Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 24

HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN JATORRIAK ETA LEHENENGO EREDUA…

327

5. TXIROENTZAKO HIRIGINTZA. HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZEI BURUZKO POLITIKA EZARIAN BEREIZTEA Hirigintzaren sistema liberala kalitatezko hirigintza zen. Sistema hori bideratuta zegoen goiko klaseek eta klase ertainek behar zituzten etxebizitzak egitera eta, horretarako, orubeak sortzen zituen, merkatuan egindako eskariaren arabera. Hala eta guztiz ere, hirigintza horrek ez zituen asetzen langileen edo klase baztertuen beharrizanak. Merkatuak berak luzarora arazo hori konpon zezakeen arren (eraikitzeko betebeharra daramaten lurzoruen eskaintza handituz), egonezinaren egonezinaz hirigintza «ongintza» agertu zen, arazoari irtenbidea emateko. Horrela, Administrazioak orubeak laga zituen, etxebizitzak merke eraikitzeko. Borboitarren itzulera gertatu ostean, Langileentzako Auzuneak Eraikitzeari buruzko Lege Proiektuaren aldeko irizpena lortu eta Senatuak Kongresura bidali zuen lege proiektu hori, 1878ko abenduaren 10ean. Horixe izan zen herri botereen zuzeneko jarduketarako lehen urratsa. Proiektu horretan, Administrazioaren jarduketaren norainokoa zabaldu zen; horretara, zerga laguntzak eman ez ezik, Administrazioak bere gain hartu zuen modu aktiboan jarduteko politika: Administrazioak lurrak lagatzen zituen, sozietate edo norbanakoek langileentzat auzoak eraiki zitzaten eta auzo horietako etxebizitzen salmenta nahiz errentamendu prezioa aldez aurretik finkatzen zuen. Hari horretan, etxebizitzen sustapen publikoa edo mistoa —publikoa zein pribatua— gertatzen zen eta, horietan, estatua eta udalak ziren lurzoruaren hornitzaile. Auzo horiek egiteko proiektuak ezartzen zuen bertan agindutakoa hirigintza esparru orokor baten barruan garatu behar zela nahitaez; horrekin, zerbitzuz hornituriko auzoak eratzen ziren eta ez, ordea, hiribarren baztertuak. Proiektuari helduz, xede hori iristeko ezin ziren harako auzoak herrietatik urrun eraiki. Ildo berean eta ahal zen neurrian, auzo horiek eraiki behar ziren orduko eginda zeuden eraikinen artean; hala izanez gero, auzo horiek lortuko zituzketen herri handien laguntza eta, bidenabar, udalek herri horietako auzotarrei ematen zizkieten zerbitzuak. Atzenean, proiektuak zehapen garrantzitsuak barneratzen zituen, dela eraikitzeko epea urratzen zenerako, dela lurrei erabilera egokia ematen ez zitzaienerako. Horien arioan, eraikinak egiten ez baziren proiektuak zehazturiko epean, Gobernuak kobratzen zuen errentamenduaren balioa, emakida eman zenetik; bestalde, edozein kari zela bide, lurrak ez baziren erabiltzen horien emakida eragin zuen helburua lortzeko, aurreko jabeek lurron jabetza berreskura zezaketen. Dena den, Kongresuak ez zuen proiektu hori onetsi eta ekimen garrantzitsu hori bertan behera geratu zen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu