Olerkiak

Page 1

OLERKIA- UDAZKENEKO LAMIA

Udazkena da basoan, hostoak erorita erreka bazterrean, zuhaitz artean, haizearen babesean udazkeneko lamia ilea orrazten. Ile luze- luzea ile leun- leuna ezti koloreduna, udazkeneko lamia ilea orrazten. Egunero bera dago harri berdinean eguzkia ezkutatzen denean, isiltasunean naturaren hotsa entzuten, udazkeneko lamia ilea orrazten.

Lide Galparsoro 4. B maila


OLERKIA-TARTALO

Tartalo, jentil begi bakarra itsusi eta bakarra. Tartalok ez du jaten barazki eta belarrik, baina bai gizaki haragi ederrik. Bere kobazulora sartu da mutiko azkarra sartu dio burruntzia begi bakarrari. Jentila, itsututa doa atzetik tirri eta tarra mutiko azkarra berriz, korri eta korri amildegi ertzeraino, engainatuta erraldoi handia erori da beheraino.

Nahia Aldasoro 4. B maila


Nire animalia kuttunena da PANDA. Bi kolore ditu zuria elurra bezala eta beltza ikatza bezalaxe. Goxoa da hodeia bezala. Gustura jaten du banbua hori da animali ederra nire PANDA kuttuna.

Ainhoa Osoro Agirre


NIRE GUSTOKO ANIMALIA Uau! Uau! Uau! Uau! entzun da etxean Uau! Uau! Uau! Uau! inguratzen ari da

Uau! Uau! Uau! Uau! txuri eta marroi Uau! Uau! Uau! Uau! sokatik aitari tiraka

Uau! Uau! Uau! Uau! izugarri handia Uau! Uau! Uau! Uau! isatsa mugituaz

Uau! Uau! Uau! Uau! badator saltoka Uau! Uau! Uau! Uau! nire amonaren txakur polita!! Anartz Goikoetxea


OLERKIA

NIRE ANIMALIA GUSTUKOENA

Egunean korrika eta korrika horrela Ibiltzen dira beti txakurrak

Lau hanken gainean ibiltzen da gustura saltoka eta bueltaka.

Pertsonak dituzte atsegin gu gara beraien lagunik onenak gustura ibiltzen dira guri segika..


Pun pun pun tiro handiak. badatoz, badatoz gure herriko festak. Egunez, salto eta salto puzgarri eder eta handietan. Gaua iristean denok kalejiran. Salto eta salto dantza eta irrintzi. Egun osoko nekea gauerako logurea Jaiak ilusioz iritsi pena eta tristuraz amaitu. Horrelaxe izaten dira gure herriko festa

EGILEA: Mikel Aierbe


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.