Bertsoak

Page 1

BERTSOAK- EGUZKI BERRI GAIA- Eguberriak eta Urte Berria Doinua: Olentzero joan zaigu Eguberritan dator gure Olentzero bere astoarekin gustura urtero opari askorekin guk dugu espero dena hemen utzita joango da gero.

Bi mila ta hamahirua bukatuko zaigu eta Urte Berria agurtuko dugu hamabitan kanpaiak entzungo ditugu Urteberrian onak izango gara gu.

Gabonak ate joka ni ez nago geldi zer jarriko didaten itxoiten aspaldi aurten jasoko ditut opari gehiegi ez gara aspertuko gu hain errezegi.

Urte Zaharra niretzat izan da urria ez da nik nahi baino lehen hasiko berria lagunentzat izan naiz ume bihurria batzutan ikusi dut infernu gorria.

Gabonak dira eta dator Olentzero opariak banatuz urtero urtero

Elurra mara mara zuritu da dena panpina egingo dut kalean aurrena.

Urte Berria data poztu da amona bi mila ta hamalaua a ze zoriona!

Gabon zoriontsuak maitasun zaleak opari askoren zain irrifar beteak

Poza eta algara turroia, mahatsa ospa dezagun denok dantza eta saltsa.

Etxea txukunduta jarri dut polita zuhaitz eta Jaiotza erabat xarmanta.

Batzuek gehiegizko jostailuen saltsa ez dutenei ere egin behar pasa.

Agur ba Olentzero izan zaitez ondo zain izango gaituzu orain eta gero. 4. B MAILA


Opari zahar berritua Goiztar jeikita ondoren denok etxez etxe kantatzera kantatzetikan bukatu eta joango gara bazkaltzera bapo bazkaldu eta ondoren gauerako prestatzera gaur Olentzero etorriko da ume guztien etxera .

Gogotsu dator banaketa egiteko opari pila emango digu Eguberrietarako lo hartu eta ondoren jeiki arbolara joateko ta hortxe daude opari pila urte hontan jolasteko.

Opari denak egiten dute noski ilusio pila


berdin zaharra edo berria dena degu marabila eta nola ez guztiagatik Olentzero esker mila ondo pasa ta urtebetera berriz etorri dadila.

Egileak: Aratz Lasa, Olatz Irastorza eta Haizea Egia


BERTSOA - OPARI ZAHAR BERRITUAK

Jaso dut oparia oso triste nago konpondu egin dut ta polita badago Berritu eta gero opari ederrak segituan hasi naiz txikitzen bazterrak Egunak joan etorri ederki pasatzen nabil buelta ta buelta ta ez naiz gelditzen Negua joan da ta ari naiz aspertzen hurrengo urterako ari naiz prestatzen

JAGOBA APALATEGI ETA DUARTE DE OLIVEIDA


OPARI ZAHAR BERRITUAK Iritsi da eguna gabonetarako Olentzero badator oparik hartzeko Hurrengo egunean oso triste nago baloi zahar bat jarri dit ai! ai! Olentzero Gaur probatu egin det nire baloi zaharra opari onena da da gizon jatorra Zoriontsu bizi naiz nire baloiakin orain parkera noa nire lagunekin

Egileak: Mikel Aierbe eta Eneko Imaz


Opari zahar bat daukat benetan zakarra berritzea nahi nuke bestela negarra

Nik berritu beharko aze komeria hobe tokatzen bazait aurten loteria

Olentzero maitea gutuna irakurri jostailu zaharkitu hau bihur bedi berri

Anartz eta I単aki


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.