Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 220

ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA…

523

zentziak eman ahal izango dira, «hirigintza antolamenduarekin bat ez datozen proiektuen gai edo puntuak egokitu, osatu edo ezabatuz». Plangintzarik izan ezean, Administrazioak zuzenean aplikatu behar ditu eraikuntza inguruneari egokitzearen inguruko arauak, bai eta altuerari buruzkoak ere. Azken horrekin lotuta, eraikinen altuera hiru solairutik beherakoa izan behar da; luze-zabaleraren bi herenak eraikita dituzten gune nahiz etxadietako orubeen kasuan, gehieneko altuera da eginda dauden eraikinen altueren batez bestekoa (1992ko testu bateginaren 138 eta 139. art.ak).

B) Lizentzien eremua eta motak Lizentziaren aplikazio eremu objektiboa oso zabala da. 1992ko testu bateginaren arabera, lizentzia eman behar da, «edozein eraikitze lan» egiteko. Adierazpen horren ostean, ondokoa ezarri du testu bateginak: «lurzorua nahiz lurpea erabiltzeko edozein egintza hasi aurretik ere, horretarako lizentzia behar da, esaterako, hiri lurren zatiketa egin, lurrak mugitu, eraikuntza berriko obrak egin, lehendik zeuden eraikinen egitura nahiz kanpoko itxura aldatu, eraikinak lehenengo aldiz erabili zein euren erabilera aldatu, eraikinak errautsi, herri bidetik ikus daitezkeen propaganda kartelak jarri, edota planek agindutako beste edozein egintza burutzeko lizentzia behar da» (242. art.). Eraikitze lizentzia lortzeko eginbeharraz aparte, irekitzeko lizentzia ere lortu behar da, gauzatu behar den jarduera horrek izaera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri edo arriskutsua izan dezakeenean (1961eko azaroaren 30eko Araudia). Bi lizentzia horiek elkarren gain lokabeak dira, eginkizun desberdinak dituztelako. Hala eta guztiz ere, objektua bakarra denean, hots, jarduera bera denean egin beharreko obra (ateratze edo meatze jardueren kasuan, adibidez), nahikoa da irekitzeko lizentzia bakarrik ematea (ikus 1992ko ekainaren 2ko eta 1995eko uztailaren 17ko epaiak). Beste alde batetik, irekitzeko lizentzia emateak ez du esan nahi obra lizentzia ere emango denik; dena dela, obra lizentzia eman ahal izateko, beharrezkoa da aurretiaz irekitzeko lizentzia luzatzea (Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren 22.3. art.). Horren bidez, ondasun higiezinaren destinoa legearen araberako jarduera dela ziurtatu nahi da, eraikitze lanak hasi eta gastuak eragin baino lehen. Jurisprudentziak, dena den, ondokoa zehaztu du: irekitzeko lizentzia obra lizentziaren aurrekoa izan behar bada ere, zenbait kasutan obra lizentzia ematen da aldez aurretik. Halakoetan, obra lizentzia hori baliozkotu ahal izango da, irekitzeko lizentzia ematen denean (1995eko urriaren 2ko epaia). Eraikitzeko lizentziaz landara, lurren zatiketa egiteko lizentzia aipatu behar dugu. Lizentzia hori ondoko kasuetan eskatu behar da: «lurrak aldi berean nahiz jarraika erlo bi edo gehiagotan zatitzen direnean eta, zatiketa ho-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu