Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 41

344

RAMÓN PARADA

3. UDALERRIAK HIRIGINTZA GAINBALIOAK ZATI BATEZ BERRESKURATZEA, JABEEN ZAMAK GEHITZEA ETA LANDA LURZORUAREN EDO LURZORU URBANIZAEZINAREN GAINEKO IUS AEDIFICANDIA EZABATZEA, 1975eko ERALDAKETAREN ONDORIOZ Lurzoruari buruzko Legeak porrot egin zuen argiro-argiro. Horixe baieztatu zuen gardentasun osoz maiatzaren 2ko 19/1975 Legearen zioen azalpenak. «Espainiako hirigintzaren egoera aztertuz gero, hurrengoa ondoriozta daiteke —zioen azalpen horrek baieztatu duenez—: azken urteotan kudeaketa ahaleginak egin badira ere, eta lurzoruaren merkatua arautzeko diru kopuru handiak inbertitu diren arren, hiri garapenerako prozesuaren ezaugarri nagusiak izan dira, oro har, hiriguneen dentsifikazio larria, ingurualdearen nahas-mahasa, hirigintza arauen ez-betetzea eta hirien hazkunderako beharrezkoa den lurzorua bidegabe garestitu izana». Zioen azalpen horri helduta, halako ezaugarrien arrazoi zehatzak dira, besteak beste, hirigintza prozesuaren prezio gehiegia eta lurzoru urbanizatuaren eskasia. Arean bere, «ondokoak dira, batik bat, eskasia horren eragile: planak eurak, noiz eta horietan hiri garapenerako gaitzat jotzen den lurzorua nahikoa ez denean, elkarlehia zentzuzkoaren arabera demandaren beharrizanei aurre egiteko; lehenengo eta bigarren mailako azpiegituren askieza; lurzoruari buruzko eraentza juridikoa, eraentza hori ez baita behar besteko bultzagarria izan, jabeek, merkatu horretan duten nagusitasunaz baliatuz eta lurzorua atxikiz, izan dituzten abantailei begira; eta, azkenik, planen betepenerako arauak, arau horiek ez dituztelako ondo koordinatu inbertsio publikoak eta inbertsio pribatuak, eta ez dituztelako bateratu jarduketarako arintasuna, eta etekin eta zamen banaketarako justizia». Espekulazioaren kontrako politika egiteko, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak hurrengo baliabideak erabili zituen: batetik, lurzoruaren ondare publikoek zuten gaitasuna, lurzoru horren merkatua arautzeko; eta, bestetik, eraikinbako orubeen derrigorrezko besterentzeari buruzko arauketa. Baliabide horien urritasuna zalantzaezina da. 1975eko legegileak, horratik, ez zuen aitortu nahi porrotaren arrazoiak izan zirela, bai hirigintzaren sistema bera, alegia, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak obra pribatzutzat jo zuen sistema hori, baita derrigorrezko desjabetzapenen ziozko balorazio sistema ere,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.