12eu

Page 1

2014ko urriak 9 · 12. zkia

HEZKUNTZA BURUJABETZA eraikitzeko unea iritsi da!

GAI NAGUSIA 2-3 · ELKARRIZKETA 4-5 · HAUTESKUNDEAK 6 · ARABA 7 · BIZKAIA 8 GIPUZKOA 9 · NAFARROA 10-11 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 12 · AMAIUR 13 · EUROPAKO LEGEBILTZARRA 14-15


GAI NAGUSIA

Hezkuntza Burujabetza eraikitzeko unea iritsi da!

E

uskal Herriak ez du hezkuntza sistema pro­ piorik; ez dugu herri gisa zer nolako hezkuntza eredua nahi dugun eztabaidatu, eraba­ ki, eraiki eta kudeatzeko tresna propiorik. Ondorioz, Espainiar zein Frantziar estatuek erabaki­ tzen dute inposatua izango zai­ gun hezkuntza eredua. Egoera berria ez bada ere, aspaldian ezagutu gabeko inposaketa gor­ dinak ezagutzen ari gara: testu­ liburuen debekua, mehatxuak, zerrenda beltzak, euskarazko irakaskuntzari erasoak… Eta ho­ rietan larriena hezkuntza komu­ nitate osoaren aurkakotasuna jaso duen LOMCE legea. Espainiar estatutik inposatua zaigun enegarren lege honek curriculumaren eta ebalua­ zioaren gaineko ia erabateko kontrola ematen dio estatuari, gaztelania eta ingelesa lehe­ nesten ditu euskararen aurrean, doktrinamendua politiko eta er­ lijiosoa bilatzen du, eta interes merkantilistei erantzuten dio.

2

Gurean, hezkuntza komunita­ teak aurkakotasun argia adierazi badu ere ez dute jaso gobernu autonomikoen aldetik inolako erantzunik. Nafarroan, Iribasek erabateko aplikazioari ekin dio, “LOMCE a la navarra” delakoa salduz. EAEn, Uriartek hezkun­ tza komunitatearen aurrean le­ gea salatu badu ere, ikasturte honetan aplikazioari ekin dio. Madrilekin akordioa ere sinatu du Uriartek, euskalduntzen ez duten hizkuntza ereduak irauna­ razteko eta zehaztasunik gabeko ustezko parte hartzea berma­ tzeko. Hortaz, Iribas LOMCEren oldarraldian bete betean mur­ gildurik eta Uriarte gaur egun­ goaren apurrak salbatu nahian. Ez da ordea Madrili begira apu­ rrak negoziatu eta egungoari eusten saiatzeko unea; ezta ere LOMCE saihestu eta agor­ tua dagoen hezkuntza sistema zatikatzailea blindatzeko unea. Hezkuntza Burujabetzarik es­ kuratu ezean modu batera edo bestera Frantziar zein Espainiar

inposaketak eguneroko ogi izan­ go ditugu. Hortaz, eraso ororen gainetik, gure bidea jorratzeko unea iritsi da; Hezkuntza Sis­ tema Propio eta Burujabea eraikitzeko unea. Lan horretan ezinbesteko mugarri dugu Eus­ kal Herritik Euskal Herrirako eginiko Hezkuntza Lege Propioa; adostasuna eta elkarlana oinarri. Eta horretarako indar guztiekin lan egingo du EH Bilduk. Bide horretan ezinbestekoa izango da hezkuntza komuni­ tatearen eta oro har jendar­ te osoaren parte hartzea eta inplikazioa. Indarrak bildu eta aurrera begira urrats sendoak emateko zita garrantzitsua dugu larunbat honetan Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbon hezkuntza eragile ezberdinek antolaturiko kalejiretan. EH Bildutik ere, dei egiten diogu euskal jendarteari larunbatean ‘Euskal Herrian gure hezkunt­ za eraiki! LOMCEri ez! Inposa­ ketei ez!’ lelopean kalera ate­ ratzeko.


GAI NAGUSIA

[BIDEOA] Akordiorako prestutasuna berretsi dugu, baina Jaurlaritzak beste frekuentzia batean emititzen du

[BIDEOA] EH Bilduk estelada erakutsi du Legebiltzarrean Kataluniako prezesuaren aldeko mozioa onartu denean

Urriaren 18an, sozio-ekonomiako mintegi irekia Egungo testuinguru ekonomiko latz honetan, Europa, Espainia, Frantzia edota Gasteiz eta Iru単eko Gobernuek norabide bakarreko politika ekonomikoa besterik ez digute eskaintzen: herritarron bizitza zuzenean kaltetzen duten politika neoliberalak dira jaun eta jabe. Eskubide sozialak urratzen dituzten murrizketak, langabezia edota lan prekarietatea, etxegabetzeak... gure eguneroko ogia diren honetan, ezinbesteko zaigu guztion artean neoliberalismoa gaindituko duen politika ekonomikoa osatzea. EH Bildu horretan ari da jada, eta horretan sakontzen jarraituko, urriaren 18an egingo dugun mintegi irekiaren bidez. Mintegian honako gai hauetan sakontzea proposatzen dugu: - zerga eta aurrekontu politika - gizarte politika - tokiko garapena eta ekonomia sozial eraldatzailea - energia burujabetza - klausula sozialak - industria eta berrikuntza - lan-harremanak eta enplegua EH Bilduren webgunean duzu mintegirako izen-emateko aukera. Egin dezagun eraldaketa sozial eta ekonomikorako bidea elkarrekin!

3


ELKARRIZKETA ·Joseba Permach· “Burujabetza aldarrikatzen dugu neoliberalismoaren aurrean eskubide sozialak bermatu eta beste eredu sozial bat eraikitzeko” Appgree aplikazioaren bidez zuen iritzi eta ekarpenak hasi gara berriki. Jaso genuen proposamenetako bat elkarrizketa digitalak egitea zen. Ondoko lerrootan duzue lehen elkarrizketa, Appgree-n jasotako galderen bidez Joseba Permachi egindakoa. Kutxabank eta egoera sozio-ekonomikoaren inguruko galderak egin zaizkio Permachi. Astero elkarrizketak egingo dira, beti ere zuek proposaturiko pertsonekin eta galderekin. Hau posible da, legala da eta borondate politikoa izan ezkero, erabat egingarria da. Zertarako nahi duzue Kutxabank-eko kontrol publiko eta soziala mantentzea? Joseba Zinkunegi

Zein interes dute PNV eta PSOEk Kutxabank-en pribatizazioan? Zer da irabazten dutena zehatzmehatz? Ainhoa Muñagorri Gure ustez batetik ulertu behar da bai PNV eta PSE-k stablishmen­ taren indar politiko gisa, botere ekonomiko nagusiek sustatutako politika neoliberalak aplikatzen ari direla etengabe, eta horren bai­ tan ulertu behar da urrats hau. Bestalde, kasu konkretu honetan, Kutxak ata Kutxabankek orain ar­ tean nolabaiteko kontrol publiko eta soziala zuten, batzarretan ins­ tituzioak, langileak, bezeroak, etab.. parte hartzen zuten. Aurrera begira PNV-PSEk izendatutako pertsonak izango dira fundazioetako patrona­ tuetan eta beraiek bultzatu ditzake­ te nahi dituzten egitasmoak, edo

4

pribatizatu nahi eran eta akzioak ezkutuan saldu nahi dutenei. Proposamena aurkeztu du Diputazioak eta ez dute eztabaidatu nahi izan. Zer esaten zuen proposamen horrek laburrean? Galder Larrañaga Aldundiak Kutxaren eta Kutxa­ banken kontrol publiko eta so­ ziala bermatzeko proposamena luzatu du. Funtsean eta la­ burtuz, hauxe da proposatzen duena: legeak ez du ahalbide­ ratzen kutxek banku baten (kasu honetan Kutxabank) akzio kopuru zehatz bat baino gehia­ go izatea. Ondorioz, proposa­ mena zera da: banatu ditzagun akzioak udal eta aldundien ar­ tean kontrol publiko eta soziala bermatzen jarraitzeko.

Askotan diote Kutxabanken in­ guruan botere lehia dagoela baina berez proiektuen lehia da dagoena. Aldundiaren propo­ samenak oso zehatz azaltzen du zertarako nahi dugun kon­ trol publiko eta soziala: etxekaleratzerik ez egiteko, IRPHa ez aplikatzeko, bertako enpresa txiki eta kooperatibak finantzat­ zeko, gizarte ekintza bermatze­ ko, funtsean kutxen hasierako funtzio soziala bermatzen ja­ rraitzeko. Hainbat Udaletxek Goiener egindako akordioetaz ze iritzi duzu, hiritarrontzat interesgarria da alternatiba? Igor Zulaika Noski baietz. Batetik, guret­ zat interesgarriak dira, energia konpainia handiek suposatzen duten lobby eta oligopolioari aurre egiteko. Bestetik, Euskal Herriak behar duen bestelako eredu energetiko baten aldeko apustua egiteko, Goiener edo Energia Gara bezalako koope­ ratiben alternatibak oso inte­ resgarriak iruditzen zaizkigu eta ekimen horiekin bat egin, bultzatu eta babestu behar di­ relakoan gaude.


ELKARRIZKETA

Zure ustez, sozio-ekonomiaren alorrean, zein izan da azken 3 urte eta erdian EH Bilduk aurrera eraman duen proiektu, ekimen edo prozesu, txiki zein handi, interesgarriena? Jone Etxeberria Nire ustez eta zorionez, asko dira jada bai herrietan eta bai adibidez Gipuzkoako aldundian martxan ja­ rritako ekimenak baina adibide es­ anguratsu batzuk jarriko ditut. Udal askotan klausula sozialak ezartzeko prozesuak martxan jarri dira eta be­ raz udal askoren kontratazioetan lan baldintzak,hizkuntza,ingurumena edota bestelako faktoreak kontutan hartzeko klausulak ezartzen ari dira, bestelako eredu sozial-ekonomiko bultzatuz. Beste adibide bat jar­ tzearren, Orexa edo Araia bezalako herrietan energiaren inguruko plan integralak garatu dira edo garatzen ari dira. Aldundiaren kasuan askoz ere ikusgarriagoak izan diren egi­ tasmoak bultzatu dira eta nabar­ men markatu dute, bestelako eredu sozial eta ekonomiko baterantz egi­ ten dugun apustua. Batetik, onda­ sun handien gaineko zerga aipatu dezakegu eta bestetik, erresiden­ tzien borrokan langileen dinamikaaldarrikapenekin bat egin izana eta azkenean hitzarmenak sinatu izana oso positiboa da. Azkenik instituzio guztietan demo­ krazia parte hartzailea bultzatzeko egin den apustua ere nabarmen­ duko nuke, herriz herri egitasmo ugari burutu direlarik: aurrekontu parte-hartzaileak, auzolanerako egitasmoak... Labur azalduta, zer ondorio mota ekarriko ditu Euskal Herriarentzat TTIP deitutako hitzarmenak? Txarli Martinez Txarlik TTIParen inguruan galdetu­ takoari horrela erantzungo genioke. Batetik, neoliberalismoaren eraso berri eta garrantzitsu bat bezala ezaugarritu behar delakoan gaude.

