1eu

Page 1

2014ko otsailaren 20a · lehen zenbakia

troikaren aurrean

GURE BIDEA eraldaketa soziala burujabetza

GAI NAGUSIA 2 - 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 · NAFARROA 7 - 8 · GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 · ESPAINIAKO KONGRESUA 10 · GATAZKAREN KONPONBIDEA 11 · INFOGRAFIA: HONDAKINEN KUDEAKETA 12


GAI NAGUSIA

Martxoaren 3an kalera! Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza EH Bilduk nazioarteko topaketak antolatuko ditu martxoaren 2an Bilbon, europar ereduarekiko ikuspegi guztiz kritikoa konpartitzen duten erakunde politikoekin

E

zinbesteko hitzordua dugu urtero Martxoaren 3an. Gure herriaren eta langile mugimenduaren memoria historikoarekin zita dugu martxoaren 3ro Gasteizen, eskubide sozialak eta lan eskubideak aldarrikatzeko eguna eta 1976an polizi espainiarrak hildako Pedro Mari Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda oroitzekoa. Aurten ordea, Martxoaren 3ko mobilizazio eta protestarako deialdi nagusia ez da Gasteizen izango, Bilbon baizik. Bilboko Guggenheim Museoan nazioarteko finantza erakundeetako zuzendari gehienak elkartuko dituen Foro Global EspaĂąa 2014 delako ekonomia foroa burutuko da. Horien artean, FMI eta hainbat enpresa transnazionalen ordezkariak egongo dira. Era berean, egungo krisi ekonomikoaren

2

jatorri den eredu ekonomikoarekiko obedientziagatik nabarmendu diren ordezkari instituzional anitz izango dira topaketa horretan. Foro honek Troikak bultzatutako eta europar gobernuek “krisitik irteteko� inplementatutako neurriak babestea du helburutzat, hau da, krisiaren aitzakian eskubideak zapaltzen jarraitzea. Europar Batasunaren baitan aurrera eramaten diren austeritate politika gisa izenpetutako horiek, lanpostuen galera masiboa ekiditeko eraginkorrak ez izateaz gain, oinarrizko eskubideen murrizketa orokorra suposatzen dute.


HAUTESKUNDEGAI EUROPARRAK NAGUSIA

Gobernu espainiarrak, herritarren gehiengoa prekarietate sozialera kondenatzen duen politika ekonomikoa legitimatzeko erabili nahi duen foro hau EAJk kudeaturiko Eusko Jaurlaritzak zein Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak babesten dute. Urkullu berak emango dio hasiera foroari. Horregatik, sindikatu, eragile sozial nahiz alderdi politikook indarrak bilduko ditugu Bilboko Foroarekiko gaitzespena adierazteko martxoaren 3rako aurreikusita dauden mobilizazioen bidez. Finantza kapitalismoak babestutako eredu horren aurkako

dinamikaren osagarri gisa, EH Bilduk, martxoaren 2an egingo diren nazioarteko topaketak antolatuko ditu. Bertan, herritarrei bizkarra emanez eraikitzen den europar integrazio ereduarekiko ikuspegi guztiz kritikoa konpartitzen duten erakunde politikoak bilduko dira. Merkatuen aginduei men eginez, herrien eta herritarren oinarrizko eskubideak urratzen dituen eredu hori arbuiatzen duten erakundeak hain zuzen ere. Topaketa horretan, harreman sozial bidezkoagoak oinarritzat dituen ereduaren aldeko alternatiba eraldatzaileak bultzatzeko borroka eta eztabaiden inguruko esperientziak truka-

tzeko aukera izango dugu. Gure herrietako nahiz Europa mailako esperientzien inguruan eztabaidatzeko aukera. Izaera elitista eta opakoa ezaugarritzat dituen Foro horren aurrean, modu kolektibo eta irekian, Davos ereduaren ordezkariek ez gaituztela ordezkatzen adieraziko dugu. Eurek sortutako krisiari aurre egiteko planteatzen dituzten errezetek – eta orokorrean eurek ordezkatzen duten eredu ekonomikoak- beste Europa bat eta beste mundu bat posible dela defendatzen dugunon gaitzespen osoa merezi dutela argi utziz.

MARTXOAK 2

“Troikaren aurrean gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” Nazioarteko topaketak Bilbon

MARTXOAK 3

“Nos arrastran a la pobreza y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea” Mobilizazio nazionala Bilbon 3


ARABA

Arabak Lan erreformaren ondorioak geldiaraz ditzake Obra publikoan klausula sozialak ezartzeko EH Bilduren proposamena babestu dute Biltzar Nagusiek

L

an jardunaldi amaiezinak, segurtasun neurrien ez betetze sistematikoa edo 5-7 euro orduko soldata oporrak eta ordainsaria barne (egun sektorean ordaintzen ohi den %50 gutxiago). Hori da, hain zuzen, Gasteizko Autobus Geltoki berriaren obretan gertatu dena, diru publikoarekin finantzatzen ari den obra batean. Gutxi balitz, egun 19.000 arabarrek bere erreferentzia lan hitzarmena galdu dute eta horren ondorioz, gutxieneko babesarekin gelditu dira, hau da, Langileen Estatutu makalarekin. Azken lan erreformaren ondorio latzak dira hauek. Inposizio kaltegarri hauei aurre egiteko, EH Bilduk obra publikoetan klausula sozialak ezartzeko proposamena egin zuen. Dagoeneko, Gipuzkoan indarrean dago eta Arabako Biltzar Nagusiek babestu dute araudi hau. Horri esker, esleipendun enpresak sektorearen lan hitzarmena errespetatu behar du eta berdintasuna zein lan bizitza bateratzeko neurriak hartu behar ditu. Era berean, euskara sustatzeko planak izatea saritzen da eta segurtasun plan zehatzak izatea, lan istripu zein gaixotasunak saihesteko.

Arabak beraz, badu tresna baliagarria lan erreformaren ondorioei aurre egiteko Arabak beraz, badu tresna baliagarria lan erreformaren ondorioei aurre egiteko. Tartean, EH Bilduk zuzentzen dituen instituzioetan klausula sozialak aplikatzen ari dira. Laudion, Agurainen, Zigoitian edo Zuiako Kuadrilan, adibidez, egindako azken esleipenetan kontuan hartu dira. Hemendik aurrera, beste sektoretan aplikatzen lortzea da erronka. Araban, hurrengo pausua zerbitzu sozialetan dauden azpi kontratazioetan aplikatzea izango da.

1976. urteko martxoaren 3ko sarraskiak mugarria ezarri zuen. Langileen borrokak jauzi handia eman zuen martxoaren 3aren ondoren, klase kontzientzia eta aldaketaren beharra ordura arte ez bezala errotu ziren, balore ezkertiarrak haziz. Aurten, 38. urteurrenean aldaketa horretan sakondu nahi du EH Bilduk. Urtero bezala, ekitaldi bat egingo dugu eguerdiko 12tan.

4


BIZKAIA

Gastu soziala, inbertsio errentagarria

B

izkaiko Aldundiak ziurtatu du enplegua izango duela lehentasun 2014 urtean. Proposatu duena, ordea, orain arteko neurri berberekin jarraitzea izan da. Azken urteetako diru laguntzak mantentzera mugatu da eta ahal duen neurrian, errepideak eraikitzen jarraitzera. Porrot egin duen politika berberei eusten tematurik jarraitzen du beraz, erakundeetatik apustu sendoa egitea ezinbestekoa denean. Zentzu horretan, inbertsio sozialen bultzadak ekarriko lukeen onura bikoitza azpimarratu nahi du EH Bilduk: geroz eta larriagoak diren gizarte beharrei erantzungo genieke eta aldi berean, enplegua sustatuko genuke. Bada gastu sozialaren inguruan ezabatu beharreko mitorik. Batzuek gastu soziala behartsuenganako transferentzia hutsa dela ulertzen dute. Bizkaiko Aldundiak inbertsioez hitz egiten duenean, azpiegituren eraikuntzaz hitz egiten du beti. Aldiz, gizarte politikez ari denean, gastuez mintzatzen da soilik, inbertsioez ere aritu beharrean.

Hainbat ikerketek argi uzten dute inbertsio sozialek sortzen duten eragin ekonomikoa. Gizarte zerbitzuak indartzeak enplegua sortzeko balio du, errenta sortzen du eta errenta horiei ezartzen zaizkien zergek erakundeen diru bilketa handitzen dute. Ignacio Zubiri EHUko ogasun adituaren ikerketek frogatu dutenez, gizarte politiketan inbertitzen den euro bakoitzeko ia bi euroko eragin ekonomikoa lortu daiteke. Onura horiek bereziki garrantzitsuak dira krisi garaietan, gizarte beharrak biderkatzen direnean. Aipatzen dugunaren adibide garbia da menpekotasuna dutenentzako laguntza pertsonalena. EAJk Bizkaian 100.000 euro bideratu baditu, EH Bilduk 14,4 milioi euro erabili ditu pertsonen autonomia indartu eta enplegua sortzeko Gipuzkoan, 1.700 pertsonentzako laguntza bermatuz. Bizkaiko Aldundiak sektore publikoa bultzatu beharrean, Madril eta Lakuak ezartzen dituzten murrizketei men egin die eta murrizketa propioak egiteko baliatu du egoera. Zerbitzuak murrizteaz gain, pribatizazioaren aldeko apustua garbia da: gizarte zerbitzuen %99 esku pribatuetan dago Bizkaian.

Menpekotasuna dutenentzat laguntza pertsonala

EAJk Bizkaian

EH Bilduk Gipuzkoan

100.000â‚Ź

14.400.000â‚Ź 5


GIPUZKOA

Donostia: ekonomia behetik aktibatzea posible da

G

ehien behar den tokian, gehien inbertitu. Hori da Donostiako Udalak hiriburuko ekonomia sustatzeko duen helburu nagusia. Gehien inbertitu bertako ekonomia sustatzeko, bertako eragileekin sarean lan egiteko, bertako sortzaile eta langileekin konprometitzeko.

du proiektuaren inguruan. 7,3 milioi euro bideratuko dira iazko 6,4 milioien aurrean. Plan honetan, aurreko bietan bezala, hainbat kolektibotan indar berezia egingo du udalak, hala nola, 30 urte azpiko gazteak eta 45 urtetik gorako langabetuak. Hirian langabezia gehien jasaten duten auzoetan eta Papin eta 27 Poligonoan ere, laguntzak areagotuko dira.

Enplegu eta lan politikak beste instituzio batzuen eskumen badira ere, behetik, udaletatik alegia, lan egin daiteke krisiaren aurrean bestelako ereduak eratzen joateko. Horregatik, krisiaren aurrean, ekonomiaren aktibazioa 2011tik hiri mailako lehentasun gisa nabarmendua du Donostiako Udalak bere au2.000 lanpostu rrekontuetan, eta hori da Ekonoberri sortu dira eta mia Sustatzeko Planetan egiten duena.

lana sustatzen duen hiriburu bakarra da.

Aste honetan, Udal Gobernuak legegintzaldiaren hirugarren plana aurkeztu du. Orain arteko lanaren emaitza: hiri mailako 2.000 lanpostu berriren sorrera, eta lana sustatzen duen Euskal Herriko hiriburu bakarra izatea.

Donostia da Hego Euskal Herrian langabezia gutxien duen hiriburua. Zifrek, gutxi bada ere, behera egin dute gainera 2013an, baina oraindik 11.000 langabetutik gora daude hirian. Horregatik, berebizikoa izan da azken urteotan Plan hauek martxan jartzea, bizi dugun egoerari aurre egiteko. Aurtengoa, aurreko bi urteetakoa baino harago joateko helburuarekin sortu da: 1.150 lanpostu sortzeko, hainbat erakunde eta agenteren elkarlana lortu

6

Ekintzaileen jarduera sustatzea, jendea lan-merkatura gerturatzea eta enpresen berritzeko gaitasuna hobetzea dira planean eragingo diren esparru batzuk. Gainera, laguntza zehatzak bideratuko dira sektore estrategikoetan enpresa berriak sortzeko helburuarekin.

