Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 230

ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA‌

533

har du aldez aurretik. Irizpen hori ez da loteslea eta, ondorioz, egintza gauzatu duen korporazioak ez du irizpen hori bete beharrik. Lizentzia edo betepen-agindua deuseztatu ostean, Udal Korporazioak lizentzia horren babespean egindako obrak errausteko erabakia hartuko du. Horrekin batera, zehapen prozedurari hasiera eman eta bidezkoak diren gainerako neurriak hartu behar ditu. Lizentzia deuseztatzen denetan, nahiz obrak eteteko prozedura sumario edo kaltegarritasun prozeduraren bidez, nahiz egintzak Administrazioaren arioz berrikusteko prozeduraren bidez, lizentzia irregular hori luzatu duen Administrazioak ondare erantzukizuna du, erakunde hori xedatzen duten arau orokorren arabera. 1992ko testu bateginaren aginduz, ordea, ÂŤez da kalteordainik eman behar, kaltetuari egozteko moduko dolo, erru zein arduragabekeria larririk dagoeneanÂť (240. art.). Arau horren bidez, lizentzia hori modu bihurrian lortu duen titularra kalterik gabe gera dadin saihestu nahi izan da. Berdegune edo herriguneetan obrak egiteko lizentzien kasuan, Administrazioaren arioz egin behar den berrikuspena ez da nahitaez lau urteko epe horretan gauzatu behar. Egintza horiek Zuzenbide osoz deusezak direla ezarri da, urratzeen garrantzi berezia kontutan hartuta (1992ko testu bateginaren 255.2. art.; ildo beretik, hirigintza legezkotasuna babesteari buruz 1981eko azaroaren 18an Katalunian emandako legea). Hori dela eta, berrikuspen hori edozein unetan egin daiteke (Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 62. art.).

C) Udal eremua gainditzen duten agintarien etete eta berrikuspen ahalmenak Konstituzioaren aurretik, estatuko organoek etete eta berriskupen ahalmenak zituzten, udal agintariek lan hori betetzen ez zuten kasuetarako (1976ko testu bateginaren 186 eta 224. art.ak). Gerogarrenean, ordea, ahalmen horien krisialdia hasi zen, Konstituzio Auzitegiak emandako epai batzuen (nahikoa demagogikoak diren epaien) ondorioz, 1981eko otsailaren 2ko eta apirilaren 29ko epaiak, hain zuzen. Epai horiek gehieneko garrantzia eman zioten toki autonomiari. Horrek guztiak urriaren 28ko 40/1981 Legearen aldarrikapena bultzatu zuen; lege horren eskutik, toki korporazioak estatuko eta autonomi erkidegoetako babespetik kanpo geratu ziren. Berebat, Toki Eraentzari buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legeak eredu horri eutsi zion. Hirigintza eremuan, berezitasunak daude eskumenen arloari dagokionez. Jakina den bezala, lurralde berean hainbat lurralde administraziok esku hartzen dute; administrazio horiek guztiak hirigintza erabiltzeko beharrizana eta interesa dituzte eta, horrez gain, berori zaintzeko erantzukizuna ere. Hasie-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu