Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2)

Page 206

PLANGINTZAREN BETEPENA

509

penak zuzenean kita daitezke, proiektuaren ondoriozko finkei buruzko erregistro folioa aipatuta; bestetik, betepengunearen luze-zabalera osoa aurretiaz batu eta birzatiketa nahiz konpentsazio eragiketen ondoriozko finketan zati daiteke. Azkenik, birzatiketaren ondoriozko lurrak adjudikatzen direnean, adjudikazio horiek ez dute sekula ordaindu behar ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarik, baldin eta lurzati horiek betepen-gune bakoitzeko jabeei euren eskubideen arabera adjudikatzen bazaizkie. Ildo bertsutik, adjudikazio horiek ez dira jotzen jabari eskualdaketatzat, hiri izaerako lurren balio gehikuntzaren zergari dagokionez.

7. DERRIGORREZKO DESJABETZAPENA, PLANGINTZA BETETZEKO SISTEMA GISA Hirigintza desjabetzapena aztertzean aipatu genuen moduan (kapitulu honen hasieran ere gauza bera azaldu dugu), desjabetzapena plangintza betetzeko sistema gisa erabiltzen denean, honexetan datza sistema hori: norbanakoei betepen-guneko lur guztiak kentzen zaizkie kalteordain egokia emanda, eta lurrok Administrazioari eratxikitzen zaizkio. Administrazioak, beraz, eragiketa horien karioz ateratzen diren lurzatiak eskuratzen ditu eta, horren truk, urbanizatze lanak egiteaz arduratzen da. Betepen sistema horretan, bada, prozesuaren protagonismo oso-osoa Administrazioak bereganatu du. Horregatik, Administrazioari bakarrik egozten zaio eragiketaren arrisku ekonomikoa, hau da, eragiketaren galera eta irabaziak. Derrigorrezko desjabetzapenaren sistema betepen-gune osoei aplikatu behar zaie, eta desjabetzapen horren barruan gune horietako ondasun edo eskubide guzti-guztiak sartu behar dira —salbuespeneko kasu batzuetan, alabaina, organo desjabetzaileak desjabetzapenetik kanpo utz ditzake zenbait ondasun, horretarako baldintza egokiak ezarrita—. Ondasun zein eskubideak okupatzeko beharrizana besterik gabe dago hirigintza antolamendurako plan horietan eta betepen-guneen mugaketan. Horren harira, berme oso garrantzitsua da desjabetzapenak ukituriko jabeak zehatz-mehatz bereiztea eta desjabetuko diren ondasun zein eskubideak deskribatzea. Berme hori bazter ez uzteko, betepen-guneen mugaketarekin batera, jabe ukituen zerrenda eta ondasun nahiz eskubideen deskripzioa aurkeztu behar dira; zerrenda eta deskripziook Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legeak agindu bezala idatzi behar dira (171.2. art.). Behin betepen-gunea mugatu ostean, Administrazio jarduleak aukera dezake desjabetzapenak banan-banan egitea, ala hirigintza desjabetzapenei aplikatu beharreko prozedura berezia, hots, baterako tasazioa erabiltzea. Baterako


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu