Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 87

390

RAMÓN PARADA

1956az geroztik Espainiako hirigintzak printzipio horien eragina jasan du eta horren aurka ez da ezer egin.

6. ENPRESA HIRIGINTZAREN ITZULERA. JARDUKETA INTEGRATUEN GARAPENERAKO EGITARAUAK, VALENTZIAKO ERKIDEGOAN Valentzian hirigintza jarduerari buruz azaroaren 15ean emandako 6/1994 Legeak sistema berezia arautzen du, urbanizatze prozesuari ahalik eta lurzoru gehien eransteko. Sistema horren ardatza da, izan ere, «jarduera integratuen garapenerako egitarau» izeneko plangintza tresna. Horrek hautsi egiten ditu planen egitura zurruna eta planotan agertzen diren hirigintza faseak. Berrikuntza moduan, egitarauak elementu eragile hau sartzen du hirigintza prozeduran: «agente urbanizatzailea» (elementu horrek prozedura horretan du eragina, legamiak ogi-orean eragina duen moduan). Agente horien eginkizunen artean ditugu, besteak beste, proposamenak egin, borondateak bateratu eta jabeak bultzatzea, lurzoruak transforma ditzaten. Hor esandakoa elkarlehiako merkatuan gertatzen da. Ezbairik gabe, mekanismo horren bitartez lurzoruen eskaintza handitzen da, eta hala gertatu izan da Valentziako erkidegoan. Ezin baiezta daiteke, ordea, mekanismo horren ondorioz lurzorua zentzuz erabiltzen denik. Legearen hitzaurreak dioenez, «lurzorua ez zaio urbanizatze prozesuari eransten plan orokor edo partziala huts-hutsean onartuz (…). Eransketa hori (…) planaren beste elementu batek zehazten du, hain zuzen, egitarauak (…). Egitarauak, ez du lurzorua kalifikatzen, ez du lurzoruaren destinoa arautu edo antolatzen (…); egitaraua agiri arrunta da eta horrek hirigintza kudeaketarako prozesua baino ez du planifikatzen (…). Egitarauaren bereizgarria hauxe da: egitaraua onartzeko beharrezkoa da egitarauaren suspertzaileak bere gain hartzea egitaraua epe eta baldintza jakinetan garatzeko konpromiso eragingarri eta borondatezkoa. Behin egitaraua onetsi ondoren, horren suspertzailea agente urbanizatzaile bilakatzen da. Egitaraua enpresario pribatu batek suspertu badu (egitaraua zeharka kudeatzeko), enpresario horrek berak hartutako konpromisoa bermatu behar du, Administrazio kontratariek bermatzen duten modu berean. Kontrara, Administrazioak egitaraua zuzenean suspertzen duen kasuetan, egitaraua onetsia izateko Administrazioak haren antzeko konpromisoa hartu behar du. Horrelako kasuetan, fondo publikoek bermatzen dute konpromiso hori (…). Egitarauok ekimen publiko zein pribatuaren ondorioz egin daitezke. Egitarauari buruzko informazioa jendaurrean agertzen den epean, horren aurkako alegazioak egin edota horren hautabide teknikoak aurkez daitezke. Epe


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.