Alde batetik, krisiaren aurrean unean-uneko soluzioak bideratu dira, langabezia zifrak jaiste aldera eta bestetik, etorkizuneko ekonomiari begira, hainbat ildo estrategiko landu dira, hala nola, berrikuntza arloko sektorea indarberritzeko neurriak.

SAREAN Udalak 7 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu enpresa-sarean 1.150 lanpostu sortzeko helburuarekin (http://gaur. donostia.org/udalak-7-milioi-euro-baino -gehiago-inbertituko-ditu-enpresa-sarean-1-150-lanpostu-sortzeko-helburuarekin/).


NAFARROA

Nafarroan aldaketa badator

N

afarroako egoera politikoan lurrikara handia sortarazi dute Idoia Nievesek, Foru Ogasuneko Zuzendari ohiak, eginiko salaketa larriek. Nafarroako Gobernuari urteotan lotuta egon den ustelkeriak bertan darrai. Azken legegintzaldiaren ezaugarrietariko bat, hain zuzen, ustelkeriaren inguruko salaketak ugaritu direla izan daiteke. Batzuentzat azken salaketa hauek izan dira edalontzia gainezka egiteko azken tantak. EH Bilduk, berriz, duela urtebete egin zuen irakurketa hori bera, eta oraingo honetan zuzena zela argi geratu da: UPNren Gobernua zama itzela zela nafar jendartearentzat eta zentsura mozioa tresna eraginkorra zela herriak hitz egin eta eskuina gobernutik kentzeko. Orain, urtebete luzea pasa ondoren, zentsura mozioa mahai gainean dago, nafar herritarroi hitza emateko, hauteskundeen bidez. Ikerketa Batzordea ere abian dago, Idoia Nievesen salaketak egiaztatu eta Nafarroako Gobernuaren ardura politikoak ezagutzeko asmoz. Zalantzarik gabe Ikerketa Batzordea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa. Aspalditik nafar jendarteak ustelkeria kasu guztien inguruko informazioa eta, aldi berean, UPNren Gobernua bertan behera utzi eta hauteskundeak eskatu ditu. Azken urteotan mobilizazio ugari egin dira. Dimisioen eskaerak, eskubideen aldarrikapenak, salaketak‌ areagotu egin dira. Barcina eta UPN itsu eta entzungor egon dira, jendartearen nahiaren eta exijentzien aurrean. Are gehiago, herritarrei harrokeriaz erantzun diete, nafar jendartearen heldutasun politikoa kolokan jarriz. Urteotan Nafarroan eraiki eta inposatu duten erregimenaren gainbehera aspaldian hasi zela esan daiteke. Egoera ekonomiko honetan politika ekonomiko atzerakoienak lehenetsi eta aplikatu dituzte, jendartearen bizitza kalitatea larriki kaltetuz; zerbitzu publikoak jomugan izan dituzte eta ez dute inolako arazorik izan, arlo batzuen pribatizazio zuzena edo zeharkakoa bultzatzeko; Madriletik etorri diren erasoei aurre egin baino, beraiek bete eta ezartzeari buru-belarri ekin diote; Nafarroako

Parlamentuan eginiko lege aurrerakoiak ez aplikatzeko hainbat trikimailu erabili egin dute eta, behin baino gehiagotan, Espainiako Auzitegi Konstituzionala lagun izan dute. Ez dago beste biderik. Berriro ere, zentsura mozioaren tresna izanen da nafar herritarrei ahotsa emateko; kalean hilabeteetan eta urteetan zehar esaten aritu dena hauteskundeen bidez esan dezan. Ez dituela ustel gehiago nahi foru erakundeetan eta beharrezko dela erakundeak demokratizatzea. Nafar jendarteak urte gehiegitan jasan behar izan duen erregimenari amaiera eman behar diogu. Kalean eskatzen ari den aldaketa politiko eta sozialaren oinarriak sendotu behar dira eta jakin badakigu urteotan ezarritako erregimen baten egiturak eta bere ondorioak ez direla egun batetik bestera ezabatzen. Hala ere, Nafarroako jendarteak benetako aldaketa sakonaren aldeko apustua egina duela ziur gaude.

