Berriak

Page 1

ALBISTEAK HAYIAN tifoia azaroan. Haian izeneko tifoia Vietnamera iritsi da, 100 kilometrotik gorako haize indarrarekin. Hiru egun igaro dira Filipinetatik pasatu zela. Filipinetan oso suntsigarria gertatu da tifoi hau: 10.000 hildako izan dira, 300 km orduko haizeteen ondorioz. Bestalde, 600.000 pertsona kanporatuak izan dira euren herrietatik suntsipen horri alde egin ahal izateko. Espainiako erregeak esan du ez dagoela espainiarrik hildakoen artean. Adur Barandiaran. 6.maila

Arnau Elgarresta. 6. maila

GAZTE BAT HIL DA BEHOBIA-DONOSTIAN Atletismoko festa arrakastatsua izan behar zuena, erabat tristetu da neska gazte bat hil dela jakitean. Hildakoaren izena Arantza Ezkerro Lekunberri zen, 30 urte zituen eta Zizur Nagusikoa zen. Beste aldetik, berriz, Pedro Nino gailegoak irabazi du aurtengo gizonezkoen proba eta neskena, berriz, Claudia Beobidek. Fortuna Kirol Taldeak komunikatu batean adierazi du asko sentitzen duela gazte honen heriotza. Bere heriotza arnasa eta bihotza gelditu zitzaizkiolako gertatu zen, helmugatik oso gertu zegoela. Lasterketa honetako azken heriotza 2010. urtean gertatu zen, Cesar bizkaitarra hil zenean hain zuzen. Sara Aramendi. 6. maila

Aitana Perez. 6.maila


SEGURAKO X. IPUIN, BERTSO ETA MARRAZKI LEHIAKETETAN SARITUAK IZAN DIREN LANAK Aurten ere Segurako lehiaketetan sari asko lortu dituzte eskolako ikasleek. Hemen doakizue sarituen zerrenda eta euren lanak: BERTSOAK: - Julen Aramendi, 3. mailakoak, 1. saria. - Maddi Urrestarazu eta Itxaso Aranzasti, 4. mailakoak, 1. saria. - Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica, 4. mailakoak, aipamen saria. - Sara Aramendi, 6.mailakoak, 1. saria. - Kepa Galparsoro, 6. mailakoak, aipamen saria.

IPUINAK: -Telmo Munduatek, 4. mailakoak, aipamen saria. MARRAZKIAK: - Ilazki Pelusek, 1. mailakoak, lehenengo saria - Enaitz Izagirrek, 3. mailakoak, aipamen saria


Gaia: Olentzero gaur jaikitzean, aurpegia garbitzen hasi eta ura moremore. Doinua:Oh, baserritxo.

I Eguberria pasatu da ta atzo ospatzen luzaro karaokea, dantza pila bat hartzen eta makina bat trago azkenerako, mugimenduan sentitzen nintzen arraro ordubietan esango nuen oso nekatuta nago!!!

II Egunsentia argitu zuen ta ni ohian lozorroan ederki nengon deskantsu

III Komunen sartu, jaboia hartu gainean toallea hartu nuen txorrota ireki eta ur hura more-morea zegoen hura ikusi eta erabat aztoratuta nengoen hori benetan pasatu al da? irudipena ote zen.

IV

nere gaueko txokoan oilarra kantu batean hasi esnatu nindun saltoan egin beharren asmotan edo komunera nintzen joan.

Atzo gauean aston egin nuen banaketa eta hainbeste zurrut zagiri nengoen minez gainezka urari trago ederra egin eta argitu zen kezka baldintza hontan ura morea ikustea zaila ezta. Kepa Galparsoro Munduate. 6. maila


Kepa Galparsoro Munduate. 6- maila

Doinua: Mando baten gainean 1-Gaur goizean jaiki da gure Olentzero. Ondo gosaldu eta komeriak gero: aurpegia garbitzen bihurtu da ero, holakorik ez zuen inondik espero.

2-Iturritik atera da ura morea ta berak pentsatu du “hau da hau suertea” berehala egin du trago dotorea ez zaio horrenbeste gustatu ordea.

3-“Zapore arraroa du honek benetan hobea edan nahi det aurten Gabonetan”. Esna dagoenean eta ametsetan ardoa ikusten du alde guztietan.

4-Olentzero ia ez da buruaren jabe ardorik ez badauka sentitzen da grabe. Ai ama zenbat pena zenbat atsekabe aurten gelditzen banaiz oparirik gabe! Sara Aramendi Monasterio. 6. maila


Azaroko igande arratsalde batez, Olentzero bere etxeko atarian zegoen eserita eta pipa erretzen. Kezka aurpegia nabari zitzaion. Oso triste zegoen eta behin eta berriz errepikatzen zuen: -Hauxe besterik ez genuen behar. Eguberrietarako aste gutxi falta eta iristen hasi zaizkidan Euskal Herriko gutun guztietan haurrek krisi kontua aipatzen dute eta bidebatez opari gutxiagorekin konformatzeko prest ageri dira. Hau da hau mixeria, urtean behin idatziko didate eskutitza eta denetan krisi madarikatu hori! Ez nuen ez holakorik espero!

