ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA…
541
elkarte bati. Epai horren arabera, «epaileak erabaki behar du, kasuan-kasuan, zeintzuk diren hirigintzako akzio publikoa egikaritzeko gehieneko mugak, epaitzen ari den kasuan Kode Zibilaren 7.2. artikuluan ezarritako kontzeptuak aplikatuz». Eskubideaz abusatu delako presuntzioa frogatzeko bidean, ondokoa adierazi du 1989ko azaroaren 2ko epaiak: «… salatzaileak ezin du frogatu eraikin horrek kalterik egiten dionik eta, ondorioz, argi dago salatzaile horrek sentimendu pertsonalek bultzaturik jardun duela. Hortaz, gogora ekarri behar da 1980ko urtarrilaren 22ko epaiak jasotako doktrina; horren arabera, akzio publikoa (Lurzoruari buruzko Legeak jasotakoa) egikaritzearen helburua gainontzekoari kalte egitea bada eta ez, ordea, norberaren edota gizartearen onura bilatzea, eskubideaz abusatu dela esan daiteke eta, ondorioz, gaitziritzia emango zaio errekurtsoari. Ildo bertsutik, 1988ko irailaren 21eko epaiak «akzio horretan atzera egitean lor daitekeen konpentsazioa saihestu nahi izan du eta, horrekin batera, akzio hori abusuz egikaritzea, gainontzekoei kalte eginez».
7. JUSTIZIA ZIBILA, HIRIGINTZAKO LEGEZKOTASUNAREN BABESEAN Administrazioaren esku-hartze modua eta norainokoa izugarri garatu dira (kopuru eta edukiari dagokienez) urbanizatze eta eraikitze prozesuetan. Horren ondorenez, hamaika administrazio egintza administrazio justizian fiskalizatzeko moduko bihurtu dira, eta bigarren mailan geratu dira Zuzenbide zibilak araututako auzotarren arazoak eta jurisdikzio arruntean azaldutako gatazkak. Auzotartasunari kalte egiten dioten hirigintza edo eraikitze urratzeak non-nahi dagoen administrazio antolamendu juridikoaren urratzeak dira. Bada, «hirigintza legerian araututako egintza eta hitzarmenen ondorioz sortutako arazo guztiek administrazio izaera juridikoa dute. Hirigintza legeria hori herri administrazioen organo eskudunen eta banakako edo elkartutako jabeen (edo urbanizatze enpresen) artean aplikatzen da. Azkenekoz, eraikitzeko edo urbanizatzeko lurren lagapenak ere izaera bera du» (1992ko testu bateginaren 303. art.). Hori gorabehera, auzitegi arruntek ere badituzte zenbait eginkizun edo eskumen, hirigintza legezkotasuna babestu eta hirigintza arauen betearazpenari eusteko, baldin eta horrek eragina badu auzotarren arteko harremanetan. Hasteko, hirigintza urratzearen zioz kalte edo galerak sortzen direnean, urratze hori egin dutenek kalteordaina emateko erantzukizuna dute modo solidarioan. Orobat, «jabeek zein eskubide errealen titularrek auzitegi arruntetan eska dezakete ondokoari buruz finkatutakoa hausten duten obra nahiz instalazioak errausteko: eraikin, putzu, zisterna, hobi, eraikuntza osagaien multzo nahiz