Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 98

LURZORUAREN ERAENTZA

401

baldintza hau bete behar du: lurzatiaren aurrez aurre dagoen bideak galtzada zolaturik eta espaloiak xingolatuta edo entzintatuta eduki behar ditu (14. art.). Gorago aipaturiko lege proiektuak orubeetan eraikitzeko eskubidea aintzatetsi die hiri lurzoruaren jabeei, baita, hala behar denean, euren lurretan urbanizatze lanak osatzeko eskubidea ere, lurrok orube izaera lor dezaten (beti ere, hirigintza legeriak ezarritako baldintzak beteta). Eginbeharrak, berriz, «hirigintzak lurzorua sendotze»aren menpe daude. Hortaz, lurzorua hirigintzaren ikusaldetik sendotua denean, honakoak dira lurjabeen eginbeharrak: lurrek orube izaera lor dezaten falta diren urbanizatze lanak osatzea eta orube horietan eraikitzea, aplikatu beharreko hirigintza legeriak ezarritako epearen barruan. Aitzitik, hirigintzak sendotu gabeko lurretan, hauexek dira eginbeharrak: a) urbanizatze obren kostua ordaindu eta, behar izanez gero, obra horiek egitea; b) udalari lagatzea bide, gune aske, berdegune eta toki izaeradun zuzkidura publikoetarako lurrak; c) orobat, udalari lagatzea sistema orokor atxikiak betetzeko behar den lurzorua; eta, atzenean, d) kasuan kasuko eremuko aprobetxamenduaren (edo, txikiagoa bada, hirigintza legeriak ezarritakoaren) 100eko 10 adina lur lagatzea. Arauketa horretatik hurrengo ondorioak atera daitezke: hasteko, hiri lurzorua kategoria bakarra izan beharrean, bikoitza da, bertara biltzen baitira lurzoru sendotua eta sendotu gabea; horrez gain, lagapen portzentaia hori hutsean gera daiteke, autonomi erkidegoetako legeriak ezar ditzakeen hasierako nahiz jarraikako beherapenen ondorioz.

B) Lurzoru urbanizakorra eta lurzoru horretan egitaraupeko zein egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorrak bereiztea Lurzoru urbanizakorra honako lurzoru motek eratorri dute: batetik, lehen herriak zabaltzeko proiektuetarako erreserbatzen ziren lurrek eta, bestetik, 1956ko Legeak hiri erreserbarako lurzoru gisa kalifikaturikoek. Gaur egun, lurzoru mota horretan obra pribatuaren hirigintza gauzatzen da; bestela esanik, lurzoru horretan urbanizatzeko eskubide pribatua gauzatzen da, lurjabeen ekimenez kasuan kasuko plan partzialak garatu eta beteta. Geroenean, 1975eko eraldaketak egitaraupeko lurzoru urbanizakorra eta egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorra bereizi zituen. Bereizketa horrekin, 1956ko Legearen sistemak ekarritako arazoa konpondu nahi zen. Egin-eginean ere, lege horrek hiri erreserbarako lurzoru gisa kalifikaturiko lurretan, hirigunetik urrun zeuden lurrak garatu ziren hiri inguruko lurrak baino lehen. Azken horiek «lugorri» gisa utzi ohi ziren, euren prezioa igo arte. Prozesu horri «saltoka egindako urbanizatze» izena eman zitzaion eta, beraren bidez, lurjabeek etekin handiak lortu zituzten. Administrazioak, ordea, lurraldearen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu