Deskribapenak

Page 1

DESKRIBAPENAK

Haris Seferovic Aurkezpena: Suitzan jaio zen eta gaur egun Donostian bizi da. Kanpoko itxura; ertaina eta argala da. Ile motza eta beltza du. Begi marroi eta txikiak ditu. Sudurra eta ahoa ere txikiak ditu. Hanka sendoak ditu. kirol arropa askotan janzten du. Izaera: mutil txintxo eta alaia da. Errealeko aurrelaria da. Batzuetan jenio txarren jartzen da.


Antoine Griezmann Aurkezpena: futbol jokalari frantziarra da. Frantzian(Borgo単an) jajo zen eta gaur egun Donostian bizi da bere neska lagunarekin. Kanpoko itxura: altua eta argala da. Ile motza eta horia dauka. Begi urdinak ditu eta sudur txikia. Aho handia dauka eta irrifartsua. Kiroletako erroparekin ibiltzea gustatzen zaio. Izaera: jatorra eta alaia da, baina pixka bat bihurri xamarra. Lagunekin jatorra da eta aurrelari lanetan aritzen da.


Doraemon Aurkezpena: Katu kosmikoa da etorkizunetik etorri da. Japonian bizi da Nobita eta bere gurasoekin. Kanpoko itxura: buru gainean kasko bat darama eta horri esker hegan egin dezake. Txikia eta potoloa da. Urdina da eta begi handiak eta beltzak ditu. Sudur txikia eta gorria du. Bibote tenteak ditu. Aurrekaldean, poltsiko magiko bat du. Lepotik zintzilik txintxarri bat eramaten du. Izaera: katu ausarta eta jatorra da. Baina saguekin bildurtu egiten da.


Fernando Alonso Aurkezpena: Fernando Alonso Oviedo izeneko herrian jaio zen. Arreba bat du. Formulako gidari profesionala da. Kanpoko itxura: baxua eta argala da. Ile kizkurra eta nahiko luzea eramaten du. Begi marroiak ditu. Sudur txikia du. Karreratan buzo gorria erabiltzen du. Izaera: mutil alaia eta ausarta da.


Obelix Aurkezpena: Obelix Bretainan jaio zen eta bertan bizi da Asterix eta Idefixekin. Asterixen lagun mina. Kanpoko itxura: borrokalari handia, potoloa eta altua da. Ile luze laranja eta bi txikordetan bilduta eramaten du. Sudur handia du. Begi txikiak ditu. Buruan kaskoa eramaten du. Prakak zuriurdinak erabiltzen ditu eta gerriko berde eta horia eramaten du. Izaera: txintxoa eta indartsua da. Batzuetan bihurrikeriak egitea gustatzen zaio.


Violetta Aurkezpena: Argentinan bizi da bere aita, amaordea, izeba eta ahizpa txikiarekin. Kanpoko itxura: altua eta argala da. Buru ertaina dauka. Ile luzea, lisoa eta marroia du. Begi marroiak eta txikiak ditu. Sudur txikia dauka. Gona, kamixeta eta soinekoekin ibiltzea gustatzen zaio. Izaera: alaia eta bihotz onekoa da. Lotsatia, isila eta bizkorra da. 2. maila


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.