Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 67

370

RAMÓN PARADA

sunak nabariak dira, bi-biotan ondoko sailkapena egiten baita, balorazioaren ondoreetarako: hasierako balioa, igurikimen balioa (1953ko aurreproiektuak beste esamolde adierazgarri hau erabili zuen: balio gorabeheratsua), hirigintza balioa eta merkataritzakoa (1953ko aurreproiektuak ez zuen aipatu ere egiten azken hori). LARA POOLek esandakoaren harira, «Espainiako legegilea txunditurik geratu zen Britainia Handiko testuaren ustezko perfekzioa ikusirik eta, ohitura zahar bat oinarri hartuz, Espainiako legegileak testu hori itzultzeari ekin zion. Itzuli ere, aurrean aipatu dugun hizkera edo nomenklatura itzuli izan zen eta beste behin ere Italiako esaera zahar hau ekarri zen hizpidera: “traduttore, traditore”». Labur bilduz, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak derrigorrezko desjabetzapenaren balioespena kalkulatzeko, gogoan hartzen ditu planen ondorioz sorturiko aprobetxamendu eta gainbalioak, eta hori ez da logikoa inondik inora. Horretara, lege horrek erabilitako irizpidea ez da onartu, ez Espainiako legeria historikoan, ezta Frantzia eta Italiako legerietan ere.

2. HERRI LANEN HIRIGINTZARI BURUZKO AGERPENAK, ZUZENBIDE KONPARATUAN Goian aztertu dugunaren arabera, Espainiako hirigintzaren jatorria Mussoliniren Legean dugu gehienbat; hala ere, Espainiako hirigintzak Italiakoak baino bereizkeria gehiago dakar, bai eta, gizarteari begira, atzerapen gehiago ere. Hori argituta, orain aztertu behar dugu ea aurreko ereduak (horretan, hirigintza herri lan da; urbanizatzeko eskubidea herri ahalgoa da eta ez, ordea, jabetza eskubideak dakarren ahalmena; eta, azkenik, hiria sortzeagatiko onurak hiriak berak eskuratzen ditu. Eredu hori liberalek ezarri zuten, XIX. mendean) Zuzenbide konparatuan indarrik izan duen eta gaur ere indarrik duen. Jarraian azalduko dugunez, eredu horrek badu indarrik Zuzenbide konparatuan: Erresuma Batuan, urbanizatze prozesua gauzatzeko, 1974ko Community Land Actek herri lanen monopolio sistema ezarri zuen; horrek antz handia zuen Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeak eta horren ostean Lurzoruari buruzko 1956ko Legera arte emandako legeriak zabaldura planak betetzeko ezarri zuten sistemarekin. Lehenengoaren arioan, udalak berak eskuratu behar zuen hiriaren zabalkuntza beharrizanak hamar urtetan asetzeko adina lurzoru. Eskuraketa hori egiteko, lurzoruaren erabilpen balioa —edo une horretan zuen erabilpenarena— hartzen zen oinarri (existing use value) eta, horretan, ez ziren konputatzen lurzoru horren hirigintza nahiz eraikuntza igurikimenak. Lurzorua enpresa urbanizatzaileei adjudikatzen zitzaien, lehiaketa-enkantearen bitartez; enpresok lurzorua transformatu eta saldu edo ber-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu