Aldizkaria 2018

Page 1

Gasteiz

GERTU TUAGO TUAGO


Gertuago G

aurkoan gertuago egoteko bide bat eskaintzen dizuegu.

Besteongandik gertuago, horretarako orain arte behar bezala artatu gabe egon diren auzoetara iritsiko diren garraiobideak bultzatuz. Soldaten berdintasunetik gertuago, pertsona guztiei euren bizitza egitasmoa gauzatzea ahalbidetuko dieten soldata duinekin. Hiri euskaldunago batetik gertuago, gure kultura zaindu eta transmititzeko topagunea izango dena. Gizonezkoak emakumeongandik gertuago. Elkarren arteko aitortza ezinbestekoa da, eta berdintasuna benetakoa izan behar da, aniztasun guztiak (generoa, egoera ekonomikoa, jatorria, fenotipoa, hizkuntza...) gure eginez. Ikasgeletan hasi, jolas-guneetan jarraitu eta edozein plazatan bukatuta. Amesten dugun hiritik gertuago. Hiri honentzat etorkizun hobearen alde borrokatuko gara; kulturalki aberatsagoa, ekonomikoki bidezkoagoa, sozialki berdintzaileagoa, nazioartean erakargarriagoa, digitalki konektatuagoa, industrialki garatuagoa eta guztiontzat bizigarriagoa izango den Gasteiz nahi dugu. Gertuago, zer deritzozu?


E

Kalitatezko enplegua

konomia gora doala eta datu makroekonomikoak positiboak direla etengabe errepikatzen badute ere, lan baldintzak eta soldatak gero eta prekarioagoak dira. Bada garaia, beraz, datu positibo horiek soldata eskasak eta lan baldintza penagarriak jasaten dituzten milaka gasteiztarrengan iris daitezen. Udalak, alor honetan, jarrera eredugarria izan behar du, bera baita herritarrei zerbitzu estrategikoak eskaini eta, besteak beste, gure adinekoak eta seme-alabak zaintzen dituzten ehunka langileren patroia. Ezin da onartu udal zerbitzu publikoetan aritzen diren lagunek 800 euroko soldatak izatea. EH Bilduren proposamena zehatza da. Udal zerbitzuetan lanean ari diren pertsonen gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izan behar da,

horixe baita Europak bizitza duin bat izateko zehazten duen gutxieneko soldata. Eta hau bereziki premiazkoa da emakumeak nagusi diren sektoreetan, esate baterako, Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) eta gizarte-etxeetan, edota INDESAn lan egiten duten aniztasun funtzionaleko pertsonen kasuan. EH Bilduren ustez, estrategikoak diren zerbitzu publiko batzuk –esate baterako, hiriaren garbiketa eta hondakinen bilketa- Udalak berak eskaini behar ditu, bere langileekin eta zerbitzuok azpikontratatu gabe. Bada garaia multinazionalen aldeko eredua baztertzeko, izan ere hauek bakarrik arduratzen baitira euren etekin ekonomikoez eta ez herritarren onuraz.


AZKARBUS

GERTUAGO AGO S

alburua, Zabalgana eta Jundiz Gasteizko erdigunearekin lotu behar ditugu, eta gure proposamena ezaguna duzue: AzkarBus (Bus Elektriko Adimentsua). Proposamen hau Mcrit aholkularitzak eta Bartzelonako “Hiri-Ekologiaren Agentziak” buruturiko azterlanaren ondorioetariko batean oinarritzen da. Txosten horrek dio ekialdea-erdigunea-mendebaldea lotuko lituzkeen tranbiaren kostea AzkarBusen kostearen halako sei litzatekeela (105 vs. 16 milioi euro). Oraintxe bertan, eta EAJren proposamenari bagagozkio, tranbia Salburura 2021ean iritsiko litzateke, baina Zabalganak ez luke 2025era arte metro arinik izango. AzkarBusen ezarpena 2021ean burutzea, ordea, posible da, bi auzoetan (Salburuan zein Zabalganan) batera, hots, auzo batek besteari itxaron behar izan gabe.

Eta proposamen hau aurrera eraman daiteke trenbidearen balizko lurperatzeari itxaron gabe. Lurperatzea gauzatuko balitz, AzkarBusen malgutasunak ahalbidetuko luke linea berria erdigunean libre geratuko litzatekeen korridorera eramatea. 2015ean udal talde guztiok, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak onartu genuen hitzarmena errespetatzeari ezinbesteko deritzogu. Izan ere, bertan xedatu zen Gasteizko “ekialdea-erdigunea-mendebaldea” korridorean garatu zitezkeen aukera guztiak aztertuko zirela. Hortaz, AzkarBusi buruz azterlan informatiboa eskatzen dugu, Salburuarako tranbiarekin egin den moduan. Aukera guztiak azterturik, gasteiztarrok –eta ez Eusko Jaurlaritzak- erabaki ahal izango dugu zein den hiriarentzako mugikortasun aukerarik onena.

ZABALGANA Jundiz Naciones Unidas Zabalgana-San Martín

Pue Avda. Zabalgana

Rotonda “La Antonia” Mariturri

MARITURRI


uente Castilla

AZKARBUSa-ren Geltoki berriak Gasteizen

SALBURUA

Dato

Boulevard Salburua

Ekialde-erdigune-mendebaldeko ardatzari AzkarBusarekin irtenbide integrala ematea epe laburrean

Epe motzean bakarrik Salburuari ematen dio erantzun partziala tranbiarekin

PROIEKTUA

PROIEKTUAREN KOSTUA

16

Milioi Euro

105

Milioi Euro

Salburuako tranbia soilik 32M €.