7


NAFARROA

Idoia Nievesen salaketa eta Ikerketa Batzordea Nafarroan azken astinaldi politikoa eragin duen salaketaren gakoak:

1

Nafarroako Gobernuak BEZaren itzulera atzeratzea erabaki zuen.

Honek suposatu zuen Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan diru sarrerak gutxitzea, enpresen egoera ekonomikoa ahultzen delako, eta Espainiako Gobernuarekin egin behar ziren negoziazioak atzeratzea. BEZaren itzulera atzeratzeak kalte handiak ekarri ahal ditu, batez ere enpresa txikiei, likidezia arazoak, hain zuzen ere.

2

BEZaren itzulera atzeratu, defizitaren helburua betetzeko:

Idoia Nievesen salaketaren arabera, Barcinak berak agindu hori eman zuen defizitaren objektiboa betetzea lehentasuna baitzen. Erabaki eta agindu honen ondorioz, 2013ko aurrekontuetan 100 eta 112 milioiko “zuloa� agertuko zela ere salatu zen.

3

Ogasun arloko profesionalekiko mesfidantzak:.

Esate baterako, irregulartasun guzti hauen artean ere Idoia Nievesek salatu zuen Nafarroako Kutxako (CAN) langileek eta kontseilariek jasotako diruaren inguruko informazioa eskatu ziotela. Bereziki, Barcinak kontseilari guztiek irabazten zutenaren gainean interes handia zuelako. Berriro ere Barcinak eta bere Gobernuak CAN auzian izan zuten portaera lotsagarria onartzen ez zuten bitartean, datu horiek eskatu zituzten. Zergatik eskatu zituzten datu horiek? Zein helburuekin?

4

Zergadun batzuen informazioa eskatu zuen Goicoechea kontseilariak:

Izan ere, Goicoechea kontseilariak bere aholkularitza fiskala enpresarekin lanean ari ziren zergadunen inspekzio fiskalen inguruko aurreikuspenak eskatu zituen eta, aldi berean, beste zergadun batzuei inspekzio fiskalak atzeratzea. Beste zergadun batzuen informazioa ere eskatu zuen, datu guztiak konfidentzialak dira eta Goicoecheak berak jakin bazekien informazio hori ezin zuela eskatu ezta erabil ere. Ikerketa Batzordea Salaketa hauek ezagutu bezain laster, oposizioan gauden talde guztiok, egoera berezia dela jakitun, Ikerketa Batzordea eratzea erabaki genuen. Batzorde honen helburua zehatza da: Idoia Nieveses salaketak egiazkoak ote diren konfirmatzea eta salaketa hauek egiteko erabili zituen dokumentazioa eta lekukotza aztertzea.

8


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Enplegu publikoa sustatu eta indartzearen alde EH Bilduk ekimen ugari aurkeztu ditu Gasteizen lan arloan sektore publikoaren pisua bultzatzeko. Jaurlaritzak bi urtean 4.000 lanpostu inguru suntsitu eta gero, argi dago bere Enplegu Plana propaganda hutsa dela.

E

AEn langabezi tasa etengabe igo eta egun ia %16koa izatera heldu da; biztanleriaren okupazio tasa eta Gizarte Segurantzako afiliazio indizea, ordea, behera egiten ari dira. Prekarietatea handitzen den heinean, lan merkatua okerrera egiten ari dela agerikoa da eta, noski, lana –lanik eza, hobe esanda– euskal jendartearen kezka nagusietarikoa bilakatu da. Kalean zein enpresetan gero eta ozenagoa den aldarria aintzat hartuz, EH Bilduk ere lehentasuna eman dio enplegu politikari Legebiltzarreko jardueran eta ekimen ugari aurkeztu ditu bertan lan duina eta kalitatezkoa mantendu eta sortzearen alde. EH Bilduren iritziz, Jaurlaritzak eremu pribatuan ere kalitatezko enplegua sustatzeko baldintzak sortzearen ardura duen arren, bere enplegu politikak lehenik eta behin sektore publikoari eragin behar dio bereziki, Gobernuak hortxe duelako, Administrazioan, ahalmen osoa eta, ondorioz, eragiteko gaitasuna. Ildo horri jarraituz, lan merkatuan krisiaren ondorioak arintzeko enplegu publikoa indartu beharra oinarri hartuta, bide hori egiteko neurri zehatzak ere mahai gainean ipini ditu EH Bilduk: 35 orduko lanaldia, gizarte klausulak kontratazioetan, Rajoyren lan-erreforma ez aplikatzea… Hala ere, Urkulluren Gobernuak kontrakoa egiten ari da, enplegu politikari dagokionez nora ezean dabil, bere lehentasuna propaganda egitea bai-

