Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 216

ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA…

519

gairik edo osagai oinarrizkorik gehienak narriatu egin direnean; eta, azkenik, eraikina antolaketatik kanpo egoteagatik, ezin baimen daitezkeen obrak egin behar direnean. Azken horrekin lotuta, eraikina antolaketatik kanpo dagoenean, ezin dira sendotze obrak egin (1992ko testu bateginaren 241. art.). Aipatu berri dugun bezala, doi-doi jaso da zeintzuk diren errauspena baimentzeko kariak. Hori dela medio, alderdien artean egiten den aurkakotasun espedientean frogatze jarduera da oinarrizko lana. Auzitegi Gorenak adierazi duen bezala, udalak hartu beharreko erabakia edo, hala denean, administrazio justiziak berriskupen gisa hartu beharrekoa egitatezko arazo baten menpe baino ez dago: «… eraikinaren benetako egoera, eskatzeko modukoa den segurtasun eta egonkortasunaren arabera, pertsona eta gauzen gaineko arrisku jakinak —egungoak edota bihar-etzikoak— saihesteko» (1971ko azaroaren 26ko epaia).

D) Artatzeko eginbeharra, eta historia eta arte ondarea Errausteko eskubidea, aurrerago esan bezala, artatzeko eginbehar zorrotz edota gogor bihur daiteke eraikin berezien kasuan, eraikinok monumentuak izan zein izan ez. Halako kasuetan, Administrazioak, turismo nahiz estetika interesak direla bide, artatze eta eraldaketa obrak egiteko agindua eman dezake. Obra horiek herri bidetik ikus daitezkeen eta antolaketa planetan sartu gabe dauden fatxada zein eremuetan egin behar dira. Bestalde, obra horiek jabeek ordaindu behar dituzte, baldin eta eurek duten artatze eginbeharraren barruan sartzen badira. Eginbehar hori gainditu eta interes orokorreko hobekuntzak egiteko obrak izanez gero, obra horiek ez ditu fatxada edo eremuaren jabeak ordainduko, obrok agindu dituen erakundeak baizik. Katalogoetan jasotako ondasunen kasuan, jabeek administrazio eskudunen lankidetza lor dezakete, ondasunok artatzeko. Administrazioek «baldintza egokietan gauzatu behar dute lankidetza hori, obrok artapenaren mugak gainditzen dituztenean» (Lurzoruari buruzko Legearen 246. art.). Hirigintza legeria horretatik kanpo, Espainiako Histori Ondareari buruzko 1985eko ekainaren 25eko Legea ere aintzat hartu behar da. Lege horrek adierazpen berezia ezarri du monumentu eta multzo historikoen babeserako, «kultur intereserako ondasun»en adierazpena, hain zuzen. Adierazpen hori jaso eta gero, ondasunok estatuko Administrazioaren menpeko Erregistro Nagusian inskribatu behar dira. Ondasun bat kultur interesekoa dela adierazteko espedientea hasteak berez dakar ondasun higiezinei jadanik herri intereseko adierazpena dutenen babes eraentza aplikatzea behin-behinean (11.1. art.). Horrezaz gain, azkendu egiten dira lur ukituetan lurzatiketa, eraikitze nahiz errauspen lanak egiteko udal lizentziak (16. art.). Neurriok aurretik ere jaso


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu