Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 37

340

RAMÓN PARADA

tartez zehazturiko prezioen truk; horrek berez zekarren hirigintza igurikimenak eta hirigintza aprobetxamenduak gogoan ez izatea. Sistema horretan, beraz, jabetza pribatuak ez du defentsa biderik. Horrek ez du esan nahi, ordea, aurreko sistema horretan antzeman zitekeenik Lurzoruari buruzko Legeak ezartzen duen joera. «Joera horren baitan, erabilera igurikimenek edota bihar-etziko errentek jardun behar dute; horrela, igurikimen edota errentok balio erantsiak dira funtsaren egungo balioari begira. Edu berean, gainbalioa, hots, urbanizatze inbertsioaren emaitza nagusi izango dena, bidegabe zenbatzen da, esangura hertsian gainbalio hori zenbaketatik kanpo geratu behar delako; izan ere, proiektatutako obren ondorioz gainbaliorik izanez gero, gainbalio hori, neurri handi batean, gizartearentzat izan behar da, arauketa fiskal egokia aplikatu eta gero». «Zinez —badirau zioen azalpenak, ikaragarrizko manikeismoa erabiliz—, egiazko prezioen ordez, espekulazio prezioak erabili nahi izan dira eta, horiek lortu bitartean, ezinezkoa da edo, osterantzean, luzatu egiten da lurren gaineko jabetzaren mobilizazioa. Beste hitz batzuekin adieraziz, eragotzi egiten da lurrak zatitzea, bai eta lurzatiketa horren ondorioz sortutako orubeak saltzea eta bertan eraikitzea ere. Bide beretik, lurren merkatua ez da asetzen, ez baitago zentzuzko prezioen truk egindako eskaintzarik». Hala eta guztiz ere, eraldaketaren benetako arrazoia izan da jabetza eskubidearen baitara biltzea urbanizatze eskubidea; lehen, urbanizatze eskubide hori monopoliopean eta sozializaturik edota udalekoturik zegoen. Helburu hori ageri-agerian jartzen da, hurrengoa baieztatzen denean: «Landa lurra orube bihurtzeak etekinak dakartza eta etekin horiek guztiz zilegiak dira, jabeak ordaindu baditu hobekuntza hori sortarazi duen urbanizatzea eta horren ondoriozko balio gehinkuntza». Legegileak, bada, ahantzi egiten du urbanizatu edota eraikitzeak ez duela etekinik eratortzen. Aitzitik, etekinak plangilearen eginkizun zehatz horretatik sortzen dira, hots, lurren kalifikaziotik eta plangintzaren bidez Administrazioak eratxikitzen dituen eraikikortasunetatik.

E) Plangintzaren aldarazpenak, eta hiribildu eta hirien fisonomia aldatzeko aukera Lurzoruari buruzko Legeak badu beste ondorerik, eta hori ere oso makurra. Lege horren zioz, hirigintzaren plangintzarako tresna berriak ezartzen dira, zaharren ordez. Lehen, hiria berritu eta handitu egiten zen, barne, zabaldura edota hedapen berrikuntzarako obren proiektuekin bat etorriz. Proiektu horiek hirigintza aprobetxamendua arautzen zuten behin betiko; proiektuok bete eta gero, horiek ez ziren berriz azaltzen, ez baitzen zentzuzkoa eurok al-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu