384
RAMÓN PARADA
tzen ez duten jabeek kalte handiak jasaten dituzte eta horrek bidegabeko bereizkeria erakartzen du.
5. ESPAINIAKO HIRIGINTZA SISTEMAREN EGOERA, NABARMENKERIAREN ETA IRAGANERAKO ITZULERAREN ARTEAN. ELKARLEHIA DEFENDATZEKO AUZITEGIAK ETA ADITUEN BATZORDEAK EMANDAKO TXOSTENAK Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak ezarri eta 1975, 1900 eta 1996ko eraldaketek azterturiko hirigintza sistema ez-zuzena da nabariro, sistema horrek jabeei tratu desberdina ematen dielako. Horrez gain, sistema horrek ez dio konponbiderik eman eraikitze beharrizanak asetzeko behar diren orubeen hornikuntzari buruzko arazoari, eta halaxe adierazi izan da 1975 eta 1990eko legeen zioen azalpenetan. Sistema horrek, bada, espekulaziozko mugimendu geldiezinak eta ustelkeri giroa eragin ditu: sistema horren itzalean, udalek dituzten sarrerarik gogorrenak dira planek sortarazitako eraikikortasunen truk jabeek ordaindu behar dituzten kuota-zatiak eta, gainera, udalek parte hartzen dute hirigintza hitzarmenen negoziazioan. Horrela, planak ez dira egiten hirigintza beharrizanak bakarrik asetzeko, ezpada behin betiko ments edo defizitak dituzten toki erakundeen kutxak betetzeko. Berebat, sistema hori konplexu eta ulergaitza da eta, horretan, esparru publikoa eta pribatua nahasturik agertzen dira. Horrez gain, sistema horrek Ondasun higiezinen jabetzari buruzko zuzenbidea kolokan jarri du, urbanizatze eta eraikitze eskubideak «ahalik eta arinen» bete beharreko eginbehar bihurtuz. Arean, Administrazioak berak agintzen du eginbeharron betepena, desjabetzapena dakarren zehapenaren mehatxupean; hori horrela bada ere, zehapen hori ez da egun aplikatzen. Inguruabar horiek guztiek kezka larriak erakarri dituzte eta, horien eraginez, sistema hori eraldatzeko proposamenak egin dira. Proposamenok euren artean guztiz kontrakoak dira; horietatik batzuk mutur-muturreko (hots, anarkiarako bidean den) liberalismoan oinarritzen dira eta beste batzuek, aldiz, iraganera itzultzeko joera agertzen dute. Proposamen horiek erabat desberdinak izan arren, horiek guztiek Lurzoruari buruzko Legearen oinarrizko egiturak errespetatzen dituzte. 1956ko Legearen hirigintza sistema ukiezintzat jo bazen ere, 1994. urtean herri erakunde batek, hain zuzen, Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiak bekoz beko eraso egin zion sistema horri, «Zerbitzuetan elkarlehia askea bultza eta monopolioek eragindako kaltea urri deza-