Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 223

526

RAMÓN PARADA

erkidegoko sailburu eskudunak agin dezake kasuan kasuko jarduera edo obrari buruzko proiektua udalari bidaltzea, «udal horrek proiektua indarreko plangintzarekin bat datorren ala ez jakinaraz dezan hilabeteko epean» (1992ko testu bateginaren 244.1. art.). Proiektuak indarreko plangintza betetzen ez duela adierazten bada beren beregi (udalak adierazpenik egiten ez badu hilabeteko epean, proiektua plangintzarekin bat datorrela ulertuko da: Hirigintza Arauak Betearazteari buruzko Araudiaren 8. art.), sail interesatuak Herri Lan eta Garraio sailari bidali behar dio espedientea, eta sail horrek Ministroen Kontseiluan aurkeztu behar du berori. Hortaz, Ministroen Kontseiluak hartu behar du erabakia, herri interesari gehien egokitzen zaion erabakia, hain zuzen. Horretarako, txosten bana eman behar dute aldez aurretik autonomi erkidegoak eta Lurralde eta Hirigintzako Batzorde Nagusiak. Espainiako Gobernuak edo kasuan kasuko autonomi erkidegoak proiektua betetzea erabakitzen badu, plana aldatu nahiz berrikusteko prozedura hasteko agindua eman behar du. Horren bidez, antolamendua hirigintza egoera berriari egokitzen zaio, alegia, egin beharreko obra horrek (hasieran ustekabekoa izan den horrek) sortutako egoera berriari. Konstituzio Auzitegiak 1986ko maiatzaren 13an emandako epaiaren arabera, prozedura hori bat dator Konstituzioarekin. Prozesu horren aurretik, Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua Eratzeari buruzko 1980ko apirilaren 22ko Legeak salbuespeneko prozedura bera ezarri zuen instalazio nuklear eta erradioaktiboen inguruan. Espainiako Elektra Sistemaren Antolamenduari buruzko 1994ko abenduaren 30eko Legeak, bestalde, aurreko legearen ereduari eutsi dio, elektra energia ekoitzi, garraiatu edo banatzeko instalazioen inguruan, «energia hornitzeko presazko arrazoi zein aparteko interesak direla eta, instalazio horiek ezarri behar direnean».

C) Eskumena eta prozedura: isiltasun positiboa Besterik zehaztu ezean, udalak du lizentziak emateko eskumena (1992ko testu bateginaren 243.1. artikulua). Horren inguruan, Toki Eraentzari buruzko 1985eko apirilaren 2ko Legea aplikatu behar da. Lege horren eretzean, alkateak du lizentziak emateko ahalmena, eskumen hori udal eremua gainditzen duen beste agintari bati ematen zaionean izan ezik. Ondoko kasuetan, esaterako, autonomi erkidegoak eman dezake baimena, udalaren txostena jaso eta hamabost eguneko jendaurreko informazioa eman eta gero: lurzoru urbanizaezin eta urbanizakorretan, herri onura edota gizarte intereserako eraikin nahiz instalazioak (baserri-guneetan kokatuko direnak) eta familiaren etxebizitza izango diren eraikinak (biztanledun guneak eratzeko aukerarik ez dagoen tokietan egiten direnak) egiten diren kasuan. Autonomi erkidegoak baimen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu