Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 236

ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA…

539

gano eskudunek, hau da, hirigintza kontseilaritzek, 1.200 milioi pezetara arteko isunak jar ditzakete. Azkenekoz, autonomi erkidegoetako kide anitzeko organoek 2.000 pezetara arteko isunak ezartzen dituzte. Isun horien guztien zenbatekoa udalei eman behar zaie, salbu eta udal erakundeak ez jarduteagatik, autonomi erkidegoko organoak hasi eta tramitatu behar izan duenean espediente zehatzailea. Zenbateko hori autonomi erkidegoak eskuratu ahal izateko, aldez aurretik agindeia egin behar zaio udalari jarduera eza bertan behera utzi eta zerbait egin dezan (testu bateginaren 275. art.). FERNÁNDEZ RODRIGUEZen hitzetan, Kataluniako legeriak zenbait baldintza ezarri ditu, errekurtsopeko egintzen etetearen inguruko arau orokorrei dagokienez. Dena deal, erabaki hori kasu batean bakarrik har daiteke, alegia, «interesatuak behar bezala bermatzen duenean isunaren zenbatekoa». Dirudienez, arau hori Konstituzioaren aurkakoa da, kargakorrago egiten baitu epailearen babes eragingarria izateko eskubidea. Etetea adierazi eta gero, errekurtsoari gaitziritzia ematen bazaio, bi puntu igo behar da berandutza korrituak ordaintzeko betebeharraren kostua, Espainiako Bankuaren oinarrizko korritua oinarritzat harturik. Gainera, auzitegiak gaitzustea edota ausarkeria egon dela erabakitzen badu, isunaren 100eko 5 ordaintzeko zehapena ere ezartzen da. Hirigintza Arauak Betearazteari buruzko Madrilgo 1984ko otsailaren 10eko Legeak ikuskapen aktak egiazkoak direlako presuntzioa ezarri du. Asturiasko 1987ko apirilaren 8ko Legeak ere teknika bera jaso du. Presuntzio hori interpretatu behar da Konstituzio Auzitegiak 1990eko apirilaren 26an emandako epaiarekin bat. Epai hori Tributuei buruzko Lege Orokorraren antzeko manu bati buruzkoa da (lan honen lehenengo liburukian aztertu dugu hori).

6. HIRIGINTZA ARLOKO AKZIO PUBLIKOA Hirigintza legezkotasuna bermatzeko, 1956ko Lurzoruari buruzko Legeak akzio publikoaren sistema eratu du, toki ondasunak erreibindikatzeko akzio publikoa eredutzat hartuz. Akzio publikoaren bitartez, norbanakoek hirigintza legeria, plan, egitarau, proiektu, arau nahiz ordenantzak betetzea eska dezakete administrazio organoetan edota Administrazioarekiko auzibideetarako auzitegietan; akzio hori edozein pertsonak —fisikok zein juridikok— egikari dezake, nahiz eta pertsona horrek eskubide kaltetuaren titulartasun edo legebidezko interesik izan ez. Espainiako Histori Ondareari buruzko 1985eko ekainaren 25eko Legeak ere onartu du akzio publikoa bere eremu berezian. Itsasertzei buruzko 1988ko uztailaren 28ko Legeak ere ildo horretatik jo du. Lurzoruari buruzko 1975eko Legearen eraldaketak eta 1981eko urriaren 16ko Errege Dekretuak luzatu egin zuten akzio publikoa egikaritzeko epea,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu