ERAIKINEN GAINEKO ADMINISTRAZIO ESKU-HARTZEA‌
517
rrari, eraldaketa horretan eskubideak mailaz maila eskuratzeko jasotzen den sistemaren arabera. Eraldaketa horrek ezarritakoaren arabera, eraikitzeko lizentziarik eskatu eta lortzen ez bada planek ezarritako epeetan (planek eperik finkatu ezean, hirigintza aprobetxamendua jasotzeko eskubidea eskuratu eta hurrengo urtean: 30.2. art.), azkendu egiten da lizentziak ematen duen eraikitze eskubidea. Era berean, lurra desjabetu edo nahitaez saltzen da, horren aprobetxamendua 100eko 50 urrituz. Bestalde, kontutan hartu behar da obrak hasi, gehienez geldiarazi eta amaitzeko epeak jasotzen dituela lizentziak. Horren ariora, goian aipatutako gauza bera gertatuko da, baldin eta lizentziaren titularrak epe horiek betetzen ez baditu (1992ko testu bateginaren 35. art.). Gisa berean, bestelako bultzagarriak ere ezarri egin dira, eraikitze lana suspertzeko helburuarekin, hala nola, udalaren lurzoru ondarearen lurren lagapenak eta azalera eskubidea. Lurrok dohainik laga daitezke, edota euren hirigintza balioa baino prezio txikiagoan. Dena dela, lagatzen diren lur horien destinoa babes ofizialeko etxebizitzak egitea izan behar da, edota gizarte intereserako beste erabileraren bat (286. art.). Azalera eskubide errealak ere eraikitze lanak bultzatu edo suspertzen ditu. Eskubide horren titularrak, inoren lurzoruan eraikitzeko ahalmena du, eraikinaren behin betiko jabetza eskuratu gabe. Horren bidez, lurrak prezio txikiagoan xeda daitezke. Lurzoruaren jabeak, berriz, ez du betiko galtzen jabariaren gaineko titulartasunik. Azalera eskubidea azkentzen denean, jabeak eskuratu egiten ditu lurzoruak izandako balio gehikuntzak, hau da, etxebizitzak eraiki eta lupertzeko itundu den denboraldian izandako balio gehikuntzak. Epe hori ezin izan daiteke hirurogeita hamabost edo laurogeita hemeretzi urtekoa baino luzeagoa. Edozelan ere, eskubide horrek ez du izan espero zen besteko harrera onik, Espainiako ohitura juridiko eta ekonomikoetatik kanpo baitago.
B) Artatzeko eginbeharra, segurtasun eta osasunkortasun baldintzetan Artatzeko eginbeharrari dagokionez, ondokoa agindu du lurzoruari buruzko estatuko legeriak: lur, ekimen pribatuko urbanizazio nahiz eraikinen jabeek segurtasun, osasunkortasun zein herri apainduraren inguruko baldintza egokietan artatu behar dituzte lur, urbanizazio nahiz eraikin horiek. Lurzoruaren Eraentzari eta Balorazioei buruzko Lege Proiektuak ere betebehar hori ezarri du. Proiektu horren arabera, gainera, lurrek bete egin behar dituzte ingurugiroa, ondare arkitektoniko eta arkeologi ondarea eta hiri birdoikuntza babesteko ematen diren arauak. Horren ildotik, udalek eta, hala behar izanez gero, gainerako organo eskudunek, euren arioz nahiz edozein interesatuk eskatuta agindu behar dute baldintza horiek iraunarazteko behar diren obrak egitea. Artatzeko eginbehar horren eduki zehatza udal ordenantzetan finka-