Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 234

ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA‌

537

berreskuratu egin daitezke edozein unetan. Preskribaezintasun hori ezin daiteke zigor edo zehapen guztien kasuan aplikatu; horietako batzuek preskripizio epea izan behar dute nahitaez, eta epe hori lau urtekoa da, okupazioaren unetik zenbatzen hasita. Preskripzio epearen dies a quo zenbatzen hasten da urratzea egin den egunean edota, egun hori zein den jakiten ez denean, egitate urratzaileak jakinarazteko seinaleak dauden unean. Jarraikako jardueren ondoriozko urratzeetan, epea zenbatzen hasteko lehenengo eguna jarduera amaitzen den eguna da, edota urratzea burutzen duen egintzaren eguna (Lurzoruari buruzko 1992ko Legearen testu bateginaren 263.3. artikulua). Autonomi erkidegoetako legeriek iraunkorrak diren urratzeak ere jasotzen dituzte, berbarako, erabilera urratzeak; horien ondoreak luzatu egiten dira, hots, ez dira egintza gauzatzean amaitzen. Bestalde, egintzok geldiarazi egiten dira, horiek egin dituen pertsonaren borondate hutsarekin eta, ondorioz, ez da beharrezkoa egoera konpontzeko neurriak hartzea (Asturiasko Printzerriaren apirilaren 8ko 3/1987 Legearen 21. art.).

5. HIRIGINTZA ZEHAPENAK Hirigintza urratzeen ondoriozko zehapenen artean, isuna da gehien aplikatzen dena, administrazio zehapenen arloan ohiko den bezala. Horrez gain, badira beste zehapen batzuk ere, esaterako, gauzatu nahi diren erabilerak debekatu edota ondasun zein egoerak lehengoratzea. Isuna kalkulatzeko, aintzakotzat hartu behar da urratzearen ondorioz lortzen den legez aurkako onura oso-osorik konsfiskatu behar dela, nahiz eta gehienetan isuna hortik gorakoa izan. Zehapen hori ondokoaren gaineko portzentaia da: lur ukituen, proiektaturiko nahiz egindako obren, jarduera zehatuak ekarritako suntsiduraren edota akatsak ongitzeko egin beharreko obren balioaren gainekoa. Portzentaia horiek gehieneko eta gutxieneko mugak dituzte (100eko 5etik 30era bitartean), zehapenaren zenbatekoa egokitzeko. Era berean, inguruabar astungarri eta aringarriak ere kontutan izan behar dira, zehapenaren zenbatekoa zehazteko. Inguruabar astungarri gisa, ondokoak jaso dira: lanbide nahiz kargu publikoa izateaz baliatzea; agintari nahiz funtzionario eskudunaren aurka indarkeria, beste edozein derrigortze modu zein azpikeria erabiltzea; egitatezko kasua aldatzea; auzibidera ekarritako agiriak faltsutzea; herriaren zein norbanako kaltetuaren (edo kaltetuen) beharrizan larriren bat nork bere onurarako erabiltzea eta, azkenean, urratzea behin baino gehiagotan egitea. Beste hauek inguruabar aringarriak dira: eragin den bezain kalte larria eragiteko asmoa ez izatea eta, motu propio, kalte hori konpondu zein gutxitzea. Bestalde, jardueraren xehetasun teknikoak gehiago ala gutxiago ezagutzeak erantzukizuna astundu edo arindu egiten du, hurrenez hurren; beti ere, errudunaren ohiko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.