Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 51

354

RAMĂ“N PARADA

uztailaren 25eko 8/1990 Legearen eraldaketa albo batera utziz; ildo horretatik, 1990eko uztailaren 12ko Dekretuaren bitartez, bateratu egin ziren Kataluniako Parlamentuak ordura arte onetsitako lege zehatz guztiak. Bide beretik, Valentzia estatuaren legeriatik aldendu zen, 1994ko azaroaren 15eko Legea onetsi zuenean. Horrekin, Valentzia tradizio hobera itzuli zen nolabait, nahiz eta halakorik aitortu eta aipatu ez; izan ere, urbanizatzailearen eginkizuna onartu eta, horrekin, biziro murriztu zen ordura arte hiri lurzoruaren eta lurzoru urbanizakorraren jabeak zuen protagonismoa. A) 1992ko testu bateginaren konstituzioaurkakotasuna adierazteko zioak Egoera horretan, Konstituzio Auzitegiak bere iritzia eman du, Lurzoruaren Eraentzari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen, hau da, ekainaren 26ko 1/1992 Errege Dekretu-Legeak onetsitako testu bateginaren konstituziotasunari buruz. Iritzi hori testuaren baliozkotasunaren kontrakoa izan da bete-betean. Arean bere, autonomi erkidegoei bide eman zaie euren erara hirigintzarako eredu juridikoa ezartzeko. Horretara, eredu hori eta orain arte indarrean egon dena guztiz desberdinak izan daitezke. Estatuak, askoz jota, ondasun higiezinen jabetzari buruzko estatutuaren printzipio nagusiak finka ditzake orokor-orokorrean, printzipio horiek jasotzen dituen legea emanez, autonomi erkidegoek printzipio horiek gara ditzaten. Berebat, estatuak arau ditzake legeria zibilean sartzeko moduko autu zehatz batzuk ere, hala nola, derrigorrezko desjabetzapena, balorazioak, Administrazioaren ondare erantzukizuna, jabetzaren erregistroak, notariotzarenak eta, azkenik, kontsultarako antolaketa zentrala. Harako epaiaren ondoriorik ikusgarriena izan da Lurzoruari buruzko 1992ko Legearen testu bategina baliorik gabe uztea, testu horren manuetatik 100eko 20 izan ezik. Molde berean, modu iragankor eta ordeztailean ÂŤberpiztuÂť egin dira Konstituzioaren aurreko 1976ko testua eta hori osatu edo garatzeko arauak. Testu bateginaren zatirik handiena deuseza dela adierazteko, KAk bi argudio erabili izan ditu. Lehenik eta behin, estatuak ez du eskumenik, hirigintza bezalako arloetan arau ordeztaileak emateko, autonomi erkidego guztiek bereganatu baitute arlo horien gaineko eskumen esklusiboa. Bigarrenik, auzitegiak dioenez, estatuak eskumen esklusiboa du, oinarrizko baldintza batzuk arautzeko, baldintza horiek berdintasuna berma dezaten, lurzoruaren gaineko jabetza eskubidea egikaritzean (EKren 149.1.1. art.). Zernahi gisaz, estatuak neurriz kanpo erabili du eskumen hori, Espainiako lurralde osoan hirigintza eredu homogeneoa ezartzeko. Eredu horrek hautsi eta urratu egiten ditu autonomi erkidegoek hirigintzaren alorrean dituzten eskumen esklusiboak. Konstituzio Auzitegiaren iritziz, konstituzioaurkakotasuna adierazteko lehenengo arrazoia jarraikoa da: estatuak ezin du arauketa ordeztailerik eman, autonomi erkidego guztiek bereganatu dituzten eskumen esklusiboetan. Ho-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.