Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 22

HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN JATORRIAK ETA LEHENENGO EREDUA…

325

ak). Administrazioak zuzenean nahiz zeharka (emakidadunaren bitartez) urbanizatze prozesua kudeatzen zuen beti eta horretan norbanakoek ezin zuten eskurik hartu; hori zela eta, Administrazioak edota udalak eskuratzen zituen gainbalio guztiak eta herriaren zabaldura edo barne berrikuntzari buruzko planak eratxikitako eraikikortasunaren gainean sortzen zen negozioa. Gainera, udalak onura hori aurretiaz eta inongo arriskurik gabe eskuratzen zuen, proiektua betetzeko eskubidea jendaurreko lizitazioan salduz. Begien bistan denez, azken hori hala gertatzen zen, urbanizatze lanak eta lurzatien salmenta emakidadunaren ardurapean uzten zirenean. Atzenean, aurrerago jorratu dugunari eutsiz, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legearen araudiak hirigintzaren ondorioz sortutako orubeetan eta proiektuak zehazturiko epean eraikinak derrigor egiteko beharra ezartzen zuen eta, hala egiten ez bazen, orubeen jabeok horien gaineko jabetza galtzen zuten, zehapen moduan. Eta horrek erabat baztertzen zuen orubeak atxikitzearen zioz espekulaziorik gertatzeko aukera. 4. HIRIGINTZA LIBERALAREN AURKEZPEN DESITXURATUA Doktrinarik ospetsuenak, aurrean aipatu ditugun datuak alde batera utzirik eta Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen «lorpenak» goresteko goganbeharra izanik, aurreko hirigintza ereduaren (hau da, herri lanen hirigintza ereduaren) aurka egin du. Eginkizun horretan, doktrinak eredu horri eratxiki dizkio, bidegabe eta okerretara, lehen aztertu izan dugunaren aurkako ondorioak: Administrazioak ordaintzen ditu hirigintza lanek dakartzaten gastuak; kaleen alboetako lurren jabeek onura guztiak eskuratzen dituzte; herri lanen ondorioz sorturiko gainbalioak berreskuratzea ezinezkoa da, ez dagoelako kontribuzio berezien sistema eragingarririk, eta horrek guztiak ustelkeria erakartzen du. «Polizi eginkizunaz landara —GARCÍA DE ENTERRÍAk Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen aurreko hirigintza eskubidearen inguruan dioenez (Gestión Pública, Gestión Privada del Urbanismo)— Administrazioari dagokion eginkizun bakarra da, izatez, kaleak eta lerrokatzeak diseinatu eta horiek eraikitzea, jabeak hirigintza esparruan egitatez bereganatu baititu gainerako eginkizunak. Harako eginkizuna burutzeko, Administrazioak bi erakunde erabiltzen ditu, hain zuzen, Administrazio zuzenbide tradizionalak eskaintzen dizkion erakundeak: batetik, derrigorrezko desjabetzapenaren teknika, kale, plaza eta hiri guneen kokaleku izango diren lurrak eskuratzeko. Lurrok derrigor desjabetzen dira, herria bidez hornitzea herri onuratzat jotzen delako; lan horiek herri onurarako direla ulertzen da, lanok herri lanei buruzko planean barneratu eta hori onesten den unetik, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeak ezarritako sis-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.