Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 215

518

RAMÓN PARADA

tzen da gehienetan; izan ere, ordenantza horiek finkatu behar dute zeintzuk diren bete beharreko «segurtasun, osasunkortasun zein herri apainduraren inguruko baldintzak». Sortutako gastuak jabeek edo Administrazioak ordaindu behar dituzte, aplikatu beharreko legeriak ezarritakoaren arabera (Lurzoruaren Eraentzari eta Balorazioei buruzko Lege Proiektuaren 19.2. art.). Artatzeko eginbehar generikoa zerbait egiteko aginduen bidez bideratzen da. Paradoxa badirudi ere, eginbehar hori baterakorra da jabeek duten beste eskubide batekin, alegia, eraikitakoa errausteko eskubidearekin. Dena den, jabeek lizentzia egokia izan behar dute eskubide hori egikaritu ahal izateko. Jabeak, beraz, segurtasun, osasunkortasun zein herri apainduraren inguruko baldintzetan artatu behar du eraikitakoa, eraikin hori errausteko legebidezko eskubiderik egikaritzen ez duen bitartean. Eraikitakoa eraisteko eskubidea jabearen aurka bihurtzen da kasu batzuetan, gainontzekoek eraispena eskatzeko akzioa beraren aurka egikaritzen dutenean, hain zuzen ere. Beste kasu batzuetan, desagertu egiten da eraikitakoa eraisteko eskubidea, eraikitakoa artatzeko eginbehar zorrotzago bihurtuz.

C) Errauspen akzioa eta aurria adierazteko espedientea Aurretik azaldutako guztiak aurri akziora igortzen gaitu. Akzio horrek Kode Zibilean du bere oinarri pribatistikoa: «Eraikina aurri bidean dagoenean, horren jabeak eraikina errautsi edo eraikin hori lurrera jausi dadin saihesteko behar diren obrak egin behar ditu». Kalteak jasan dituen gainontzekoak aurri akzioa egikaritu behar du epaitegi zibilean, adierazpeneko akzio edo interdiktu akzioaren bidez. Aurri adierazpena eska dezake arriskuan dagoen auzotarrak edo, bestela, Administrazioak bere arioz ezar dezake, auzotarrak aurri egoera hori egiaztatu eta gero. Aurri adierazpena, nolanahi ere, ez da beti bide horietatik lortzen. Sarritan, jabeak berak eskatzen du aurri adierazpena, horrek hamaika onura ekartzen dizkiolako, besteak beste, ondasun higiezinaren gaineko errentamendu kontratuen azkentze aurreratua eta, hala izanez gero, berriro eraikitzeko aukera, lurzorua hobeto aprobetxatuz. Errentariek, bestalde, Administrazioak emandako aurri adierazpenaren aurka jotzen badute, tartekaritza jarduera gauzatu behar da. Halakoetan, benetako «auzia» sortzen da alderdien artean, eta udalak hartuko du aurkako interes horien gaineko erabakia. Erabaki hori hartzeko, alabaina, interes orokorraren balorazioa izan behar du kontutan, beste guztien gainetik. Aurri adierazpena ondoko kasuetan dekretatu behar da: egin beharreko obren kostua eraikinaren nahiz solairu ukituen egungo balioaren 100eko 40 baino handiagoa denean, lurraren balioa kenduta; eraikinaren egiturazko osa-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu