HIRIGINTZAREN PRIBATIZAZIOA LURZORUARI BURUZKO 1956ko LEGEAN…
341
daraztea. Kontrara, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeaz geroztik, plangintzak eraikuntza arautzen du udal mugarte osoan. Horregatik, plangintza hori aldaraz edota berrikus daiteke, administrazio arauak eta araudiak berrikusteko modukoak diren ginoan. Hori dela eta, hirigintzarako plan berriak onetsi ahala, aldarazi egin dira, bai udal eraikuntzarako ordenantza zaharrak, bai eta gauzatutako obren proiektuetara bildutako aginduak ere. Aldarazpen horrekin, eraikikortasun handiagoa lortu nahi izan da. Horrek, aiurri berean, errentamenduei buruzko legeria suspertu du; lege horri helduta, jabeek kontratua hutsal dezakete, euren etxebizitzen eraikikortasuna handituz gero. Inguruabar baten eta bestearen ondorioz, Espainiako hiri ederren zabalgune zein hiriguneak (Valladolid, Palentzia, Ourense, Coruña eta beste hainbat hiri nahiz hiribildutakoak) suntsitu egin dira, Lurzoruari buruzko Legearen agindupean eta berak ezarritako plangintzak aplikatuta. Hiri horietan, lehengo eraikinak errautsi —askok ehun urte baino gutxiago zuten— eta hirigintzarako aprobetxamendu gehiegi ezarri da, Lurzoruari buruzko Legeak horretarako aukera ematen duelako. Egungo egunean dagoen plangintza askatasunarekin ere, gerta daiteke halakorik. Plangintza askatasun horretan oinarritu dira —meritudun salbuespen garrantzitsuak badira ere— funtzionarioen zein arkitektoen bidegabekeria eta ezjakintasuna, espekulatzaileen presioa eta politikoen ustelkeria.
2. SISTEMA BERRIAK ERATORRITAKO ESPEKULAZIOARI AURRE EGITEKO NEURRIAK: ERAIKINBAKO ORUBEEN ERREGISTROA, UDALAREN LURZORU ONDAREA ETA HERRI LANEN HIRIGINTZA, GIZARTE ETXEBIZITZENTZAT ETA INDUSTRIALDEENTZAT Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak obra pribatutzat eta jabe jakin batzuen negoziotzat hartu zuen urbanizatzea. Gorago ikusi dugunez, horrek berez eragin zuen oligopolioak sortu, orubeak atxiki eta lurzoruaren merkatuan espekulatzea, lurrak gutxitu eta garestituz. Ondorio kaltegarri horiei aurre egiteko, hiru prozedura asmatu ziren: aurrenekoa, eraikinbako orubeen erregistroak sortzea; hurrena, udalaren lurzoru ondarea eratzea; eta, azkena, urbanizatzearen inguruko sistema zaharrari, hain zuzen ere, urbanizatzea herri lan gisa hartzeko sistemari eustea. Zernahi gisaz, sistema hori gizarte etxebizitzak egiteko bakarrik erabili zen, beti ere, hiri lurzorutik eta lurzoru urbanizakorretik at; lehen esan dugunez, hiri lurzorua eta lurzoru urbanizakorra jabeen oligopolioari erreserbatu zitzaizkion, errenta eta salmenta askeko hirigintza gisa.