Bestetik, uste dugu TTIP-ak aurrera egiten badu, urteetan langileek eta oro har herritarrek eskuratutako hainbat eskubide deuseztatu eta multinazionalean boterea indartuko dela, ekonomia oraindik gehiago bere esku utziz. Esparru ugaritan izango du eragi­ na: lan merkatuan,osasungintzan, elikaduran, nekazaritzan, inguru­ menaren araudian, estatu eta mul­ tinazionalen arteko harremanean eta ondorioz demokraziaren prin­ tzipioetan..Esan bezala erasoa oso anitza eta larria da. Horregatik ta larunbat honetan, Europan mailan izango den TTIParen kontrako egu­ naren harira hurrengo orduetan EHBilduren irakurketa osoa zabal­ duko dugu. Adifeko presidenteak esan berri du AHTak ez duela ez hanka ez bururik. PNV, PSOE eta PPk beti diote enplegua sortzeko inber­ tsioa dela. Zer diozu horri buruz? Jone Etxeberria EH Bildutik aspaldidanik gaude es­ aten lehen bait lehen AHTren ingu­ ruko moratoria erabaki behar dela, proiektu honekin aurrera egiteak ez duelako zentzurik. Gure herrian dagoen egoera sozial eta ekono­ mikoa kontutan hartuz, AHT-n 10.000 milioi euro gastatzea as­ takeri galanta da. Bestelako behar ekonomiko eta sozialetan inbertitu

beharko genuke diru hori: gastu so­ ziala, ikerkuntza, berrikuntza, etab... Zeintzuk dira, zure ustez, Euskal Herriak haren etorkizuna erabaki ahal izateko eman behar dituen pausoak? Mikel Perez Katalunian gertatzen ari denak erakusten du estatuak ez duela ezer emango. Eskozian galdeketa normaltasunez egin den bitar­ tean, estatu espainolarekin ez dago hori egiterik eta hori ez da posible izango. Ondorioz, aldebakarreko urratsak eman beharko ditugu, he­ rri gisa eta burujabetzaren bidean. Horretarako erabaki propioak har­ tzen hasi beharko dugu: zatituta dagoen herria egituratzeko, lu­ rraldeen arteko sareak eraikitzeko, burujabetza ukatzen zaigun arloe­ tan, burujabetza ariketa praktikoak egiteko... Ariketa hauek egiteko herri gehien­ go bat osatu behar da. Burujabet­ zaren aldeko ideia hegemonikoa egin behar da eta nire ustez hor sartzen atal sozial-ekonomikoaren garrantzia. Garrantzitsua da azaltzea,burujabetza aldarrikatzen dugula herritarrak eskubide ge­ hiago eta bizitza hobeago bat iza­ teko, neoliberalismoaren aurrean eskubide sozialak bermatzeko eta oro har beste eredu sozial bat erai­ kitzeko.

5


HAUTESKUNDEAK

Hauteskunde erronkari eusteko prest

M

aiatzean izango dira Nafarroako parlamen­ turako hauteskundeak zein udal eta foru hauteskun­ deak. Erronkari aurre prestat­ zen ari da EH Bildu eta hilabete hauetan, bi zeregin nagusi ditu eskuartean: EH Bilduren hau­ tagaien eta zerrenda-kideen hautaketarako prozesua eta programen osaketarako pro­ zesua. Hautagaien hautaketari da­ gokionean, hasi gara dagoene­ ko lehen aurkezpenak egiten. Urriaren 4ean Gasteizen eta Donostian eginiko ekitaldietan, Kike Fernandez de Pinedo, Mi­ ren Larrion eta Xabier Olano hautagaiak aurkeztu genituen.

Arabako Diputatu Nagusirako hautagaia da Fernandez de Pi­ nedo eta Gasteizko alkategaia Larrion. Olanori dagokionean, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren lekukoa hartzeko erronka du. Datozen asteotan, hau­ taketa prozesuak amaitu aha­ la, hautagai gehiago aurkeztu ditu EH Bilduk. Adibidez, Na­ farroako Lehendakarigaia aur­ keztuko da larunbatean. Programen osaketari dago­ kionez, herrialdeko mintegiak egin zituen EH Bilduk iraila­ ren 20ean. Mintegi hauetan programa osatzeko “Puntuz puntu” izena duen prozesua

eztabaidatu zuten hamarna lagunek. Helburua herritar eta talde ezberdinekin herri bakoitzean dagoen beharrak aztertu eta proposamenak pa­ peraren gainean jartzea da, loteslea izango den programa bat osatuz. Guzti honetarako EH Bil­ duren webgunean aurki de­ zakezuen “Ideien gida” egin dugu. Bertan agertzen dira 30tik gora gaietan ditugun oinarri ideologikoak eta pro­ posatzen diren hainbat neurri zehatz. Horiek oinarri gisa har daitezke programa osatzen joateko, eta egin daitezkeen ehunka ideia jasotzen dira bertan.

