Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 212

eskubideak bereizten dituzte. Nik «in fieri» eskubide, hau da, eratzen ari diren eskubide deitu nien aspaldi: nasciturus delakoaren, jaio behar den horren antzekoak dira, baina jazoera ez da ezinbestean gertatu behar. Ekonomia eta gizarte eskubide batzuen statusa hori bada, laugarren belaunaldiko eskubideena zehaztasun gutxiagokoa da. Kasu horretan, askoz gehiago lausotzen dira eskubide subjektiboaren eskakizunak. Hurrengo adibidea ikustea nahikoa izango da: ingurumen osasuntsurako eskubidea, gaur egungo egoeran, desideratuma da; ez dago jurisdikzio erakunderik ingurumen hori bermatzeko, ezta erantzukizun hori hartuko duen subjektu pasiborik ere, nahiz eta behin baino gehiagotan nazioarteari ahozko erreferentzia egin; bestalde, ingurumena aintzat hartzen bada bakarrik konstituzioa duten estatu demokratiko baten edo batzuen lurralde eremuan, zoritxarrez, ez da kontuan hartzen kutsaduraren eta ingurua hondatzearen eragin suntsitzaileak unibertso osoan zabaltzen direla, eta, horren ondorioz, herri guztien elkarlana bide bakarra dela horri aurre egiteko. Horrela bada, zergatik hitz egiten da oraindik mota honetako eskubideei buruz? 4. Ekonomia eta gizarte eskubideen, eta «positibo» edo prestaziozko deritzen beste eskubideen arazoa Mendebaldeko herriek, botere politikoaren eta horren zabalkuntzaren beldur den tradizio liberal-indibidualistan murgilduta, oinarrizko eskubideen ideia eta abstentziokoa —estatuak tartean ez sartzea— lotu izan ditugu luzaroan. Norbanakoaren askatasun eremua indartzeko, askatasunak konstituzio eskubide subjektibo gisa arautu ziren, eta horietan estatuak ezin zuen eskurik hartu. Ekonomia eta gizarte eskubide berriak filosofia guztiz ezberdinaren emaitzak dira; filosofia horren oinarria ez da gizabanako guztien berdintasun abstraktua izango, legearen aurreko berdintasun printzipioak abantailak dituela onartu arren. Horren ordez, gizakia kokatzen du harreman eta mendekotasun sare baten barruan, alegia, ezberdintasuna, eta klase eta arrazen arteko borroka nagusi diren mundu konplexuan. Mundu horretan, norbanako isolatuak ez du autonomiarik, ez botererik, eta gainontzekoen laguntza behar du, bizirik irauteko, eta garatzeko aukerak emango dizkion bizi maila egokia lortzeko. Beraz, ekonomia eta gizarte eskubideek (oinarrizko beharrizanen kopuru jakina, hots, bizitzeko gutxiengoak asetzeko) ez dute zerikusirik gizabanakoaren eskubide klasikoekin, edo esangura tradizionalean ez dira gizabanakoaren eskubide klasikoak. Norbanako bakoitzak bere nahierara erabil ditzakeen botere egoerak baino, beharrizan egoerak dira —eta noski, kontrolari berari ihes egiten diote—; horien bidez, estatuari ondasun eta zerbitzuen hornikuntza eskatzen 212


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.