin erabakitzerakoan zailtasunak izan ditugu adostasunera heltzeko, eta hortaz, erronda itxian bakoitzak bere botoa eman du. Ondorioz: 2. Udalak baimenik eman ezean kartelak ez ditugu kalean itsatsiko. Kaleko kartelen presentzia komertzio eta tabernetako kartelek bermatuko dute. Rifen banaketa o Aurreko bileran adostu moduan, Topaguneak bidaliko dizkigun kartelak finantzatzeko 250 rifa asanbladaren artean banatu eta saltzeko konpromisoa daukagu. Hori horrela, bileran rifak banatu dira. Bakoitzak 10 rifa (10 euro) saldu beharko ditu. Rifa tako gehienak banatuta daude, gutxi batzuk geratzen dira banatzeko, eta Elgoibarko Izarrako bulegoan daude. [4. eranskina] Erretratuak o Topagunearen komunikazio kanpainaren baitan, aipatu genuen moduan, web orri bat ere erabiliko da. Web orri hori aurkezterako orduan gerora kanpainan zehar bildu nahi diren erretratu horietako batzuekin aurkeztu nahi da, eta horretarako Topagunekoei 20 bat erretratu bidaltzeko konpromisoa hartu genuen. Erretratu horiek atera ditugu bilera bukatu aurretik. [5. eranskina] Ebaluazioa o Dagoeneko dinamika honen hirugarren bilera dela jakinda, eta gutxi gorabehera dinamikaren erdialdera iritsi garenez, orain artean egindako lana ebaluatzeko momentu egokia iruditu zaigu. Paper batean, bananbana, orain arte ondo egindakoak eta hemendik aurrera hobetu beharko genituzkeenak idatzi ditugu. Hona hemen paperetan jasotakoaren emaitza: 7. Ondo egin ditugunak: • Herriko eragile asko elkartu, ekimena sortu eta aurrera eramatea. • Eguneko ekimena antolatzeaz gain aurretik ere giroa sortzea. • Parte-hartze anitza. Eta jendeak daukan parte hartzeko prestutasuna. • Bileren dinamismoa. • Bilerak eta ekimena dinamizatzeko arduradun bat izatea ona da. • Antolaketa, koordinazioa eta akten argitasuna. Bilera guztietara etorri ezin dugunok ere ekimena jarraitzeko aukera eskaintzen digu horrek. • Manifestuaren testua. • Herriko eragile eta pertsona guzti hauek elkartu izana bera. • Ekimenaren ideia ona da. • Gure artean sortu den giroa, oso ona. • Euskararen alde jendea batzea, euskararen aldeko konpromisoa. • Eskolak zerbait elkarrekin ospatzea. • Jende berria ezagutzea.


8. Hobetzeko ditugunak: • Ea hurrengoan are eta jende gehiago biltzen dugun! • Bilerak luzeegiak egiten zaizkit. Emailez lanak aurreratu ditzakegu. • Badakit zaila dela, baina bileretara pertsona berdinak etorriz gero errazagoa litzateke dena. • Hasieran geneukan Kontseiluaren ideiatik gehiegi urrundu gara. • Ikastetxeen rola ez dut oso ondo definituta ikusi (goiz eta arratsaldeko ekimenean gaudenez...) • Eragile desberdinetako arduradunek jarraipena egiteko dituzten zailtasunek lana oztopatu izan du batzuetan. • Eztabaidek, jende asko dagoen lekuetan, luze jotzen dute. Aktalariaren (Ainhoa Mendibil) OHARRA: Bileran gai bat lantzea ahaztu zitzaidan: Taupadakoen proposamena. Asteon Taupadakoekin bildu naiz, eta aurreko bileran adostu moduan, Edurnek asanbladari egin zion suaren proposamena lantzeko eskatu diet. Landu dugu zertxobait, baina muga batekin topo egin dute Taupadakoek: euren lantaldeko kideak ez dira libre egongo abenduaren 3an, arratsaldean, egin nahi genuena egiteko. Alabaina, Atxutxiamaika aisialdi taldeko hezitzaileei Taupadarekin batera pertsonaien eta suaren kontua prestatzeko proposamena egin diegu, eta lau bat hezitzaile prest baleude, egingo litzateke Taupadakoek pentsatuta zeukatena.


