Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 171

adostasunez— erabaki zuen komeni zela alderdi politikoen finantzaketaz arduratzeko (Flick kasua) eratutako Ikerketa Batzordearen bilerak publikoak izatea. 1983an Madril-Barajas aireportuan gertatutako aire hondamendien ondorioz eratutako Ikerketa Batzordearen bilerak ere horrelakoxeak izan ziren. Bestalde, batzuetan nahasi egiten dira ohitura indargabetzaileak edo contra legem eta arau juridikoak ez erabiltzea, hots, arauak modu jarraitu eta orokorrean ez aplikatzea. Bada, arau juridikoa ez bada betetzen, besterik gabe aplikatzeari utzi zaiolako, esan daiteke ez dela erabiltzen, hau da, eraginkortasuna galdu duela arau horrek. Baina contra legem ohituraren bidez sortutako arau juridikoa, aurretik dagoen arauarekin alderatuz gero, desberdin eta alderantzizkoa da. Konstituzio ohituren izaera eta hauskortasuna kontuan hartuz, galde daiteke ea ohituraren bat ez betetzea edo haustea zehatzeko modukoa izan daitekeen. González-Trevijanoren arabera, badirudi konstituzio ohitura urratzea «konstituzio aurkakotasuneko egintza» izan behar dela berez. Baina, praktikan, nahiko zaila da hori antzematea, konstituzio ohiturak malguak izan eta izaera politikoa dutelako. Adibidez, contra legem konstituzio ohituren kasuan, teorian behintzat, zalantzan jar daiteke itxuraz ohitura haustea dirudiena ez ote den indargabetutako araua berrezartzeko ohitura berria. Azken finean, Zuzenbide idatzia nagusi den sistemetan, areago, Espainian bertan, konstituzio ohitura urratzea ezin da aurkaratu. Konstituzioak eta Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoak ez dute ezartzen ohiturazko konstituzioaren arauen gaineko kontrol zuzenekoa; lege mailako arau judirikoena bakarrik ezartzen dute. 5. Konbentzioak Konstituzio konbentzioen jatorria Konstituzio zuzenbide ingelesean dago (Freemanek, 1872an, conventions of the Constitution direlakoak aipatu zituen). Dena den, Ipar Amerikako konstituzionalismoan ere garrantzia dute (usages izenekoak), baita, duela gutxi ere, Europa kontinentalekoan ere. Konstituzio konbentzioa eragile politikoen eta konstituzio organoen arteko akordioa da, berariazkoa edo isilbidezkoa. Akordio horren bidez, horien ahalmenak arautzen dira konstituzio testuak arautu gabeko arloetan edo konstituzio testuak arauketa irekia egin duen arloetan —modu horretan, konstituzio organoei zuhurtziarakotasunerako bidea ematen zaie, neurri txikian bada ere—. Konstituzio konbentzio bat nahitaezkoa izatea, hori bete behar duten subjektuen borondatetik ondorioztatzen da. Konbentzioa haustea —konsti171


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.