516
RAMÓN PARADA
hirigintzaÂť aztertzeari ekingo diogu. Adierazmolde horren bitartez, hiria eraikitzeko azkeneko fasea adierazten da, alegia, eraikuntzen eraentza juridikoa. Eraentza juridiko horrek ondoko gaiak hartzen ditu bere barne: batetik, urbanizatze prozesutik irtendako orubeak eraikitzeko eginbeharra. Bestetik ere, eraikinak artatzeko eginbeharra, eraikitakoa errausteko eskubidearen ondoan; jabetzak bere baitan hartzen du errausteko eskubidea, baina, kasu batzuetan, errauspen hori egiteko agindua ematen zaio jabeari. Azkenik, eraikitzeko eskubidea aintzatetsi du Hirigintza zuzenbideak, horren inguruko arauketa xehea emanez. Administrazioak eskubide horren egikaritza zaintzeaz gain, eraikitzeko eskubide hori bultzatzen du zenbait kasutan, etxebizitzak suspertzeko politikaren bidez. Azken gai hori, edonola ere, gure azalpenetik kanpo utzi dugu.
A) Eraikitzeko eginbeharra Hiria sortzeko prozesua azken fasean gelditzeak espekulaziorako bide erakargarria dakar, eta Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko 1879ko Legeriak horixe saihestu nahi izan zuen. Legeria horren arabera, plan horretan ezarritako epean egin behar zuten eraikitze lana zabaldura edo barne berrikuntzarako planetako orubeen eskuratzaileek. Araudiaren 92. art.ari helduta, ÂŤsalmenta horietan, berariazko baldintza da eraikitze lana hasi eta bukatzeko epea. Baldintza hori ezartzen ez bada, orubea udalari lehengoratzen zaio, eta erosleak galdu egiten du horren gainean ordaindutako guztiaÂť. Horrez gain, debekatu egin zen eraikitzeko baldintzen inguruan edozein luzapen, lekapen edo barkamen egitea. Kasu horretan, ez dago desjabetzapenik, hau da, jabetzaren gizarte eginkizuna ez betetzearen ondoriozko desjabetzapenik. Aitzitik, konfiskazio huts eta soila gertatzen da halakoetan. Konfiskazio hori araudiak ezartzeaz gain, urbanizatze proiektu eta salmenta kontratuek ere garatu zuten, eraikitze lanak betetzeko epeak ezarriz. Orubeei buruzko 1945eko Legearen jarraibideei helduz, Lurzoruari buruzko 1956ko Legeak eta 1975eko eraldaketak ondoko betebeharra ezarri zieten orube izaerako lurrak zituzten jabeei (orubeen baliobestekoak dira, lege horien arabera, finketan dauden eta geldiarazi diren eraikinak, aurrian daudenak, errautsitakoak eta egokiak ez direnak): lur horietan eraikitze lanak gauzatzeko betebeharra, Hirigintza Jarduketarako Plan edo Egitarauak ezarritako epean edo, eperik ezarri ezean, bi edo hiru urteko epean. Epe hori igaro eta gero, betebehar hori bete ez bazen, lur hori Erregistroan inskribatzen zen, derrigor desjabetzeko moduko lur gisa. Horrela, erosleari itxaroten zitzaion, lur horren hirigintza balioa ordaintzeko prest zegoen erosleari, hain zuzen ere. 1990eko eraldaketak gehieneko garrantzia eman zion eraikitzeko betebeha-