SAREAN [BIDEOA] Kike Fdez. de Pinedo, Arabako Diputatu Nagusirako hautagaia

6

[BIDEOA] Miren Larrion, Gasteizko alkaterako hautagaia

[BIDEOA] Xabier Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaia


ARABA araba

42.882 arabarrek Fracking Ez! oihukatu dute

E

AEn Fracking-a debe­ Izan ere, EAJk berak bul­ katzea, Nafarroan eta tzatu zuen Fracking-a Iba­ EAJk berak bultzatu Europako hainbat toki­ rretxeren legealdian. Ondoren, tan egin den bezala. Hori zen Patxi Lopezek lekukoa har­ zuen Fracking-a fracking-aren aurkako herri tu, Estatu Batuetara joan eta Ibarretxeren legealdian SESHA enpresa sortu zuen mugimenduak abiatutako Herri Ekimen Legegilearen (Eusko Jaurlaritzarekin batera (HEL) helburua. 30.000 si­ Amerikako Estatu Batuetako nadura behar ziren eta ko­ bi enpresek osatzen dute). EAJ Ajuria Enera itzuli ostean aliantza hau mantendu egin purua hirukoiztu egin zuten. Guztira, 103.589 da eta SHESAk hainbat baimen ditu eskatuta. sinadura bildu eta urriaren 3an Legebiltzarrera eraman zituzten. Horietako 42.882 Araban jaso Duela urte bete, Eusko Legebiltzarrak Eremu Na­ dira. turaletan fracking-a debekatzeko aukera izan zuen. Orduan aintzat hartu zuen Arabako Batzar Nagusien Eta orain zer? Legebiltzarrak du hitza eta lege-proposamen bat, Natura Babesteko Legearen erabaki beharko du tramitera onartzen duen. EH 17. artikulua aldatzea xede zuena. Zehazki, proposa­ Bilduk argi du, herritarren borondateari entzun mena onartuz gero espresuki debekatuko zen babes­ behar diogu eta Arabak esan duen bezala, Frac­ tutako natur eremuetan haustura hidraulikoa erabil­ king Ez Hemen eta Ez Inon defendatu behar dugu. tzea. Baina azken orduko aldaketak onartu zituen eta Bide batez, EH Bilduk EZ esaten dio ez ohiko ga­ egun batetik bestera haustura hidraulikoaren aipame­ saren ustiapenari, baita esplorazioari ere. Baina zoritxarrez Eusko Legebiltzarrean beste alderdien na ezabatu zuen. Espero dezagun berriro horrelakorik ez egitea eta Arabak esan duenari kasu egitea. jarrerak ez dira hain argiak eta sendoak.

7


BIZKAIA bizkaia

Bilbao eta EAJ-ren zorigaiztoko kudeaketa ereduari buelta eman behar diogu

30

urtetik gora eman ditu Jose Luis Bil­ baok erakundeetan, eta ahaldun na­ gusi izan da 12 urtez. Nolabaiteko zigorgabetasuna eman omen dio ibilbide horrek Bizkaiko diputatu nagusiari hain modu lasaian, konplexurik gabean, berarengandik hain gertu dagoen politikagintzari lotutako ustezko delituak zerrendatzeko eta modu berean, delituak egin dituztenen izenak ez dituela publiko egingo es­ ateko. Baina Gernikan egin dituen adierazpenak ez dira izan Bilbaoren enegarren arduragabekeria

soilik. Bizkaiko diputatu nagusiaren kudeaketa EAJren kudeaketa bera da. Baliabide publikoen erabilera desegokia edo iruzur fiskalari dagoz­ kion ustezko delituak aipatu ditu eta hori egitean apurtu egin du Bizkaiko politikaren baitan interes ilunen zerbitzura indarrean dagoen isiltasunaren legea.

Pertsonak helburu, Bizkaia barrirantz hasitako bideari ekingo diogu

Azkenean, nabarmen gelditu da PNVk PSE eta PPren aditz berberak jokatzen dituela: estali, ezkutatu, isilean gorde. EAJ-k duen goberna­ tzeko ereduak ahalbidetu du Bilbaoren jokaera. Aldaketa politikoa Bizkaiko udal askotara heldu zenean, zalantzan jartzen hasi zen gobernatzeko era hori. Leihoak eta tiraderak ireki ziren eta argi geratu zen kudeatzaile onaren mitoa faltsua zela. Jose Luis Bilbaok azalpen zorrotzak eman behar ditu. Ilegaltasun zantzuak Fiskaltza edo Ogasun Ikuskaritzaren esku jarri direla esatea ez da nahikoa. Langabezian eta pobrezia egoeran dauden milaka lagun horiek, bizkaitarrek jakin behar dute nor edo nortzuk diren Bilbaok estal­ tzen dituen horiek. Guk, gure aldetik, Bizkaia berrirantz hasitako bideari ekingo diogu, pertsonak helburu dituzten proposamen sozioekonomikoak garatuz, eragile sozial eta sindikalekin batera. Bilbaok margo­ tutako zorigaiztoko kudeatze eredu horri buelta eman behar diogu. Hori dugu erronka.

8


GIPUZKOA gipuzkoa

Kabia: Adinekoen udal egoitzek eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko iniziatiba

K

abia, adinekoen udal egoitzak kudeatzeko Gi­ puzkoako Aldundiak aurkeztu duen erakunde publiko berri bat da. Gizarte zerbitzuen ere­ dua aldatzeko urrats garrantzitsua suposatzen du, Diputazioak erresidentzien kudeaketa publikoa eta zuzena bere gain hartzea proposatzen baitu.

Gizarte zerbitzuen eredua aldatzeko urrats garrantzitsua suposatzen du

1,7 milioi euroko aurrekontua duen ekimen ho­ rren xedea, adineko pertsonentzat Gipuzkoan dau­ den 16 udal egoitzen kudeaketa bere gain hartzea da. Gizarte zerbitzuen eredua aldatzeko bidean urrats garrantzitsua da eta kudeaketa publiko eta zuzenaren alde EH Bilduk egiten duen apustuaren adibidea da. Orain arte azpikontratuetan eta kan­ po-zerbitzuetan oinarritutako zerbitzua aldatu eta administrazioak erabat bere gain hartzeko apustua egiten dugu. Gerora begira, eredu hau gizarte zer­ bitzu guztietara zabaltzea nahi dugu, besteak beste, adin txikikoen, zailtasunak dituztenen edo gizarte­ ratze prozesuan daudenen zentroetara. Udalen aspaldiko eskaera bati eta, aldi berean, legeak dioenari erantzuten dio Kabia egitasmoak. Izan ere, adinekoentzako zentroak foru adminis­ trazioen eskumena dira, legez. Lehenengo fase batean, Diputazioak 5 udalekin akordioa sinatzea proposatu du: Elgoibar, Villabona, Zumaia, LasarteOria eta Azkoitiarekin. Eta pausoz pauso beste 9 egoitza txertatuko lirateke ekimenean.

