HIRIGINTZA ZUZENBIDEAREN JATORRIAK ETA LEHENENGO EREDUA‌
323
Orain arte ikusi dugunetik ondorioztatzen denez, urbanizatzeko eskubidea edo hiria sortzeko eskubidea egikaritzean herri lanak gauzatzen dira; eskubide hori berezia da, herri erabilerarako ondasunak eraikitzen direlako. Lan horiek publikoak direnez gero, Administrazioak lanok monopolizatzen ditu, bai eta horiekin lor daitezkeen onurak eskuratu ere. Hori horrela izanik, zer gertatzen da udalaren gainerako lurraldean? Lurralde hori urbanizaezina da edo, bestela esanda, lurralde horretan ezin da eraiki herri erabilerarako kalerik, ezta herri bidez eta gunez hornituriko urbanizaziorik, hori lortzeko herri lanak gauzatu behar direlako eta, guk dakigunez, horiek Administrazioaren eskumenekoak dira. Hala ere, horrek ez du esan nahi lur horien (udal mugarteko beste lurren) jabeek lurrotan eraikinak egiteko ezintasuna dutenik. Bada, jabeok eraikinak egin ditzakete euren lurretan, salbu eta eraikinokin zabaldura gunearen garapenari kalteak eragiten zaizkionean. Udal ordenantzek mugatzen dute eraikin horiek egiteko eremua. Eraikinak egiteko eskubide mugatu horren bitartez, jabeek ezin dute hiririk sortu eta ezin diote oztoporik jarri hiriak geroan izan dezakeen garapenari. Horrenbestez, jabeek ezin dute kalez eta plazaz hornituriko urbanizazio osorik eratu, urbanizazioa, herri lan gisa, Administrazioaren eskumen esklusibokoa delako. Zabaldurari buruzko 1876ko abenduaren 22ko Legeak ezartzen zuenez, udalek ordenantza bereziak eman behar zituzten. Ordenantza horietan, udalek hurrengoak zehaztu behar zituzten: zabaldura gunearen inguruko aldeen luze-zabalera, alde horietan ezin dela inolako eraikinik egin, bai eta ÂŤhiri gune zein zabaldura gunetik kanpo egindako eraikinei aplikatu behar zaizkien erregelak ereÂť.
3. CALVO SOTELOREN UDAL ESTATUTUAK EREDUA BEHIN BETIKO BEREGANATZEA, ERREPUBLIKAKO LEGERIA ETA TOKI ERAENTZARI BURUZKO 1951ko LEGEA Goian arakatu izan ditugu hirigintza, herri lan gisa, eta hirigintza gainbalioa herriari modu esklusiboan eratxikitzeko sistema. Sistema horrek indarrean iraun zuen XX. mendeko erdialdera arte, hain zuzen ere, Lurzoruari buruzko 1956ko Legea aldarrikatu arte. Aurretiaz, 1924ko Udal Estatutuak 180.etik 189.era arteko art.etan (Zabaldurari buruzko 1882 eta 1895eko legeak aldarazi zituzten artikuluok) ezarri zuen herri bideen alboetako aldeak 25 metrotik 50 metrora arteko zabaleran derrigor desjabetzeko teknika eta, teknika hori hirigintza proiektu guzti-guztietan aplikatzen zenez gero (proiektuon onespena udalen eskumen esklusibokoa izanik), 1956ko Legeak ere teknika hori bereganatu zuen bete-betean. Horrekin, jabeak urbanizatze prozesutik