356
RAMÓN PARADA
na) eta, bestetik, lurzoruaren jabeari buruzko estatutu juridikoarekin lotutako eskumenak. Aurrenekoei dagokienez, autonomi erkidegoek eskumen arau-emaile osoa dute eta estatuak, ordea, ez du inolako eskumenik. Bigarrenei dagokienez, estatuak eskumena du, oinarrizko baldintza batzuk finkatzeko, baldintza horiek berdintasuna berma dezaten, jabeen eskubide eta eginbeharrak egikaritzean. Horrek ez du esan nahi, ostera, estatuak lurralde osorako eraentza juridiko eraberekorik ezar dezakeenik. Edozein modutan ere, «oinarrizko baldintza» horiek ezin dira identifikatu «oinarrizko legeria», «oinarriak» edota «oinarrizko arauak» adierazmoldeekin; horretan ageri-ageriko da aztergai dugun epaiak estatuaren kontra duen joera. Auzitegiaren iritziz, estatuak oinarrizko baldintzak arautu arren, ezin du arauketa oso eta buruturik eman, kasuan kasuko eskubide eta eginbeharrari buruz. Horregatik, autonomi erkidegoek arauak onets ditzakete, ondasun higiezinen gaineko jabetza eskubideari buruzko eraentza juridikoaren inguruan. Hori dela eta, auzitegiak ondorio gisa adierazten du hirigintzaren alorrean autonomi erkidegoek ahalgo arau-emaile zabala dutela: batetik, autonomi erkidegoek gaitasuna dute, hirigintzaren inguruko jakintzagai klasikoak arautzeko (antolamendua, kudeaketa eta diziplina); eta, bestetik, estatutuetan oinarrituz, jabetza eskubideari buruzko eredu osoa itxura dezakete, baldin eta eredu hori ez bada estatuak orokorrean finkatu dituen oinarrizko baldintza (printzipio orokor) horien aurkakoa.
B) Ezeztapenak unean-unean duen norainokoa Berriz ere gogoratu beharra dago hurrengo bereizketa orokorra: lehenik eta behin, jabetza eskubideari estu-estu lotuta agertzen diren arauak eta, hurrenik, hiriaren antolamenduari eta beraren teknikei buruzko arauak. Bereizketa hori aintzakotzat harturik, testu bateginak baliozkotzat jo ditu 1975ean ezarritako hiru lurzoru motak (hiri lurzorua, lurzoru urbanizakorra eta lurzoru urbanizaezina). Kalifikazio hori oinarrizkotzat hartu da; gainera, kalifikazio horrek ez die kalterik egiten autonomi erkidegoen eskumenei, ez baitu aldez aurretik zehazten hirigintza eta lurralderako eredu jakinik. Lurzoru urbanizaezinari dagokionez, auzitegiak estatuaren eskumenaren barruan jaso ditu honakoak: batetik, 1992ko testu bateginaren 15. art.ak lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko ezartzen dituen debekuak eta nekazaritzako legeriaren aurka lurzoru hori zatitzeko debekuak (16. art.); eta, bestetik, lurzoru urbanizaezinaren gain babes bereziko guneak ezartzeko ahalmena. Ahalmen hori estatuaren eskumenen artean sartzeko arrazoia ez da izan ingurugiroaren babesa estatuaren eskumena izatea; arrazoi hori hasiera-hasieratik baztertzen da. Aitzitik, horretarako arrazoia izan da arauketa hori hiri jabetzaren oina-