Aste honetan, berriz, Kabia blokeatzea erabaki dute EAJk, PSEk eta PPk. Nahiz eta Batzar Nagu­ siek Aldundiari Gipuzkoan dauden 16 udal egoitzak bere gain hartzeko behin eta berriro eskatu, eta nahiz eta EAJko eta PSEko zinegotzi eta alkateen ekarpenekin landutako iniziatiba izan, orain Ka­ bia gelditu nahi dute. EH Bilduk oposizioko taldeei akordio batetara iristeko eskua luzatu die, jokoan dagoena adinekoen udal egoitzek eskaintzen duten zerbitzua hobetzea baita, gipuzkoar guztien ongiza­ tea hobetzea, alegia.

SAREAN http://gipuzkoakobbnn.ehbildu. eus/2014/09/12/ander-rodriguezdiputatuak-kabia-azaldu-du/

9


NAFARROA nafarroa

UPNk zentsura berreskuratu du Nafarroan

H

auteskundeetarako 7 hilabete eskas fal­ ta direnean, “Que vienen los vascos”-en pankarta atera du UPN-k idei zaharren ar­ mairutik. Modu zaharrak, bere hastesleak mobili­ zatzeko, Caja Navarraren desagerpenak, hezkunt­ za eta osasungintzako murrizketek, ustelkeria eta abrrek eraginda hautesle hauek etxean geratuko direnaren beldur. Modu bortitzean ekin dio UPNk aurre kanpainari, EH Bildurekin zuzen zuzenean kontrajartzeko asmoarekin, aintzinako zentsore eta kontrolatzaile sena berreskuratuz. UPNren Nafar Gobernuaren azken sesioa, 22 testu liburu mozten eta ezabatzen eman zuten. Ar­ taziak eskuetan, Iribas kontseilariak Euskal Herria mapatik desagertaraztea bilatu zuen, hainbeste errepikatutako errealitate instituzionalaren mese­ detan. Nafarroako kultura eta hizkuntza anizta­ sunaren kontrako eraso berri bat, instituzionala bezain erreala den anistasunaren aurkako kolpe berri bat UPNren aldetik. Helburua, gainera, ez da soilik hainbestetan zigortutako D ereduaren kontra joatea. Polemikaz beteriko lista luzea osatu du le­ gegintzaldi honetan Hezkuntza kontseilariak, bere laguna den Marta Vera Osasungintzako buruak bezala. Iribasek ez du soilik deserosoak zaizkion

10

mapak eta hizkuntzak desagertarazi nahi, eus­ kararen hazkundearen aurrean planteatu duten PAI ereduaren porrota ere estali nahi du zentsura kanpaina honekin. Ke gortina. Inkisizio zantzuak dituen arreta desbideratzeko UPNren ekimen honek, jendartea beste alde batera begiratzeko helburua du, LOMCE-a “a la Navarra” inposatzen den bitartean. Oraindik ere, jatorri deitura berezi honen gaineko azalpenak espero dira, Madrildik zuzenean diktatutako legea aplikatzen ari baita Nafarroan. Iribasek aitzaki ederra bilatu du LOM­ CEren uniformizazioan, bere politika, hizkuntza eta kultura obsesioei aterabidea topatzeko, artaziak eskuetan dituela. Beren porrotak estaltzeko helburuarekin UPNk euskara erasotzen du berriz ere. Parlamentuak Vascuencearen legeaz berriz ere eztabaidatuko duen unean gertatzen den erasoa gainera. Jaio­ tzen diren lekuaren arabera, nafarren hizkuntz eskubideak zehazten dituen araua. UPNren pro­ bokazioetan erori gabe, EH Bilduk LOMCE legea salatzen jarraituko du, baita murrizketak, irakas­ leen behin-behinekotasuna, ratioak, baliabiderik gabeko eskolak, Vascuencearen legea eta nola ez, zentsuraren aurrean tinko jarraituko du.


NAFARROA nafarroa

Nafarroako Osasungintzako sail toxikoa

“M

undua hondoratuz gero, hondoratu dadila… Nafarroa beti aurrera!” dio jota ezagunak. Estribillo hori, Marta Vera kontseilariaren bulegoan eskegita beharko du, jarraitu beharreko dogma moduan, errepikatzeko mantra bezala. Edonoren gainetik, Marta Vera beti aurrera, dagoeneko bidean baten batzuk utzi di­ tuen arren. Garai batean UPNren harrotasunerako arrazoia zen Osasungintzako saila, buruhauste ge­ hien eragiten dituena bihurtu da azken urteotan. Yolanda Barcinak zuzentzen duen desgobernuan, Osasungintza da burua. Eta egoera honek badu bere kausa argia: Marta Vera. Etengabeko egoera nahasian izan da Osasun­ gintza azkeneko lau urte hauetan. Egoera honen azkenaurreko kapituloak gainera, komedia zantzuak izan ditu, Osasungintzako zuzendari gerentea bere bulegoan itxita egoteko aginduarekin. Juan José Rubio urtebe eskas egon da karguan, eta nazka­ tuta bukatu du bere ibilbidea. Angel Sanz Barea ordezkatzeko ailegatu zen osasun sailera. Dimisioa aurkeztu zuen ere Sanz Bareak. Izan ere, Marta Veraren taldean egotea jasan ez duten goi karguen lista hain da luzea, artikulo honen bukaeraraino eraman ahal gaituela. Juan José Rubio eta Angel Sanz Barea zuzendari gerenteei, Osasungintzako antolakuntzaren zuzendari zen Jose Luis Yangua­ sen dimisioa ere batu behar zaie, baita hospitalee­