1. eranskina

EUSKARAK 365 EGUN manifestua Euskara ez delako egun bateko kontua Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean, behean sinatzen dugun Elgoibarko elkarte, erakunde, enpresa eta norbanakoek zera adierazi nahi diogu Elgoibarko gizarteari: 1. Gaurkoa egun pozgarria dela; ospatzeko eguna. Pozgarria eta ospatzekoa da euskaldunok oraindik ere bizirik egotea. Harrigarria da, benetan, euskara eta euskaldunok desagertu ez izana, beste milaka hizkuntza desagertu diren antzera, eta hori ospatu egin behar dugu. 2. Euskarak egiten gaitu euskaldun, eta, ondorioz, euskaldunon etorkizuna euskarari lotuta ikusten dugu, ezinbestean. Izan ere, euskara gu gara, gu gara euskara. Euskara jendea da; jendea da euskara. 3. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, baina gu guztiontzat atzokoa ere euskararen eguna izan zen, eta biharkoa ere izango da. Goizetan esnatu eta lehen berbak euskaraz egiten ditugun bakoitzean ospatzen dugu euskararen eguna. 4. Gaurkoa, baina, konpromisorako eguna ere bada. Etorkizunean Elgoibar herri euskalduna izan dadin gutariko bakoitzak hartuko duen konpromisoaren eguna. Euskaldun izateak, gaur eta hemen, konpromiso bat eskatzen du, eta behean sinatzen dugunok prest gaude konpromiso hori hartzeko. 5. Konpromiso pertsonalak izango dira batzuk, gutariko bakoitzak gure egunerokotasunean hartuko ditugunak. Baina konpromiso kolektiboak ere izango dira, talde edo komunitate moduan hartuko ditugunak. 6. Euskaldun izatea nekeza da sarri, eta konpromiso hitzaren atzean zama ikusiko dute batzuek, baina, behean sinatzen dugunontzat, Elgoibar euskalduntzeko erronka altxor preziatua da, merezi duen zerbaiten alde egiteko aukera paregabea, lortu nahi duguna zaila dela badakigun arren. 7. Etorkizunean ere, orain arte moduan, euskaldunok hamaika komunitate eta hizkuntza izango ditugu inguruan. Gure herriko eta bihotzetako ateak zabalik egongo dira guztientzat, eta denengandik hartu eta ikasiko dugu zerbait. Baina guk euskaldunak izan nahi dugu. Euskaldunok hemengoak garelako, hau delako euskararen eta euskaldunon herria, eta, hemen ez bada, ezingo garelako beste inon izan eta bizi. Laburbilduz, gure euskaltasuna aldarrikatzeko elkartu gara gaur herriko plazan. Euskaldunak garela esan eta euskaldunak izan nahi dugula aldarrikatzeko. Badakigu aldarrikapen horrek konpromisoak eskatzen dituela, eta hartzeko prest gaude. Guregatik egingo dugu, batez ere, Euskararen Herriarengatik, baina baita gurea bezalako beste herriengatik ere. Izan ere, egin nahi duguna herri eta komunitate guztien onerako da; gure buruari eta munduari egin diezaiekegun ekarpenik garrantzitsuenetako bat da. Elgoibarren, 2013ko abenduaren 3an


2. eranskina

365 DIAS para el euskara Porque el euskera no es cuestión de un día 1. Es increíble que el euskera y los vascos no hayamos desaparecido, al igual que otros miles de idiomas, y eso hay que celebrarlo. 2. El euskera nos hace vascos, y, en consecuencia, es lógico que el futuro de los vascos esté unido irremediablemente al euskera. 3. Hoy celebramos el Día Internacional del Euskera, pero para nosotros ayer también fue día del euskera, y el de mañana también lo será. 4. Pero el de hoy también es un día de compromiso. Ser vasco, aquí y ahora, demanda un compromiso, y estamos dispuestos a asumirlo. 5. Son compromisos personales los que asumiremos cada uno de nosotros, pero también hay compromisos colectivos, que los aceptamos como grupo o comunidad. 6. A menudo no es fácil ser euskaldun, pero para nosotros euskaldunizar Elgoibar es un reto atractivo, aun a sabiendas de lo dificultoso del proyecto. 7. En el futuro habrá muchas comunidades y lenguas en nuestro entorno. Nuestros corazones y los del nuestro pueblo estarán abiertos a todos, y de todos ellos recibiremos y aprenderemos algo. Pero nosotros queremos ser euskaldunes. Y lo queremos ser porque los vascos somos de aquí, porque éste es el Pueblo del Euskera y de los euskaldunes, y, si no es aquí, en ningún otro sitio podremos ser y vivir.

Lo hacemos principalmente por nosotros, por el Pueblo del Euskera, pero también por todos los pueblos semejantes al nuestro. Lo que pretendemos va en beneficio de la generalidad de las comunidades y pueblos. Elgoibar, 3 de diciembre de 2013


3. eranskina

komunikazio kanpaina EGITEKOA

PERTSONAK NOIZKO

Rifak banatu

Bulegoa*

Azaroak 8ko astea

Prentsa oharra egin

Bulegoa* 3 pertsona

Azaroak 15

Gure mezua eta egitaraua oharrean.