EH Bilduk neurri zehatzak proposatu ditu: 35 orduko lanaldia ezartzea, kontratazioetan gizarte klausulak sartzea, Rajoyren lan-erreforma ez aplikatzea… ta, eta horren emaitza bistakoa da: bi urtetan 4.000 lanpostu inguru galdu dira Administrazioan. Hori dela eta, EH Bilduk ez dio inolako sinesgarritasunik ematen

Jaurlaritzak aurkeztu berri duen 2014-2016 Enplegu Planari, administrazioan lanpostuak suntsitzen ari denak ez duelako ez sinesgarritasunik, ez zilegitasunik enplegua sortzeaz hitz egiteko.

Diru-Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzeko proposamena:

K

risi ekonomikoaren ondorioz laguntza sozialak jasotzeko premia duten herritarrak gero eta gehiago direla kontuan hartuta, EH Bilduk Diru-Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzea proposatu du Legebiltzarrean, 2011n PSEk eta PPk

eginiko murrizketak bertan behera uzteko. Zehazki, EH Bilduk laguntzak jaso ahal izateko gutxieneko erroldatze epea hiru urtetik urtebetera jaistea proposatu du, bai eta lan komunitarioak egiteko obligazioa kentzea ere.

9


ESPAINIAKO KONGRESUA Espainiako zorraren menpean, troikaren aginduz

R

ajoyren legealdiaren bi urte hauetan, behin eta berriz salatu dugu PPren gobernuaren aurrekontuen helburu nagusietako bat -beti ere troikak zuzentzen duen Europa zaharkitu horren aginduak jarraituz- beste edozeren gainetik, kanpo zorra nola edo ahala ordaintzea dela. Baina ez zor hori sortu duten eraikuntza enpresa eta banketxe handiei ordaindu araziz, ez!, baizik eta higiezinen burbuilaren zor pribatua zor publiko bihurtuz. Funtsik gabe geratu diren bankuei diru publikoa erruz eman die Espainiako gobernuak. Hori bai, zorpetze publikotik eskuratu du dirutza hori guztia. Beraz, herritarrak gara zentzugabekeria horren ondoriorik latzenak pairatzen ari eta urte luzez, ariko garenak. Honelako egoeratan, politika sozialak baitira diru iturririk gabe geratzen lehenak. Ba aste honetan jakin dugu, espainiar estatuaren kanpo zorra barne produktu gordinaren % 93-koa zela 2013ko abenduaren 31ean. Ia bilioi bat euroko zorra. Hau da, azken ehun urtetako zorpetze tasarik altuenera iritsi da espainiar estatua. Eta hori, hein handi batean PPren politika ekonomikoei esker.

Baina ez diezaiogun Rajoyren gobernuari soilik leporatu zor horren handitzea. Izan ere, 2007tik hirukoiztu egin baita zorra. Hots, PSOEren erantzunkizuna ere bada. Eta baita bi alderdi politiko horiek zuzendutako gobernuei euren babesa eman dieten beste alderdi politiko batzuena ere, tartean PNV. Eta gure herriaz ari garela, nork eta noiz galdetu die euskal herritarrei beraiek sortu ez duten zorra euren bizkarrera ordaintzea nahi dutenik?

gehiago urratuko ditu unean uneko Espainiako gobernuak. Eta ziur egon gaitezke, orain arte bezala, inork ez digula gure iritziaz galdetuko. Espekulazioan oinarrituriko eredu ekonomiko neoliberalak ekarri gaitu egoera honetara. Eta Rajoyren legealdiaren lehen bi urte hauetan behin eta berriz esan dugun bezala, guk bestelako eredua eraiki nahi dugu.