Horr elaxe zen lagunok, Olentzerori ere krisiaren mamua heldu zitzaion. Buruari gira eta bira eta ezer zentzuzkorik ez zitzaion ateratzen. Etsita zegoen, eta uste zuen aurtengo gabonetan tristura zabalduko zela han eta hemen. Baina halako batean, buruaren barru-barruan izkutatuta zeukan bonbila piztu zitzaion eta bere konfidantzazko bi lagunei deitzeko asmoa hartu zuen: Don Timoteo eta Martin. Don Timoteo buru argia baina patrika bero-beroa zuen herriko jauntxoetako bat zen. Tripa ederrekoa eta, lastimaz, txiki xamarra. Martin, berriz, oso pertsona alaia eta jatorra zen. Ez zen batere aberatsa, baina zuenarekin zorintsu bizi zen. Bizilagunei eta herrikoei istorio zahar asko kontatzen zizkien: Sorginenak, Jentilenak, Lamienak ‌ eta herriko haur eta helduen artean oso estimatua zen. Baita ere eskulanetan oso trebea. Horrelaxe, Olentzerok arratsalde hartan bertan bi lagunak gonbidatu zituen bere kezka azaldu eta nolabait konponbide bat aurkitzeko. Martinek eta Don Timoteok ez zekiten zeri buruz hitz egin behar zuten, baina Olentzeroren gonbidapenari inoiz ez zioten uko egiten.


Biei kontatu zien haurren gutunetan krisia gora eta krisia behera, berebizkio buruhaustea jarri zitzaiola, baina berak nola edo hala haurren zoriona biziki maite zuela. Ez zuela inongo haurrik utziko oparirik gabe. Don Timoteo eta Martin harri eta zur gelditu ziren. Ezin zuten hitzik ere egin eta halako batean Martinek esan zuen: -Ondo entzun al dut? Gure herrietako neska-mutilei ez zaiela oparirik iritsiko krisiaren ondorioz? Ez horixe! Don Timoteok bere harro punttuarekin esan zuen: - Ba!!! Hori uskeria bat da. Nik konponduko dut arazo hau. Badut aspaldiko lagun bat Txinan eta berak bidaliko dizkigu behar ditugun opari guztiak merke-merke. Eta gainera nik ordainduko ditut. Martin bien bitartean pentsati zegoen, eta halako batean esan zuen bere umorearekin: - Olentzero, badaukat hori baino ideia hobea. Jakingo duzunez, gure etxeetako ganbaratan makina bat jostailu zahar eta baztertuak badira. Ondorengo gauetan haur horien etxeetara joaten bagara eta ganbaretan dituzten jostailuak hartu eta berritzen baditugu, dena konponduta daukagu. Gabon gauean zuk zerorrek utziko diozu haur bakoitzari bere etxeko ganbaratik hartutako jostailu zahar-berritua zuhaitz azpian. Olentzerori irribarrea atera zitzaion eta esan zuen: -

Eta gure misioaren izena Opari zahar-berrituak izango da!!! Ideia bikaina ezta?

Eta horrela, hurrengo asteetako gauetan Olentzero, Martin eta Don Timoteo han eta hemengo etxeetako ganbaretan ibili ziren jostailu zaharrak jasotzen, eta egunez berriz konpontzen. Hirurek lan talde bikaina osatzen zuten, eta lana gogor egin zuten. Baina Olentzerok ez zuen ahaztu Don Timoteok igande arratsalde hartan azaldu zuen eskuzabaltasuna. Martinen ideia aurrera eraman bazuten ere, Don Timoteok eskaini zuenari nolabaiteko probetsua atera nahirik zebilen. Honela, Don Timoteori galdetu zion: - Egun hartan egin zenuen zure eskaintzak zutik jarraitzen al du? - Noski baietz, baina orain Martinen ideia bikainarekin konponduta daukagu Euskal Herriko haurren zoriontasuna. - Bai halaxe da. Baina ez litzateke gaizki etorriko zu gastatzeko prest zeuden dirutza guzti hura beste herrialde batzuetako haur behartsuei eskaintzea. Eta Don Timoteok gusto handiz onartu zuen Olentzeroren proposamena. Eguberri goiza iritsi zenean, Jon eta Telmo Olentzerok beraien etxeko zuhaitz azpian utzitako opariak irekitzearekin batera gurasoei ohikatu zien: - Ama, Aita!!! Begira ze egurrezko tren polita!!! Ez al da guk aspaldi ganbaran baztertuta utzi genuenaren oso antzekoa? Ez nuen espero Olentzerok hain opari politik ekarriko zigunik. Eta eguerdi aldera Jon eta Telmo jostailuekin herriko plazara atera zirenean, konturatu ziren bertako zabor ontzietan ez zegoela kaxa huts eta plastikorik. Telmo Munduate Goikoetxea


OPARI ZAHAR BERRITUAK Hemen dira Gabonak hau da zoriona gaua iritsi data ohera aurrena

Goizean esnatuta opariengana oso triste jarri naiz ez da nahi dudana

Panpina arrosa bat zaharra ta zikina ez da batere izan opari bikaina

Gure panpina ederra bihurtu da Barbi arropa aldatuta geratu da garbi

Gabonetan izan dut sorpresa ugari egun hauetan bada amets eta argi. EGILEAK: Ainhoa Osoro eta Maialen Jurica.


GAIA: OPARI ZAHAR BERRITUAK Jostailu asko ditut baino gehiago nahi mesedez Olentzero jar nazazu alai txirrindua puskatuta beste bat nahi dut bai oso urduri nago zu iritsiko zai Nik ez dut ongi zaindu hori egia da ziztu bizian jeitsi nahi nuen malda erori nintzan eta amaren demanda hurrengoa hobea ekarri al bada Jeiki orduko noa oparien bila mesedez bizikleta agertu dadila ikustean egin dut egundoko buila zaharra berritu dit ta konpondu nadila Maddi Urrestarazu eta Itsaso Aranzasti


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.