Euskara

Page 1

EUSKARAZ ONDO HITZ EGINEZ Guk ere euskaraz hitz egiterakoan edo idazterakoan akatsak egiten ditugu. Horregatik denok daukagu zer ikasia eta zer hobetua! Hemendik aurrera Eguzki Berri bakoitzean geure artean egiten ditugun akatsak zeintzuk diren esango ditugu. Horrekin batera ondoan gauzak nola esan beharko genituzkeen ere jarriko dugu. Hemen doakizue lehen ikasgaia: 1- “ABER, ESKE, BENGA, JODE, BALE …” a) Aber zure hitzak entzuten dituen! (desegokia). Ea zure hitzak entzuten dituen! (egokia). b) Oseake ez zaizu gustatzen! (desegokia). Beraz ez zaizu gustatzen! (egokia). c) Bale, kasu egingo dizut (desegokia). Tira/Ondo da, kasu egingo dizut (egokia). d) Aiba, zu hemen! (desegokia). Ene/Dedio, zu hemen! (egokia). e) Bueno eta zer moduz bestela? (desegokia). Tira eta zer moduz bestela? (egokia). f) Eske, ez du ezer egiten (desegokia). Izan ere, ez du ezer egiten (egokia). g) Mugitu, benga, berandutu egingo zaigu eta! (desegokia). Mugitu, motel/dedio/tira berandutu egingo zaigu eta! (egokia). h) Benga, motel, egingo diagu! (desegokia). Tira, motel, egingo diagu! (egokia). i) Si boligrafo hori nirea da (desegokia). Boligrafo hori nirea da eta! (egokia). 2- “IKUSI DIZUT/ZAITUT” a) Goizean eskolan ikusi dizut (desegokia). Goizean eskolan ikusi zaitut (egokia). b) Atzo ferian ikusi nizun (desegokia). Atzo ferian ikusi zintudan (egokia). c) Autoz etxera eramango dizut (desegokia). Autoz etxera eramango zaitut (egokia). 3- ZERO ETA HUTS a)- Realak lau huts irabazi dio Bartzelonari (desegokia). Realak lau eta huts irabazi dio Bartzelonari (egokia). b)- Jon Ander Albisuk 22 15 irabazi dio Arretxeri (desegokia). Jon Ander Albisuk 22 eta 15 irabazi dio Arretxeri (egokia). 4- JOLASTU eta JOKATU a) Lagunekin futbolean jolastu dut (desegokia). Lagunekin futbolean jokatu dut (egokia). b) Josune, jolastuko dugu pilotan? (desegokia). Josune, jokatuko dugu pilotan? (egokia). c) Sokasaltoan jokatuko al dugu? (desegokia). Sokasaltoan jolas egingo al dugu? (egokia). 5- GURE AMAREN ZORIONAK? a) Etzi gure amaren zorionak ospatuko ditugu (desegokia). Etzi gure amaren urtebetetzea/urtemuga ospatuko dugu (egokia). b) Gaur gure amonaren zorionak dira eta kantu polit bat eskaini nahi diot! (desegokia). Gaur gure amonaren urtebetetzea da eta kantu polit bat eskaini nahi diot! (egokia). c) Gaur Amaiurren zorionak dira (desegokia). Gaur Amaiurren urteak/urtebetetzea-urtemuga da (egokia).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.