tako zuzendari zen Ignacio Iribarren edo ta zerbitzu medikuen zuzendario ordea zen Ana Guerra ere. Ez dute Osasun sistemaren gainbeheran pausuak ematen ari zituen sailean parte hartu nahi. Dimi­ sioen lista honek, empresa munduan Nagusi To­ xikoa deitzen denaren fenomenoa ekartzen du go­ gora. Entzun beharrean, bortizki agintzen eta bere ideiak inposatzen dituen nagusia, lan taldeak mes­ pretxatu berarekin bat datozen pertsonen alde soilik egiten duen nagusia. Hori da nagusi toxikoa. Marta Vera da kontseilari toxikoa. Kudeaketa honen adibiderik garbiena, dudarik gabe, hospitaleetako sukaldeena da. Parlamentuan eta langileen artean adostasunik bilatu gabe priba­ tizatu egin zen zerbitzua. Nafarroaren ekonomiari garesti atera zaio pribatizazioa. Comptos ganberak argi ta garbi azaldu zuen, zerbitzu hau, merkea­ go izanen zela, arlo publikotik kudeatua izan balitz. Baina batez ere, hospitaleetako pazienteek ordain­ du dute pribatizazioa. Janari hotza, egoera txarrean eta atzeraka ematen zuen itxuradun jangarriak mahai gainean. Egoera honen aurrean, langileak kontra ditue­ la, parlamentuak hainbatetan dimisioa eskatu diola, goi karguen etengabeko dimisioekin… Marta Verak jotaren letra jarraitzea erabaki du, Osasun saila hondoratzen bada ere… bera aurrera.

11


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Sopuertan ere hezkuntza publikoaren alde

Irregulartasunak Epsilon eta Hiriko proiektuetan

EAJren inguruko enpresari batzuek laguntza publikoetan jasotako milioika euro galdu dira

A Sare publikoak Lehen Hezkuntza eskaini eta bermatu behar du Sopuertan

E

H Bilduk bat egin du Sopuer­ tako Udalaren eta bertako fa­ milia askoren aldarrikapenare­ kin, arrazoizkoa eta bidezkoa delako Jaurlaritzak Sopuertan ere Lehen Hezkuntza sare publikoaren barruan eskaintzea eta bermatzea. Une hone­ tan La Baluga eskola publikoan Haur

EH Bilduk argi du Jaurlaritzaren ardura dela Sopuertan ere Lehen Hezkuntza publikoa bermatzea.

Hezkuntza amaitutakoan, Sopuertako umeek ez dute euren herrian sare publikoan jarraitzeko aukerarik. Edo itunpeko ikastetxe erlijioso batean sartu, edo Zallako ikastetxe publiko­ ra joan, eta hori La Balugan bertan Lehen Hezkuntza ere ezartzeko bal­ dintza guztiak betetzen diren eta ho­ rretarako eskaria dagoen arren. Egoera horren ondorioz herrian hedatu den gatazka-giroak kezka­ tuta, EH Bilduk haren ardurari hel­ tzeko eskatu dio Lakuako Hezkunt­ za Sailari, eta hala exijitu dio behin baino gehiagotan Legebiltzarrean Cristina Uriarte sailburuari. EH Bilduk argi du Jaurlaritzaren ar­ dura dela Sopuertan ere Lehen Hezkuntza publikoa bermatzea, bertako familia askok eskatu bezala. Eskari soziala egonda eta ikastetxe publikoa prest izanda, ulertezina da Gobernuak ezezkoa ematea Go­ tzaingoak herriko eskola publikoa Haur Hezkuntzara soilik mugatu nahi duelako.

zken hilabeteotan Legebiltzarrak Epsilon eta Hiriko proiektuetara bideratutako diru publikoaren kudeaketa ikertu ostean, EH Bilduk ikerketa horren ondorioak babestu ditu, bistan geratu delako irregulartasun la­ rriak egon direla. Tesi hori defendatu dute alderdi guztiek, bakarrik geratu den EAJk izan ezik. Diru-laguntza pu­ blikoen bidez EAJren inguruko enpre­ sari batzuek 60 milioi euro jaso zituz­ ten bi proiektu horiek martxan jartzeko, baina denbora pasa ahala proiektuak ezerezean geratu dira eta diru publikoa galdu da.

Hiriko eta Epsilonen helburu bakarra EAJren inguruko elite ekonomiko batzuek diru publikoa eskuratzea zen. EH Bilduk salatu duenez, ez Hirikok ez Epsilonek ez zuten ez benetako edu­ kirik ez bideragarritasun ekonomikorik; helburu bakarra diru publikoa eskura­ tzea zen. Hor datza arazoaren oinarria, EAJren inguruko elite ekonomiko ba­ tzuek diru publikoa azkar eta zuzenean jasotzeko erraztasunean, hain zuzen ere. Finean, garrantzitsuena ez zen proiektua bera, horren atzean zeuden izenak baizik.

