Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 97

400

RAMÓN PARADA

guzti-guztiak horren barne sartuta— okupatu, erabili, transformatu eta garatzeko eredua honako datuak kontutan hartu gabe eratu dela: a) lurralde horren ezaugarriak (uhartea den ala ez, menditsua den ala ez eta abar; izan ere, hirigintza eredua ezin daiteke berdina izan uharteetan eta penintsulan, ezta Gaztela eta Euskal Herrian ere, azken horretan ez baitago lurzoru egokirik proiektuko plangintzaren arabera); b) lurraldea okupatu eta bertan geratzeko ohiko kultur jarraibideak (barreiatze eredua versus kontzentratze eredua); c) lurzoruak ekologi eremu gisa dituen ezaugarriak (lurzorua ez da magnitude homogenoa eta horren erabilpena ezin daiteke antolatu ikuspegi bakarretik, alegia, hirigintzaren ikuspegitik). Edozein kasutan, aintzatetsi behar da aurreko zurruntasunarekin konparatuz, lege proiektuak aurrerapausoa ekarri duela ohiko ezarkuneetarako lurzorua dagoela baieztatzean; lurzoru horri dagokionez, autonomi erkidegoetako legeriak bestelako eraentza berezia ezar dezake, hau da, hiri lurzoruarentzat orokorrean ezarritakoak baino karga gehiago dakarren eraentza berezia. Jarraian lurzoru mota bakoitzaren irizpide eratzaile eta eraentza juridikoak aztertuko ditugu xehetasunez.

A) Hiri lurzorua Hiri lurzorutzat ondokoak hartzen dira: ibilgailuentzako sarbidea, ur hornikuntza, uren hustuketa eta elektra energiaren hornidura izateagatik, plangintza orokorrak mota horren barne sartu dituen lurrak; plangintza orokorreko antolaketaren arabera eraikitzeko modukoak diren guneen bi herenak eraikita izatearen ondorioz, antolaketa sendotua duten lurrak; eta, azken buruan, plangintza betetzean, urbanizazio osagai horiek lortzen dituzten lurrak (1992ko testu bateginaren 10. art.). Plangintza orokorrik gabeko udalerrietan, berriz, Hiri Lurzorua Mugatzeko Proiektuan sartu diren lurrek osatzen dute hiri lurzorua. Proiektu hori udalak tramitatu eta autonomi erkidegoak onetsi behar du eta, bertan agertzeko, lurrek baldintza hauek bete behar dituzte: ibilgailuentzako sarbidea, ur hornikuntza nahiz lehen aipaturiko beste urbanizazio osagaiak izatea, edota gune aske eta bideek okupatu gabeko luze-zabaleraren erdia eraikita duten aldeetako lurrak izatea. Azken buruan, hiri lurzorutzat hartutako lurrak eraikitzeko modukoak izan daitezen, lur horiek orube izaera lortu behar dute. Horretarako, lur horietan gauzaturiko urbanizatzea arau batzuen arabera egin behar izan da, hain zuzen ere, plangintzak kasuan-kasuan ezarritako gutxieneko arauen arabera. Plangintzarik egon ezean, edota plangintzak horrelako araurik zehaztu ezean, hiri lurzoru kalifikazioa lortzeko behar diren zerbitzuak izateaz gain, lurrak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu