530
RAMÓN PARADA
tegi Gorenak, halaber, modu murrizgarrian aplikatzen du hori. Horren arabera, ez da nahikoa denbora igarotzea; alderantziz, beharrezkoa da adierazpen formala egitea. Adierazpen hori egiteko ez da nahikoa titularrak ezer ez egitea; horrez gain, ez-egite horren inguruabarren balorazio zehatza ere egin behar da (1986ko uztailaren 18ko eta 1995eko uztailaren 24ko epaiak). 1992ko testu bateginak ere horren inguruko araua jaso du modu kategorikoan, jabetza eskubidearen arauketaren oinarri den eskemarekin bat eginez: hirigintza eskubideak mailaz maila eskuratzen dira, eginbeharrak betetzen diren neurrian. Arauketa horren arabera, ÂŤlizentzia emateko egintzak zehaztu behar ditu obrak hasi, gehienez geldiarazi eta amaitzeko epeak eta, horretarako, aplikatu behar den arauketa izan behar da gogoanÂť. Epeok betetzen ez badira, eraikitzeko eskubidea azkentzen da. Azkentze hori eragingarria izan dadin, interesatua erruduna dela adierazten duen espedientea egin behar da, interesatua entzun eta gero (35. art.). Zernahi gisaz, kontutan izan behar da arlo horren gaineko eskumena duten autonomi erkidegoetako legegileek xedatzen dutena; arazo hori, dagoeneko, zenbait legetan arautu da, besteak beste, Kataluniako 1984ko urtarrilaren 4ko, Madrilgo urte horretako otsailaren 10eko eta Nafarroako 1989ko ekainaren 8ko legeetan.
3. HIRIGINTZA LEGEZKOTASUNAREN BABESA Hirigintza legezkotasuna babesteko bidean, hainbat tresna juridiko ezarri dira, plan eta legeetan ezarritakoaren ez-betetzea antzeman eta zehatzeko. Norgehiagoka horretan hurrengoek hartzen dute parte: Udal Administrazioak eta horren eremua gainditzen duten beste administrazioek, urratzeak salatu eta aurkaratzeko akzio publikoa egikari dezaketen norbanakoek eta, azkenik, auzitegi zibil eta zigor auzitegiek. Azken horien eginkizuna garrantzitsuagoa da gaur egun, 1995eko Zigor Kodeak hirigintza delitua tipifikatu duenetik. Hiritarren eta auzitegien parte-hartze hori oso garrantzitsua da, kontutan hartzen badugu Udal Administrazioak askotan ez duela berak egindako urratzeak (arduragabekeriaren edo zuzeneko interesaren ondorioz egindakoak) zuzentzeko interesik. Egia esan, egun dugun hirigintza eredu kaskarrean, Udal Administrazioak derrigor parte hartu behar du ondasun higiezinen gaineko eragiketa guztietan.