12


AMAIUR Corcuera legetik, mozal legera

U

rriaren 16an, “mozal legea” be­ zala ezaguna den Herritarren Segurtasuneko Lege Proiektu Organikoak bere lehen tramite parla­ mentarioa pasako du. Urteak dira Euskal Herrian legeen salbuespeneko aplikazioa egune­ roko ogia direla. Eta orain, krisi eko­ nomikoagatik protesta sozialek izan duten gorakadaren aitzakian, isilpeko salbuespen egoera hori Ebrotik he­ goaldera ere ezarri nahi du Alderdi Popularraren gobernuak. Espainiako eskuinak Herritarren Segurtasun Le­ gea aldatu nahi zuela iragarri zuen lehen unetik esan genuen: gobernuak hitzen esanahia okertu, perbertitu (eta okerragoa dena, helburuak ere bai) eta desberdintasun sozialak eta indartsuenaren inpunitatea blindatu nahi ditu. Zalantza izpirik ez dugu Alderdi Popularraren gobernuaren kontrarre­ forma globalaren beste aurpegi baten aurrean gaudela. Lehenik eta behin, besteak beste, lan, hezkuntza, osa­ sungintza, finantza eta udal esparruak izan ziren, eta orain, kode penalaren erreformatik hasita, eskubide eta as­ katasun demokratikoen txanda da.

Eta inork zalantzarik izan ez dezala; apustu errepresiboaren sustapen honek sekulako zama ideologikoa darama bere baitan. Eta bestela, 2014rako egun gutxi falta zirela Ignacio Cosido polizia buruak jendaurrean egin zituen adierazpenak jaso ditzagun heme­ rotekatik: “Segurtasun objektibo eta subjektiboa hobetu dira. He­ rritarren Segurtasun Legeak ez die herritarren euren eskari eta behar izanari erantzuten. Alderantziz bai­ zik”. Esan beharrik ez dago espai­ niar estatuak Europako Batasuneko kriminalitate tasarik baxuenetakoa duela. Are gehiago, CIS-en arabe­ ra, krimen kopurua %5 jaitsi zen 2013an. Laburbilduz, PSOEren “Cor­ cuera legetik” Alderdi popularra­ ren “mozal legera” egin dugu salto. Azken urte hauetan askatasun zibil eta politikoen aurka burutzen ari diren eraso uholdean, beste urrats bat eman du Espainiako gobernuak. Eta noski, arrazoi hauek guztiengatik eta beste askorengatik ere, “mozal legeari” osoko zuzenke­ ta aurkeztu dio Amaiurrek.

Sei dira jada

J

oan den urriaren 7an, Beatriz Etxebarriak eta Oihan Atau­ nek jarritako salaketen harira bi ebazpen kaleratu zituen Estras­ burgoko Europako Giza Eskubi­ deen Epaitegiak. Kasu bietan, Goi Epaitegiak dio Konbentzioaren arlo prozesaleko hirugarren artikulua urratu duela espainiar estatuak. Artikulu horrek, Konbentzioa sina­ tu duten estatuei tortura salaketak ikertzera behartzen ditu. Horren berri izan eta bereha­ la, Xabier Mikel Errekondo gure bozemaileak zera eskatu zion Es­ painiako gobernu eta salbues­ peneko epaitegiei: ez ditzatela inkomunikazio egoeran, alegia, torturapean eginiko deklarazioak froga modura erabili. Laburbilduz, tortura salaketak ez ikertzeagatik berriz ere beste bi euskal herritarrei kalte ordainak ematera kondenatu dute espainiar estatua. Eta sei dira jada. Bost kasu euskal gatazkari dagozkie, eta sei­ garrena, Kataluniakoari.

SAREAN

[BIDEOA] Aristegi alerta de que el PP no pretende aparcar la ley del aborto

13

[BIDEOA] Errekondo: “La LOMCE es un arma sutil pero mortifera”

[BIDEOA] Larreina al PP: “Consejos vendo, pero para mí no tengo”


EUROPAKO LEGEBILTZARRA

TTIPik EZ! T

TIP akronimoa Transatlantic Trade and Investment Part­ nership izen ingelesetik dator eta euskaraz Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkatari­ tza eta Inbertsiorako Hitzarmena izango litzateke. Lehenik eta behin, esan behar dugu munduko merka­ taritzaren herena eta mundu mai­ lako Barne Produktu Gordinaren erdia kontrolatzen duten bi bloke ekonomikoetako Gobernuek hitzar­ men hori ez dutela oraindik sinatu eta negoziazio-fasean daudela. Negoziazio horiek, ordea, sekretu­ pean ari dira burutzen, herritarroi zein herritarrok hauteskunde bidez aukeratu ditugun ordezkariei ere inongo informaziorik eman gabe.

Zer ari dira ezkutatzen? Neoliberalismoaren azken kol­ pea: langile-klasearen eta herri-se­ ktoreen lan - eta jendarte-eskubi­ deak zapaltzea, behin betikoz botere politikoa merkataritza-interesen menpeko bihurtuz. Azken urteotan hauteskunde bidez aukeratutako gobernuak euren burujabetza galt­ zen joan direla ikusi badugu, TTI­ Pak burujabetza-galera hori azkar­ tu besterik ez du egingo: legedia multinazional handien mesedetara egokituko da euren poltsikoak be­ tetze bidean herritarrok edo gober­ nuek jar ditzakegun edozein oztopo gaindituz. Zentzu horretan, azken hamarkadetan langileon borrokaren bidez lortutako eskubideak siste­ matikoki urratzeko inongo arazorik ez dute izango; elikadura-gaietan zuhurtziaren printzipioa albo bate­ ra utziz osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen milaka produktu onartuko dituzte Europar Batasu­ nean; multinazional handiek ingu­ rumenarekiko inongo errespetu­ rik eduki gabe jarraitu ahal izango

14

dute, azken finean herritarrok eta ingurumenak berak baino “eskubi­ de” gehiago metatuko baitituz­ te. Multinazionalak izango baitira Atlan­tikoko bi aldeetako gobernuek euren herritarrak edo mendi, its­ aso, aire edota ura defendatzeko har ditzaketen neurrien aurrean kutsatzeko, esplotatzeko edota kal­ te-ordainetarako eskubideak izango dituztenak.

