Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 31

334

RAMÓN PARADA

banístico español, Montecorvo, Madril, 1973; FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ, T. R.: Manual de Derecho urbanístico, 12. arg., Madril, 1997; El desconcertante presente e imprevisible y preocupante futuro del Derecho urbanístico español, REDA, 94, 1997; PAREJO ALFONSO (koordinatzailea): El urbanismo hoy, Madril, 1997; GONZALES BERENGUER: La Ley del Suelo después de la Sentencia del TC de 30 de marzo de 1997, Madril, 1997; PAÍS RODRÍGUEZ: La conflictividad urbanística tras la STC 61/1997; TALDE LANAK: La política del suelo en el siglo XXI. Intervención o liberalización, CEMCI, Toki Administrazioari buruzko gaiak, Madril, 1995eko apirila; Siglo y medio de Urbanismo en España, in Ciudad y Territorio, 107–108 zk., Susperketa Ministerioa, Madril, 1996.

1. HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN OINARRIAK LURZORUARI BURUZKO 1956ko LEGEAN Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak hamaika berrikuntza ekarri du. Berrikuntza horien artean adierazgarria izan da udal lurralde osoari eta, areago oraindik, estatuko lurralde osoari buruzko plangintza sistema bere luze-sakonean finkatzea. Horrela, hirigintza eginkizunaren gainean, beste eginkizun zabalago bat ezarri da, alegia, lurraldea antolatzeko eginkizuna. Zinez, hala gertatu da. 1956ko Legea onetsi baino lehen, plangintza-aginduek definitu besterik ez zuten egin urbanizatze proiektu publikoak gauzatzeko zabalgunea. Zabalgune horretatik kanpo, udal lurraldean ezin zen burutu urbanizatze proiektu publikorik; hala eta guztiz ere, ordenantzen arabera, bazegoen nolabaiteko aukerarik, zabalgune horretatik kanpo ere eraikitzeko.

A) Urbanizatzeko eskubidea, eskubide pribatu oligopoliko gisa Berrikuntza garrantzitsua izan da, beraz, udalaren antolamendurako plan orokorrak arautzea. Plan horien bitartez, aldez aurretik eta modu formalez finkatu da zeintzuk izango diren udal lurralde osoaren gain gauzatu beharreko hirigintza jarduera eta eraikitze jarduera. Zernahi gisaz, Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen ezaugarri nagusia izan da ondasun higiezinen gaineko jabetzari buruzko estatutua erabat aldatzea, jabe jakin batzuen mesedetan. Jabeok dira, hain zuzen ere, hiri lurzoruaren jabeak eta hiri erreserbaren jabeak (hiri erreserba horri orain lurzoru urbanizakor deritzo). Antolamendurako Plan Orokorrean baitaratutako agindu generikoekin bat etorriz, jabe horiei jarraiko eskubideak eratxiki zaizkie: urbanizatzeko eskubidea, hiriak sortzeko eskubidea eta, planetan ezarritako eraikikortasunen arabera, urbanizatze obrek eratortzen dituzten gainbalioak bereganatzeko eskubidea ere.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.