Esandakoa, gurea ez den zorra guk geuk ere ordaindu beharko dugu. Eta bitarte horretan, seguruenera, eskubide sozialak are

Baina horretarako, ezinbestekoa da gure etorkizunaz erabakitzea, baita gure ekonomiaren etorkizunaz ere. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa dugu gure bide propioa egitea.

[BIDEOA] Amaiurreko diputatuek Arkaitz Bellon gogoratu dute Kongresuan

[BIDEOA] Sabino Cuadra: “Con el paro nos cuentan el cuento de Fátima en el País de las Maravillas”

SAREAN

[BIDEOA] Onintza Enbeita: “¡En mi coño y en mi moño, mando yo!”

10


GATAZKAREN KONPONBIDEA

Aldebakartasunetik nazio librea eraiki arte

P

aradoxa bada ere, esan liteke EH Bildu koalizioaren existentziak zerikusi nabaria duela Madrileko gobernuak gure herriari begira mantentzen duen jarrerarekin. Badira urte batzuk aldebakartasunaren oinarriaren ariketa politiko eginez Ezker Soberanistako alderdiek hausnarketa egin zutela Euskal Herrian ematen zen abagune politikoaz. Ariketa horren emaitza ezaguna dugu: Estatuak mugitu nahi ez badu, guk geuk antolatu beharko dugu gure burua presio politiko eta sozial nahikoa bildu eta Estatuaren jarrera aldarazteko. Hausnarketa horrek indar metaketa berria ekarri zuen eta horren emaitza EH Bildu koalizioa dugu. Koalizioa izan da beraz azkeneko urteotan aldebakartasunaren oinarri horixe bera balorean jartzeko izan dugun tresna eta erakusleiho nabarmenetako bat. Eta bestea dudarik gabe, Ezker Soberanistaren esparru politiko eta sozialetik garatu den aldebakarreko ekimen dinamika etengabea. Orain artean egindako ibilbidean erakutsi dugu Espainia

erabateko ukazioan kokatuta egoteak ez duela ezer ezinezko egiten, zailago agian bai, baina aurrera joan daitekeela eta egoera politiko berriak sortu. Horren froga dira egun Ezker Independentistak inoizko eragiletza politiko-instituzionalik handiena izatea, euskal gizarteak presoen etxeratzearen alde duen jarrera sendoa edota jauzi errepresiboen aurrean erantzun sozial eta politikoaren bitartez agertoki politiko berriak sorrarazteko ahalmena. Horren adibide argia dugu urtarrilaren 11an “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea� lelopean Bilbon eman zen erantzun erraldoia. Argi dago beraz aldebakartasunak funtzionatzen duela. Aste honetan bertan EPPKko mintzakideek euskal presoak Euskal Herriratzeko emango dituzten hurrengo urratsen berri eman dute, aurrez, EPPKk hartutako erabakien jarraipen gisa. Eta norabide horretan kokatu beharra dago, hainbat komunikabideek iragarri duten Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak emango duten albistearen berri. Aldebakartasunak ez die soi-

lik gatazkaren ondorioei erantzuten, gatazkaren konponbide integralari baino. Euskal Bidea garatzeko EH Bilduk urrian plazaratutako ekimenak hori bilatu eta azpimarratu nahi du; gatazkaren konponbide osoa, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen errespetua barne eta horrekin batera euskal nazioaren bideragarritasunari eragiten dioten aspektu guztietan euskal herritarrak garela horren ardura daukagunak, guri dagokigula beraz horren lorpenari begirako bideak, tresnak eta moduak adostea eta martxan jartzea. Gatazkaren ondorioen konponbideari, erabakitzeko eskubidearen errespetuari eta baita euskal nazioaren eraikitzeari dagokienean aldebakartasunak jarraituko du izaten gure tresnarik sendo eta eraginkorrena; horrelaxe erakutsi dugu iragan hurbilean eta etorkizunean horrela izateko erabateko determinazioa daukagu: egin dezagun euskal bidea gure bitarteko propioekin, gatazka politikoa oso-osorik konpondu eta nazio berri eta librea eraiki arte.

11



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.