LOTURA TARTEA

8,7 Km.

Avda. Juan Carlos I

ERDIGUNEA

EAJ-ren

PROIEKTUA

Ibilbidea

SALBURUA-ERDIGUNEAZABALGANA-JUNDIZ

EH Bilduren

2,4 Km.

(Salburuako tranbia) 8,7 km. EkialdeMendebalde Tranbia.

Arkaiate

ETORKIZUNARI BEGIRAKO MALGUTASUNA

Salburua Florida

Handia ARKAIATE

Ezgai

Hiriaren beharren arabera AzkarBusak ibilbidea moldatzea ahalbideratzen du.

2021

Tranbia sistema zurruna da, errailen gainetik doana eta katenaria bati lotuta doana.

AMAITZEKO AURREIKUSITAKO DATA rako

bai Salburuan baita Zabalganan ere, aldi berean, bata bestearen zain egon gabe.

2026

2021rako Salburuako Bulervard-eraino tranbia bakarrik Arkaiate kanpoan utziz, eta Zabalganak beste 5 urtez itxaron beharko luke


Guztiontzako eskola

M

andelak esan zuen hezkuntza mundua aldatzeko erabil daitekeen armarik boteretsuena dela. Eta badirudi batzuk tematu direla familiek eta jendarteak aukera hori izan ez dezaten. Hezkuntza oinarrizkoa dela uste dugunontzat garai latzak dira. Asko gara hezkuntzaren helburua ume bakoitzaren gaitasunak azken muturreraino garatzen laguntzea dela uste dugunok. Eta norabide horretan ari da eskola komunitatea borrokan, LOMCEri aurre egin eta gaurko hezkuntza sistema honen emaitzak gero eta kaskarragoak direla salatzen. Eta gure hirian, gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak familia batzuk zein sare publikoko hainbat ikastegi larriki kaltetzen dituen eskola segregazioa onartu du. Ikastegi horietan ikasle mota zehatz batzuk eskolaratzen dira, arrazoi sozioekonomiko edo kulturalen ondorioz bereizita, hiriaren edo auzoaren benetako osaketarekin inolaz ere bat ez datorren proportzioan. Segregazioak ikasle horiei beirazko sabaia ezartzea dakar, eta jendarte gisa gu guztiok pobretzen gaitu. Baina beti egin daiteke zerbait, ekin eta egoerari buelta emateko. Akordioa eta adostasuna landu zein tresnak, diru-hornidurak eta balio partekatuak sustatu behar dira, aniztasuna balioesteko. Neurri zehatzak, bai, baina batez ere apustu sakona, Herri honek merezi duen kalitatezko hezkuntza, doakoa eta gertua, guztion eskura egon dadin.


I

Euskera Antzokia

a hiru urte pasa eta gero, EAJk jarraitzen du Antzokiaren lanak 2018an has daitezen beharrezkoak diren izapideak egiteke. Euskalgintzaren egitasmo honen alde udalean gehiengo politikoa badago ere, eragile eta talde euskaltzale guztiak ados badaude ere eta lan horietarako aurrekontua onartua badago ere, atzera-

penak eta aitzakiak baino ez ditu plazaratzen EAJk. Beraz, iritsi da hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea. Gasteizek ezin du onartu beste legealdi bat Antzokiarekin ezer ere egin gabe joatea. Gasteizko EH Bilduk ez du amorerik emango euskarak gure hirian merezi duen tokia izan arte.


@ehbildugasteiz

EH Bildu Gasteiz

gasteiz.ehbildu.eus


Aurrera begira

A

rabak oso aldaketa nabarmenak bizi izan ditu azken hamarkadotan. Hala ere, oraindik ez da iritsi herrialdeak behar duen eta jendartearen gehiengo zabal batek eskatzen duen aldaketa handi hori. Horregatik, EH Bildu osatzen dugunok uste osoa dugu Arabako sektore aurrerakoi horiek aldaketa hori gidatzeko ardura geure gain hartu behar dugula. Aro berri bati hasiera emateko unea da.

gasteiz@ehbildu.eus

Arabaren egunerokotasunean eragin ahal izateko elkarlanean jarraitu behar dugu, eta konplizitate zabalagoak eraiki behar ditugu. Eta hauxe da EH Bildutik eskualde eta sektore ezberdinetan lanean ari diren pertsona eta eragile sindikal politiko eta sozialei luzatzen diegun gonbitea.

A

raba se ha transformado de forma considerable en las últimas décadas. Aún así, todavía no ha llegado ese gran cambio que necesita el Territorio y que reclama una mayoría muy amplia de la sociedad. Por eso, quienes formamos EH Bildu, creemos firmemente que ha llegado el momento de que esos sectores progresistas de Araba asumamos la responsabilidad de dirigirlo. Ha llegado el momento de que arranque esa nueva era. Para poder incidir en el día a día del Territorio, debemos seguir profundizando en el trabajo en común y en la construcción de complicidades más amplias. Es este el llamamiento que desde EH Bildu hacemos a todas las personas y a todos los agentes sociales, sindicales y políticos que trabajan en diferentes comarcas y sectores.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.