Zertarako orduan TTIPa? Bizitza iraunarazten duten ele­ mentu guztien krisira ekarri gai­ tuen eredu neoliberal xahutzaile, zapaltzaile eta predatzailean sa­ konduz mundu mailako aberats gutxi horiek gu guztiok dimentsio guztietan pobretuz aberatsago iza­ teko.

Zer egin dezakegu? Hemen, Euskal Herrian, sekre­ tupean negoziatzen ari diren Itun horren aurkako borroka NATO edo­ ta Maastrichtekoarekin ere alderatu daitekeela esaten ari gara, lehena­ rekin herri gisa eman diezaiokegun erantzun zabalagatik, eta bigarre­

narekin, merkatuen Europaren au­ rrean herrien Europa aldarrikatuko dugulako berriz ere. Hala, lehenik eta behin, TTIPari ezetz esan behar diogu, argumentuz eta arrazoiz jo­ sitako ezetz irmoa. Horretarako EH Bildu gisa ildo iraunkor bat mar­ txan jarriko dugu beronen salake­ tarako eta halako hitzarmen batek izan ditzakeen ondorio larriak ja­ kin arazteko eta euskal jendartea sentsibilizatu eta aktibatzeko. Bigarrenik, indarrak bildu eta langile klasearen eta herri sekto­ reen arteko aliantza bilatu behar dugu, gure aldarrikapenek, guztiok batera eginez, oihartzun gehiago izan dezaten eta salaketa ildoaz gain, ahal balitz, poliki poliki, ildo mobilizatzailea ere aktibatzeko. Euskal Herriak ezetz esan behar dio TTIPari, Euskal Herria esparru guztietan, baita ekonomikoan ere, bere buruaren jabe izango den es­ tatuaren bidean urratsak ematen ari baita. Ez dugu Euskal Herri as­ kerik izango, herri gisa zapalkuntza neoliberalari aurre egin eta sis­ tema kapitalista gaindituko duen gure bideari ekiteko borrokatzen ez badugu.


EUROPAKO LEGEBILTZARRA Josu Juaristi: “TTIP Europako herrien kontrako mehatxu gisa ulertu behar dugu”

E

lkarrekin lehian dauden bi merkataritza-kideren arteko akordio bat da TTIP? Ez, Eu­ ropako eta Amerikako jendarteen kontrako korporazio handien eraso bat da, helburua, merka­ tuen desregularizazioa duena. Batez ere Europako jendartea­ ren aurkako eraso zuzena da, eta Europako herrien kontrako mehatxu gisa, ulertu, eta aurre egin behar diogu, desberdintasun sozialak, are gehiago, sakonduko dituen mehatxu bat bezala. Hori dela eta EH Bilduk, eta Europako Parlamentuko GUE/NGL taldeak, Washington eta Bruselak sekretu­ pean negoziatzen ari diren merka­ taritza aske eta inbertsioaren itun honen aurkako jarrera argi bat hartu dute dagoeneko, itun honek EBk eta Kanadak adostear dauden CETA eta Munduko Merkatari­ tza Elkartearen baitan dauden 23 kidek, Europar Batasuna barne, adostu behar duten TISAren no­ rabide berdina darama. EH Bilduk Euskal Herrian bultza­tuko dituen ekintza eta eki-

ropar Batasunean demokratikoki hautatua den instituzio bakarra , legebiltzarra, baztertzen duten negoziazioen inguruan bildutako azken berriekin, azaroan izango ditugun jardunaldietan egingo dugu konferentzia horren pres­ taketa.

menetaz aparte, Bruselan ere gure delegazioak GUE / NGLen baitan itun honen kontrako lanean di­ hardu, Helmut Scholz Die Linke­ ko diputatua buru duen ad hoc sorturiko talde batean. Urriaren 11arako mundu mailan antola­ turiko TTIPren aurkako Ekintza Egunean parte aktibo izango gara (abenduan bigarren ekintza egun bat izango da). Abenduan Europa mailako konferentzia bat antola­ tuko dugu gai honen gainean, Eu­

Europarlamentariok nekez izan badezakegu negoziazio ho­ rien garapenaren buruzko infor­ mazioa, pentsa dezagun zer iristen zaion Europako iritzi publikoari. Eta ez da prozesuaren hasieran gaudela, ezta gutxiago ere: Datorren astean zabalduko dute AEBk eta EBk zaz­ pigarren elkarrizketa erronda. GUE / NGLek oinarrizkotzat jotzen du gardentasuna, eta gutxienez, arlo horretan, Europar Legebiltzarrean gehiengo parlamentario bat lortzen saiatuko gara, horretarako beste tal­ de batzuekin akordioak bilatuz. Eta, jakina, ezker taldea parlamentuko batzorde guztietan parte oso aktiboa izango da, TTIP europar herritarron oinarrizko zerbitzu publikoentzat su­ posatuko dituen arriskuak arreta be­ reziz azpimarratuko ditugu.

SAREAN [BIDEOA] Josu Juaristi “Herri Kurduari elkartasuna adierazteko ordua da”

[BIDEOA] Pregunta de Josu Juaristi a la candidata a Comisaria de Política Regional, Corina Creţu

15



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.