510
RAMÓN PARADA
tasazioan, finka guztien balioespena prozedura bakarrean ezartzen da, eta prozedura hori Administrazio jarduleak instruitu behar du. Administrazio horrek, lehenik, lurzoruak duen hirigintza kalifikazioaren ondoriozko prezioak finkatu behar ditu. Horrekin batera, finkei banan-banan dagozkien balioespen orriak eta beste kalteordain batzuei dagozkienak kontutan izango dira espedientea eratzeko. Bestalde ere, desjabetzapen proiektua jendaurrean azaltzeaz gain, ondasun zein eskubideen titularrei banan-banan jakinarazi behar zaizkie preziamendu orria eta lurrak baloratzeko irizpideak, titular horiek alegazioak azaltzeko aukera izan dezaten. Hori egin ondoren, autonomi erkidegoko organo eskudunak ebazpena emango du, eta ebazpen hori ondasun nahiz eskubide ukituen titular interesatuei jakinarazi behar zaie. Interesatuek balorazioaren aurkako adierazpenik egiten ez badute horretarako ezarri den epean, balioespena onartzen dela ulertuko da. Kontrara, interesatuek euren aurkakotasuna azaltzen baldin badute, organo eskudunak Derrigorrezko Desjabetzapenaren Epaimahaiari bidaliko dizkio, bai espedientea, baita aurkaratua izan den preziamendu orria ere. Edonondik begira dakiola ere, autonomi erkidegoko organo eskudunak baterako tasazioari buruzko espedientea ebazteak presazko adierazpena dakar, eta balioespena ordaindu edo gordailatzeak bide emango dio lurrak berehala okupatzeari (ikus Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiaren 201.etik 204.era arteko artikuluak). Toki Eraentzari buruzko Legeriaren arabera, udalerriek zuzeneko edo zeharkako kudeaketa gauza dezakete, derrigorrezko desjabetzapenaren bitartez egiten dituzten urbanizatze lanetan. Desjabetzapenaren zeharkako kudeaketa gauzatzen denean, gehienetan, administrazio emakidaren sistema erabili ohi da, Lurzoruari buruzko 1956ko Legearen aurreko herri lanen hirigintzan gertatzen zen moduan. Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiak administrazio emakidaren sistema jaso du. Dena dela, badago desberdintasun edo alderik sistema tradizionalaren eta sistema berriaren artean. Sistema tradizionalean — CERDà k adierazi bezala— enkante bidez egiten zen obra proiektuen adjudikazioa. Gaur egun, berriz, adjudikazio hori lehiaketa bidez egiten da, nahiz eta sistema horrek ez izan aurrekoak besteko gardentasunik. Lehiaketaren oinarriek ondoko gaiak aipatu behar dituzte gutxienez: obren deskripzioa, obrok betetzeko epeak, obren zioz sortzen diren orubeen salmenta-prezioa finkatzeko kontutan hartu beharreko faktoreak, emakidadunak egindako obren mota edo kopurua, obra horiek emateko epea nahiz modua eta abar.
8. HIRIGINTZA JARDUKETARAKO EGITARAUAK 1975eko eraldaketaz geroztik, Lurzoruari buruzko Legeak hirigintza itunduaren ideia asmatu du, egitaraurik gabeko hiri lurzoruko plangintzaren be-