Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 239

542

RAMÓN PARADA

bestelako hiri osagaien arteko distantziari buruz finkatutakoa; gainera, erabilera ezeroso, osasungaitz edo arriskutsuen inguruko xedapenak hasuten dituzten obra nahiz instalazioak errausteko eska dezakete, xedapen horien zuzeneko helburua bada gainerako finken erabilera babestea» (ikus 1992ko testu bateginaren 266 eta 305. art.ak). Hirigintza urratzea jasan duen auzotarrak administrazio bidean egikari dezake bere eskubidea. Halaber, auzotar horren jabetzari kalte egiten bazaio nola edo hala, adierazpeneko akzioak egikaritzeaz gain, edukitza atxiki edo berreskuratzeko interdiktuak erabil ditzake, bai eta obra berriari zein aurri obrari buruzko interdiktuak ere, Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera. SÁINZ MORENOk ondokoa adierazi du Madrilgo Probintzi Auzitegiak 1974ko azaroaren 12an emandako epaiaren inguruan: obra kaltegarria lizentziaren babespean egoteak eragozpen ugari dakartza goian aipaturiko akzio plenario eta sumarioak egikaritzeko. Bada, «gainontzekoari kalterik egin gabe» klausulak agerian uzten duenez, lizentziak ez ditu oinarrizko harreman zibilak aldatzen, are gutxiago, lizentzia ematean Administrazioak «egitate bidez» jardun badu, hau da, indarreko arauak ageri-agerian urratuz jardun badu. Epai horrek erabilitako argudio horiei, beste hau gehitzen die autoreak: interdiktuaren bidez, Hirigintza zuzenbidea betetzen ez duten obrak babesten direnean, Zuzenbide pribatuaren arloan erabiltzen den teknika bera erabiltzen da, hain zuzen ere, auzotartasun, zortasun eta gutxieneko distantziaren gaineko harremanei nahasmendua eragiten dieten egintzen kasuan erabilitakoa. Kode Zibilaren hainbat manutan, «araudi eta ordenantza orokor eta tokiko»etara jotzen da, jabetzaren inguruko mugapen horiek zehazteko. Halako kasuetan, argi dago araudi eta ordenantzak urratuz egindako obrak gerarazi egin daitezkeela interdiktuen bidez eta, egia esateko, sarritan gertatzen da hori.

8. ZIGOR BERMEA. HIRIGINTZA DELITUA Zigor zuzenbide eta justizia beti izan dira kontutan hirigintza legezkotasunaren babesean. Hirigintza urratzeak, izan ere, hainbat delituren barruan sar daitezke, besteak beste, kalte delitu, prebarikazio delitu (legearen aurkako administrazio egintzen kasuan), funtzionario-eroskeria delitu eta faltsutze delituetan. Dena dela, Zigor zuzenbide eta justizia lozorroan egon dira urteetan zehar, harik eta azken urteotan iratzarri diren arte. Horrela, ustez legearen aurkakoak diren obra eta lizentzien aurka erreakzionatu da, prebarikazio kereilen bidea erabiliz. Aurreko Zigor Kodeak (385. art.) honakoa ezarri zuen delitu horren inguruan: «… jakinaren gainean, administrazio gaiaren gaineko ebazpen ez-zuzena ematen duen funtzionario publikoa». Hariari segiz, hain-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.