Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 231

534

RAMÓN PARADA

ran, bada, honako itxaropena zegoen: estatu eta autonomi erkidegoetako agintariek euren etete eta berrikuspen ahalmenak egikaritu ahal izatea, Konstituzioak aintzatetsitako toki autonomiarekin bat etorriz. Auzitegi Gorenak ildo horri ekin zion (1986ko maiatzaren 26ko epaia), baita hirigintza arauak betearazteari buruz emandako lege hauek ere: Madrilgo 1984ko otsailaren 10, Galiziako 1985eko abuztuaren 22, Murtziako 1986ko maiatzaren 23 eta Asturiasko 1987ko apirilaren 8ko legeak. Zoriontasun horrek, ostera, ezer gutxi iraun zuen. Konstituzio Auzitegiak (1992ko abenduaren 11 eta 12ko, eta 1992ko apirilaren 2ko epaiak) eta Auzitegi Gorenak irizpidea aldatu zuten. Konstituzio Auzitegiak 1990eko irailaren 3an emandako epaiaren arabera, «antolamendu juridikoaren arlo guztietan, baita hirigintzan ere, auzitegiek dute toki korporazioen egintza eta erabakiak eteteko ahalmena, Gobernuaren eskuordearen mesedetan ezarritako salbuespeneko kasuetan (Toki Eraentzaren Oinarriei buruzko Legearen 67. art.an ezarritako kasuan) izan ezik». Zentzuzkoa denez, 1992ko testu bateginak ere ildo beretik jo du. Horren esanetan, autonomi erkidegoetako agintariak udal agintarien lekuan subroga daitezke, baldin eta azken horiek ezer egiten ez badute lizentziarik gabeko obren gain.

4. HIRIGINTZA URRATZEAK 1992ko testu bateginaren arabera, «hirigintza urratzeak dira legerian nahiz hirigintzako plangintzan jasotako aginduak hausten dituzten egite eta ez-egiteak». Ildo horretatik, hirigintza urratzeak gauzatzen direnean, zehapenak jarriko zaizkie urratze horien gaineko erantzukizuna dutenei eta, horrez gain, urratzeen ondorioz sortutako kalte-galerak ere ordaindu beharko dituzte horiek. Bestalde, legeak ezarritako beste neurri batzuk ere har daitezke, hala nola, obrak etetea, erraustea, derrigor desjabetzea eta abar (1992ko testu bateginaren 261. art.). Edozelan ere, manu generiko horrek nahitaez behar du beste arau baten bidezko garapena. Zigor arloan gertatu aldera, arau horrek ez du zertan lege lerrunik izan; hirigintza urratzeei dagokienez, nahikoa da araudia ematea, eta horixe egin da, hain zuzen, Hirigintza Arauak Betearazteari buruzko Araudiaren bidez (ekainaren 23ko 2.187/1978 Errege Dekretua). Horrez landara, kontutan izan behar dira autonomi erkidegoek emandako arauketak, besteak beste, Katalunia, Madril, Asturias, Nafarroa, Galizia eta abarrek emandakoak. Hori gorabehera, ez da nahikoa lege edo plangintzen aurka jardutea eta jarduera hori falta gisa tipifikatzea; alderantziz, beharrezkoa da erruduntasunaren osagai subjektiboa, lan honen lehenengo liburukian azaldu dugun moduan. Zigor arloan gertatzen den bezala, jokabide zehatz bat hirigintza urratze gisa kalifikatu eta zehatzeko, nahitaezkoa da jokabide hori Zuzenbi-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.