Txisteak

Page 1

Lazkao txikik Lazkao menditio Lazkaua joan nahi zuen bizikletan eta gurasok ez zioten uzten eta oinez joan omen zan . Eta oilarra ikusten du oiloaren gainean eta oilarrari ostikoa eman da esaten dio .Ni oinez noa ba hi ere bai. …………………… Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion. Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu azaldu zion saltzaileak-eta eskuinekotik tira eginez gero, gazteleraz. Aizu eta bietatik batera tira egiten badiot ?-Galdetu zion bezeroak .Zozoa halakoa !Lurrera joango naiz mokoz aurrera- erantzun zion loroak. …………………… Jaimitok kakagurea zeukan eta bide ertzean kaka egiten hasi zen.Kamioi bat pasatu zen eta korneta jo zion , pi-pi ! Jaimitok esan zion: zuk pi-pi baina nik ka-ka. …………………… Kartzelara iritsi berria den preso batek galdetzen dio lehendik zegoenari: - Eta hi zergatik hago hemen? - Ez didatelako irteten uzten! …………………… - Gaur erdi leloturik nago - Orduan, gehienetan baino hobeto zaude. …………………… Tiroak botatzen dizkiote neska bati eta mutil bati buruan. Zein hilko da lehenago? Neska. Mutilak garun txikiagoa duelako.


…………………… Gizon bat, begiak minberaturik zeuzkala eta, sendagilearengana joan zen. Sendagileak esan zion: - Ez daukazu betaurreko beharrik. Azenarioa da begientzat erremediorik onena. - Eta zuk nola dakizu hori? galdetu zion gizonak sendagileari. - Oso erraz. Zuk ikusi al duzu inoiz untxi betaurrekodunik? …………………… Honela galdetzen dio irakasleak ikasleari: -Zenbat hezur dauzka zure gorputzak? -Berrehun eta zortzi jauna ,erantzun du ikasleak. -Burugogorra! Ez al nizun esan atzo berrehun eta zazpi zirela ! -Baina gaur oliba hezur bat irentsi dut . …………………… Gizon bat medikuarengana doa eta esaten dio : -Mediku jauna ,arazo bat daukat ,nire puzkarrek ez dute usaiarik. -Hori ez da posible ,bota bat? -Purrut!!! -Hori larria da .Ebakuntza behar duzu. - Ipurdian? -ez, gizona,sudurrean!.

3. Maila


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.