Azaroak 15

Bideoan: pertsona desberdinak berbetan. Mezua zabaltzeko.

Azaroak 22 eguerdia

Kartelen enkartea. Negoziatzen oraindik.

Bideoa egin

OHARRAK

Kartelak industriguneak

10 pertsona Imanol I単asio Naiara Susana+1 Juan Mari Ainhoa 2 pertsona Pello + 1 2 pertsona Mariaje Susana 4 pertsona Mariapi Pello Nere Itziar

Azaroak 29 arratsaldea

Kartel banaketa

Bulegoa*

Azaroak 22

Auzo elkarteei eta eragileei elkartetik kartelak jasotzeko esan

Eskoletarako kartela

Bulegoa*

Azaroak 22

Eskoletara kartelaren z-b diseinua pasa, umeek margotzeko

Erretratuak kalean

5 pertsona

Azaroak 23

Kalean erretratuak ateratzeko kedada.

Eragileen erretratuak

Bulegoa*

Azaroak 16tik aurrera

Txapak

Danobat

Azaroaren 29rako

Eragileek ateratzen dituzten erretratuak jaso, Topara bidali Zenbat behar ditugun kalkulatu eta Danobatek bere arduran hartuko du.

Ekartea BARRENen Kartelak kalean

Kartelak kalean

Azaroak 22 iluntzea

Azaroak 29 iluntzea


Ekimena -abenduak3EGITEKOA

PERTSONAK

NOIZKO

Kiribilka

Bulegoa*

Azaroak 6

Kiribilka egitasmoaren arduradunarekin saioa adostu.

Trikitilariak

Mari Jose Pertsona 1

Azaroak 20

Trikitilarien partehartzea adostu.

Azaroak 20

Bertsolariak lotu

Azaroak 20

Manifestuaren irakurleak lotu

Azaroak 20

Txistulari, trikitilari, dantzari eta kale kantariei gonbidapena egin.

Azaroak 20

Plazan ekimena egiteko baimena eskatu Udalari, kartelak itsasteko, musika ekipoa...

Azaroak 20

Sua nola egingo den pentsatu + prestaketa

Bertsolariak Manifestua Kalejira Baimena

Sua

Pertsona 1 Imanol Mari Jose Maialen Bulegoa* 2 pertsona Imanol

OHARRAK


Manifestua EGITEKOA

PERTSONAK

NOIZKO

Konpromisoak

Man. Lantaldea

Azaroak 6

Manifestuak jaso beharreko konpromisoen ideia landu

Adostasuna

Asanblada

Azaroak 6

Lantaldeak prestatutakoa onartu, adostu

Testua

Bulegoa* 5 pertsona Naiara Danobat Ainhoa Galegoa?

Azaroak 11

Adostutakotik testu forma eman

Azaroak 18

Hizkuntzak aukeratu eta ideia nagusiak itzuli. Itzultzaileak lortu

Azaroak 11

Atxikimendua zuzenean eskatuko zaien eragileen zerrenda egin

Azaroak 20

Atxikimendua Internetez emateko modua prestatu eta zabaldu

Azaroak 11-Abenduak3

Zerrendakoei atxikimendua eskatu

Azaroak 23

Erretratuak ateratzeko postuan, atxikimendua emateko paperak.

Abenduak 3

Egun osoko atxik.bilketa. Txandak egin eta bete.

Itzulpenak

OHARRAK

2 pertsona Atxikimenduak Atxikimendu bilketa

Bulegoa* 5 pertsona Edurne

Atxikimendu bilketa 5 pertsona

Atxikimendu bilketa 10 pertsona Naiara Imanol Maialen (goizez) Mariaje Susana Ainhoa Atxikimendu bilketa


4. eranskina

IZENA Amaia Lariz Cesar Arriola Danobat IMH AEK Erroka Kastrillejo Euskara Saila Haritz Dantza T. Haurreskola Herri Eskola Institutua EAJ Sortu I単asio Garmendia Kalamua guraso el. Lagunak Jon Barandiaran Ikastola LAB Lore Laspiur EhBildu Haizea Udal Euskategia Meka Ainhoa Mendibil

Zenbakiak 9051-9060 9061-9070 9071-9080 9081-9090 9091-9100 5901-5910 5911-5920 5921-5930 5931-5940 5941-5950 3401-3410 3411-3420 3421-3430 3431-3440 3441-3450 8501-8510 8511-8520 8521-8530 8531-8540 8541-8550 4251-4260 4261-4270 4271-4280 4281-4290 4291-4300

Hartu du

Ordaindu du


5. eranskina


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.